Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko martxoaren 23an emandako 345. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3223 eta 00-3736 zenbakiak dituzten gora jotzeko errekurtso metatuak ebatzi ditu, María Pilar Sola Sala andreak jarritakoak, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka eta udal berak 2000ko martxoaren 23an eman duen ondasunen bahituraren aurka (17116/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:
"345 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3223 eta 00-3736 zenbakiak dituzten gora jotzeko errekurtso metatuei buruzko espedientea aztertu du. María Pilar Sola Sala andreak jarri ditu errekurtso horiek, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka eta udal berak 2000ko martxoaren 23an eman duen ondasunen bahituraren aurka (17116/98 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. 99-3223 eta 00-3736 zenbakiak dituzten gora jotzeko errekurtso hauek hurrenez hurren borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (17116/98 zenbakiko udal espedientea) eta Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboaren dilijentziaren emaitzako bahitura eraginkorraren aurka, zehapen-espediente berean azaltzen dena, bahitura hori Caja de Ahorros de Navarra erakundean irekita dagoen kontu baten dauden 49.532 pezetako muntaren aurkakoa da. Kontu horren titularra María Pilar Sola Sala andrea da. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bi egintza horiek deuseztatzeko erregutu du.
2. Auzitegi honen Lehendakariaren probidentziaren bitartez adierazi den Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoak, eta administrazio espedientea edo horren kopia dilijentziatua aurkezteko esan zitzaion, egin diren agindeiak eta guzti eta, bidezko izanez gero, errekurritu diren egintzak bidezkotzeko txostena edo alegazioak; erreferentziako udalak hori guztia bete zuen.
3. Urriaren hogeita zazpiko 2.067700 zenbakiko ebazpen-probidentziaren bitartez Auzitegi honek bi errekurtso horiek biltzea erabaki du, epai bakarrean ebaztearen ondoreetarako, kontuan hartuta beraien artean hertsiki daudela lotuta.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza.
Bigarrena.-Espedientearen azterketatik ondorioztatu denez, kasu honetan ez da Zergei buruzko Lege Orokorraren eta Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren Erregelamenduaren artikulu horietan ezarri diren balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehatzago, ez da errekurtsogileak alegatu duena gertatu, zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaiolako 1999ko otsailaren 15ean 20. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Zizur Nagusiko Udaleko ediktuen oholtzan argitaratuz (eta baita zehapen-proposamena ere, kasu honetan urriaren 16ko 124/98 zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Zizur Nagusiko Udaleko ediktuen oholtzan argitaratuz; ahaleginak 1998ko ekainaren 22an eta 29an egin ziren) eta hori horrela egin zen salaketan azaltzen den egoitzan (Idoya kalea, 11-4.a eskuina) 1998ko azaroaren 23an eta abenduaren 14an jakinarazpena egiteko bi ahalegin egin ondoren, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan eta Postari buruzko Erregelamenduan ezarri den bezala. Beste alde batetik, jakinarazpena egin zen helbidea errekurtsogileak salaketen aurreko alegazioen idazkiaren izenburuan eman duena bera da eta horrek adierazi nagi duen gauza bakarra da pertsona horrek makina bat ahalegin egin duela administrazio jardulea nahastatzeko, eta hori guztia adierazi diren idazki horien aurkezpena albora utzita: oso letra txarrez eta irakurtezinez idatzita daudenak erabat, errekurtsogilearen identitateari eta jakinarazpenaren ondoreetarako bere ohiko helbidea izan ezik, eta egintza hori irmoa eta adostua da, ez zelako denboraz eta eraz errekurritu eta, ondorio,z bere emaitzako eragin guztiak sortarazi ditu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Hirugarrena.-Bankuko kontuaren bahituraren aurka formulatu den 00-3736 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari dagokionez, ondore horretarako Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak eman duen bahitura-dilijentziaren emaitza dena, adierazi behar da premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez dela prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina duela ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.
Bestalde, jakina da bahitura-dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar.1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura-probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).
Laugarrena.-Espedientean azaltzen den dokumentazioa aztertu ondoren hau ikusi dugu: bankuko kontu baten bahitura eraginkorra, arestian aipatu den eta orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren emaitza dena, zordunari era egokian jakinarazi zitzaion premiamenduzko-probidentzia baten emaitza da eta horrek errekurritu egin zuen, arestian ikusi dugun bezala; b) premiatzen ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 108. artikuluan ezarritako epeak igaro ondoren, Iruñeko Udaleko biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen 2000ko otsailaren 9an eta, horren bidez, zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun zordunari trabatzeko agindu zuen; c) interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluan adierazitako eran behintzat (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.) eta ez zuen horrela egin; d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk (banku-kontuetako saldoak) bahitu zitezkeela adierazi zuen, eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan; eta e) bahitura interesatuari era egokian jakinarazi zitzaion, aipatu arauaren 121.1.d) artikuluak eskatzen duen bezala. Auzitegi honek ez du babesgabeziarik antzeman. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi egiten dira honen aurrean aipatu diren gora jotzeko bi errekurtsoak, hurrenez hurren 99-3223 eta 00-3736 zenbakiak dituztenak eta trafikoko borondatezko epean ordaindu ez zen isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka eta udal berak 2000ko martxoaren 23an eman duen ondasunen bahituraren aurka jarri direnak (17116/98 zenbakiko udal espedientea). Egintza horiek baieztatu behar ditugu eta baieztatzen ditugu, Zuzenbidearekin bat datozela uste baitugu.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 26an emandako 1.052 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1550 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Angel María Cortés Olcoz jaunak jarri zuen, Tafallako Udaleko Biltzaile Exekutiboak trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez 1999ko abenduaren 21ean eman duen bahitura-probidentziaren aurka (18/97 zenbakidun udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"1.052 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1550 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Angel María Cortés Olcoz jaunak jarri du errekurtso hori, Tafallako Udaleko Biltzaile Exekutiboak trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez 1999ko abenduaren 21ean eman duen bahitura-probidentziaren aurka (18/97 zenbakidun udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Tafallako Udaleko Biltzaile Exekutiboak eman duen bahitura-probidentziaren aurka. Probidentzia horren bidez bankuko kontu baten zituen 13.575 pezetako munta baitu zitzaion, zorrean zuen trafikoko isun baten emaitzako munta kobratzeko (erreferentziako zehapen-espedientea). Errekurtsogileak, bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak abiaburutzat hartuta, Auzitegi honek betearazpidetzako bidea ez dela egokia adieraztea erregutu du.
2. Tafallako Udalak Auzitegi honi igorri dio bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Egilearen gora jotzeko errekurtsogilearen oinarria zehapenaren preskripzioa da, premiamenduzko-probidentziaren eta bahitura-probidentziaren jakinarazpenaren artean Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81. artikuluan ondore horretarako adierazi den urte bateko epea gainditu delako, eta horrelakoetan, baldin eta jartzen bada, N.A.A.n jartzen den gora jotzeko errekurtsoak ez du eteten, Nafarroako Toki administrazioei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339. artikuluan ezarri dena betez, aurkaratu den egintzaren betearaztasuna. Beraz, errekurtsogileak egin duen alegazioak merezi du jaramon egiteak, eta hori horrela da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2. artikuluan ezarri denaren arabera (abenduaren 20ko 1684/1990 E.D.); artikulu horren bidez zergak ez diren herri zuzenbideko zorren preskripzioaren epea, horiek zehazteko erabili diren arauen arabera eraenduko dira (eta horien ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean ezarri dena beteko da). Hau da, aztergai dugun kasuan, trafikoa, zirkulazioa eta bide segurtasuna araupetzen duena eta, zehatzago Bide Segurtasunari buruzko Legera igortzen gaitu, eta horren 81.2. artikuluak ezarri du zehapenak, irmoak direnetik, urte bat igarota preskribatzen direla eta hori beraiek burutzeko jarduketen bidez baino ez direla eteten. Kasu honetan epe hau aise gainditu da 1998ko abuztuaren 12an egin zen premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpenaren eta preskripzioa eteten zuen hurrengo egintzaren artean, kasu honetan bahitura-probidentzia, azken hori 2000ko urtarrilaren 23an egin zelako eta, ondorioz, esan behar da premiamenduz eskatu den zorra iraungita dagoela eta errekurritu den egintza deuseztatu behar dela, eta bidezkoa da errekurtsoa onestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu goian adierazi den gora jotzeko errekurtsoa, Tafallako Udaleko Biltzaile Exekutiboak eman duen bahitura-probidentziaren aurka jarri dena (52441252 erreferentzia); beraz, egintza hori deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 24an emandako 410 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1976 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Iñigo Tejedor Arrondo jaunak jarritakoa, baimendutakoaz goitiko abiadurarekin zirkulatzeagatik gidatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko azaroaren 25ean emandako zehapen-ebazpenaren aurka (23266/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"410 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1976 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iñigo Tejedor Arrondo jaunak jarri du errekurtso hori, baimendutakoaz goitiko abiadurarekin zirkulatzeagatik gidatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko azaroaren 25ean emandako zehapen-ebazpenaren aurka (23266/99 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordetzea Iruñeko Udaleko, Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL); haren bitartez, isun bat ezarri zen trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere hiri bidean 88 km/orduko zirkulatzeagatik (Barañaingo etorbidea eta Benjamín de Tudela kalea) -hala jokatzean antolamendu juridikoa hautsi da-. Interesatuak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko espedientea igorri zuen, eta saileko legelariak aurkatutako egintzaren legezkotasunaren alde egin duen txostena ere eman zuen.
Zuzenbideko oinarriak
Bakarra.-Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan ezarritakoa betez -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen; aldaketa 1999ko apirilaren 14an sartu zen indarrean-, Administrazioaren arioz hasitako prozeduretan, non Administrazioak zehapen ahalmenak erabiltzen dituen, Trafiko arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan (otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua) ezarritakoari jarraituz, Administrazioak prozedura hasten denetik sei hilabeteko epean eman behar du ebazpena eta interesdunari jakinarazi behar dio, espedientea interesdunaren erruz geldirik egon denean salbu. Hala ez bada, jarduketak artxibatzeko dekretatu beharko da, interesdunak eskaturik edo ebazpen hori emateko eskuduna den organo beraren ekimenez. Hori horrela da, jurisprudentziak ezarri duen bezala, "iraungipenaren funtsa, eta gauza bera gertatzen da preskripzioarekin, ez dagoelako administrazio organoaren eskubideaz abdikatzeko edo hari uko egiteko asmo subjektiboan nahiz borondatean oinarrituta, ezta inplizituki ere, baizik eta hura objektiboki geldirik egotean" (Gaztela-Leongo Auzitegi Nagusiaren 1998ko azaroaren 24ko epaia -R. Ar. 4401-).
Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu zehapen prozedura iraungirik zegoela, hasi zen egunetik (agintaritzaren agenteak egin zuen salaketa, gertaera izan zenean bertan jakinarazi zena, 1999ko ekainaren 30ean) interesatuari zehapen-ebazpena jakinarazi zitzaion egunera arte (Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 23. zenbakia, 2000ko otsailaren 21ekoa), aise iragan da 30/1992 Legearen 44. artikuluak aipatzen dituen sei hilabeteko epea. Hori dela eta, espedientea iraungirik baitago, "hura ofizioz antzeman beharrekoa baita ondorio guztietarako" (Entzutegi Nazionaleko 1998ko maiatzaren 29ko epaia -R. Ar. 1662-), errekurtsoa baietsi eta aurkatutako ebazpena deuseztatu egin behar dugu.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (23266/99 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 26an emandako 1.058 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3085 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alfredo Mariezcurrena Ezcurdia jaunak debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Berriozarko Udalaren zehapen-ebazpenaren aurka (99/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1.058 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3085 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfredo Mariezcurrena Ezcurdia jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Berriozarko Udalaren zehapen-ebazpenaren aurka (99/00 zenbakia duen udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da, denboraz eta eraz, Berriozarko Udalak trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zuen zehapenaren aurka. :
2. Auzitegi honetako buruaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zitzaion adierazi den Udalari, azken horrek, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakiak aurkatzeari buruzko 12. artikuluak ezarritakoaren babesean, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen,
Errekurtso hau legezko preskripzio guztiak betez bideratu da.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Gertaerei dagokienez, adierazi behar da salaketan argi eta garbi adierazten direla gertatu diren inguruabar guztiak. Salaketa hori Udaltzaingoko agente batek egin du, bere kargua betetzeko agintea duen funtzionarioa eta, ondorioz, salaketa ustez egia da, zehapenak ezartzeko ahalmena burutzeko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikuluan ondokoa ezarri delako: "Agintea aintzatetsita duten funtzionarioek frogatu dituzten gertaerak, baldin eta beharrezko manuak betez dokumentu publikoan ezarri badituzte, frogatzeko balioa izanen dute, bidezko eskubideak edo interesak defendatuz administratuek ekar ditzaketen datu propioak gora behera".
Manu horiek, ildo horretatik eman den jurisprudentzia guztia kontuan hartuta (besteak beste, 1998ko otsailaren 4ko 1816. G.J.E.) "iuris tantum" ustea ezarri da, hau da, badago salaketen kontrako frogak aurkezterik. Errekurtsogileak ez du kontrako frogarik aurkeztu edo egin. Ordea, errekurtsoa jaso duen Administrazioak Udaltzaingoko Agenteek egin zuten aktaren ustezko egiatasuna baieztatzeko datu berria eman dute, hau da, hori egin duten funtzionarioetako batek egin duen salaketaren berrespena eta hori errekurtsogileak udal bidean formulatu diren alegazioak egin ondoren gertatu da eta, ondorioz, Zuzenbideak berrespen horri ematen dion kalitatezko balioa hartu behar da kontuan (Konstituzio Auzitegiaren 1993ko azaroaren 18ko 341. zenbakiko epaia).
Eta Auzitegi Nagusiak 1997ko maiatzaren 21eko Epaian (4375 E.Ar.) gogora ekartzen duen moduan "jakina, ez da beti gertatzen txosten horiek egiatasun osoa izatea, hori erabat litzatekeelako eztabaidagarria, ordea, frogarako elementua dira... eta Administrazioak uste izan du nahikoak direla zehapenak emateko eta auzibide-aretoak baieztatzeko, alderdi egileak ez duelako kontrako ezer aurkeztu...".
Bigarrena-Halaber, errekurtsogileak alegatu du zehapen-ebazpenaren zioak ez zaizkiola azaldu. Ondore horretarako, adierazi behar da, egintza era zabal eta argian arrazoitu dela esatea eze ezik, hau guztia gora behera Auzitegi Gorenaren hitzetan, "gauza bat da administrazio egintza baten azalpena laburra izatea eta beste bat zioak ez azaltzea" (Auzitegi Nagusiaren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1. artikulua).
Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako babes gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian egitateak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia -4375 E.Ar.-).
Azkenik, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea
Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Arestian aipatu diren eta aplikagarriak diren gainerako legezko manuak aztertuta, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Arestian aipatu den gora jotzeko errekurtsoa ezetsi behar dugula eta ezetsi dugula, trafikoko arauen aurkako arau-haustea egiteagatik ezarri den zehapenaren aurka jarri dena; egintza hori baieztatu egiten da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 14an emandako 780 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3101 eta 00-3671 zenbakiak dituzten gora jotzeko errekurtso pilatuak ebatzi ditu, Alberto Larrea Correa jaunak Birkokapen Planak ukitu duen pertsona bati etxebizitza eskuratzeko laguntza ezetsiz Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluaren 2000ko otsailaren 11ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Udal horren Osoko Bilkuraren 2000ko apirilaren 6ko erabakiaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"780 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamalauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3101 eta 00-3671 zenbakiak dituzten gora jotzeko errekurtso pilatuak ebatzi ditu. Errekurtsoak Alberto Larrea Correa jaunak jarri ditu, Birkokapen Planak ukitu duen pertsona bati etxebizitza eskuratzeko laguntza ezetsiz Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluaren 2000ko otsailaren 11ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Udal horren Osoko Bilkuraren 2000ko apirilaren 6ko erabakiaren aurka.
Txostengilea Carlos Arroyo Izarra jauna izan da.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hauek Alberto Larrea Correa jaunak jarri ditu, Birkokapen Planak ukitu duen pertsona bati etxebizitza eskuratzeko laguntza ezetsiz Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluaren 2000ko otsailaren 11ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Udal horren Osoko Bilkuraren 2000ko apirilaren 6ko erabakiaren aurka. Bere ustez aplikagarriak diren zioak eta oinarriak alegatu eta bukatzeko aurkaratu den egintza deuseztatzeko eta laguntza emateko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituzten espedienteak igorri ditu, eta baita aurkaratu den egintza horren defentsarako bi txosten ere. Horietariko baten gora jotzeko errekurtsoetariko ba ez onartzea eskatu du, 3.671/00 zenbakia duena, denboraz kanpo aurkeztu delako eta, sorospidez, ezestea, aurreko errekurtsoaren txostenari dagokion ildo beretik.
3. Administrazio Auzitegi honen lehendakari jaunaren 2001eko otsailaren 8ko 194. zenbakiko ebazpen-probidentziaren bidez gora jotzeko bi errekurtso horiek biltzea erabaki zen, eskuhartzen duten alderdiak ez direlako aldatzen eta aurkaratzen den egintza bera delako.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Iruñeko Udalak eskabidea egin du 3.671/00 zenbakia duen errekurtsoa ez onartzeko eta horri dagokionez esan behar dugu era lokabean tramitatu ondoren, egia esan egintza 3.101/00 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoan aurkaratu dena bera dela eta, ondorioz, era materialean egintza hori ez dela egintza, errekurtsogileak epearen barruan aurkaratu zelako egintza. Prozedurari dagokionez zuzenagoa litzateke, errekurtsogilearen 2000ko ekainaren 11ko idazkia gora jotzeko bide berriaren hasiera bezala tramitatu beharrean, 3.101/00 errekurtsoan sartzea eta uste izatea idazki horretan arauzko prozeduraren bidetik azken orduan formulatu diren alegazioak daudela, baina, hau guztia gora behera, udalaren bidezko txostenean oso ondo azaltzen den bezala, ez du auzitegi honek kontuan hartzeko moduko irizpenak emateko ekarpen juridikorik aurkeztu. Beraz, uste dugu egokiena gai honen sakontasunean sartzea dela.
Bigarrena.-Planteatu den gai hau era egokian aztertzeko kasu honetan gertatu diren inguruabar faktikoak behar dira mugatu. Inguruabarrak hauek dira.
a) Errekurtsogileak hiriko San Jorje etorbideko 6. zenbakian dauden ondasun higiezin batzuk eskuratu zituen. eskualdaketa horren herri eskritura 1989ko uztailaren 3an egin zen, José María Subir notarioaren aurrean.
b) Ondasun horiek San Jorjeko B.B.P.B.ren B-2 unitateko birlurzatiketak ukitu zituen.
c) Iruñeko Udalak 1992ko urtarrilaren 30ean erabaki zuen birlurzatiketari buruzko espedientearen hasierako onespena, eta urte bereko abenduaren 29an horren behin betiko onespena erabaki zuen.
d) Bada, jarduketa horien ondorioz eta errekurtsogileak bere interesak defendatzeko beste egintza batzuk egin ondoren, lehenengo eta behin Administrazio Auzitegi honetan eta gero Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, kalteordain moduan 27.183.409 pezetako munta eman zitzaion, 1998ko ekainaren 18ko epaiak eman zuen muntaren arabera. Horietatik 15.918.400 pezeta etxebizitzakoak ziren.
e) 1998ko apirilaren 1ean eta Rafael Unceta Morales notarioaren aurrean jendaurreko eskritura bihurtu zen kontratuan ezarri denaren arabera, errekurtsogileak etxebizitza erosi zuen Carcastillo herria eta horren prezioa 8.000.000 pezetako aizan zen.
f) 2000ko urtarrilaren 20an Alberto Larrea jaunak eskabidea egin zion Iruleko Udalari. Eskabide horretan Birkokapen planak ukitzen dituen etxebizitzak eskuratzeko Udal ordenantzaren emaitzako laguntza eskatu zuen eta, ondore horretarako, eskabidearekin batera arestian adierazi den eskritura aurkeztu zuen. Eskabide horri ezetsi egin zitzaion Hirigintzako Gerentziaren hurrengoko otsailaren 11ko ebazpenaren bidez. Jarraian interesatuak ezespen horren aurkako gora jotzeko errekurtso arrunta aurkeztu zuen eta espedientean etxebizitza horren salerosketa pribatuko kontratua eta bankuetako txekeen kopiak sartu zituen. Kontratu horretan prezio moduan 16.000.000 pezetako munta azaltzen da, herri eskrituretan azaltzen den muntaren halako bi. Korporazioko Osoko Bilkurak, 2000ko apirilaren 6ko erabakiaren bidez, ezetsi egin zuen errekurtsoa, uste izan zuelako eskatzaileak ez zituela Ordenantzak laguntzak jasotzeko eskubideak izateko eskatzen zituen baldintzak betetzen. Erabaki hori da Administrazio Auzitegi honetan ebatzi behar den gora jotzeko errekurtsoaren xedea.
Hirugarrena.-Ordenantza horren 4. artikuluak ezarri duenaren arabera, laguntza horien eskatzaileek manuzko baldintza guztiak bete behar dituzte horiek jasotzeko eskubidea izateko, besteak beste, 2. idatz-.zatian ezarri dena. Hitzez hitz hau dio: "Espedientean azaltzen den etxebizitza horren jabeak gutxienez jarduteko espedientea onetsi baino aurreko hiru urteetan izatea (edo, hala denean, horien causahabientes-ak), eta inguruabar hori herri eskrituran islatuta egonen da, eta ez dira beste etxebizitza baten titular izanen laguntzaren eskabidea egin duten unean ".
Halaber, 4. idatz-zatian ezarri dena betez eskatzaileek "dagozkien kalteordainaren zenbatekoa aplikatu behar dute, kasu bakoitzeko birlurzatiketaren balorazioaren bidezko dokumentuetan ezarri dena, bidezko etxebizitza eskuratzeko prezioa estaltzera, eta baita titular diren hirigintzako eskubideen balioa ere ".
Arau horietatik abiatuta, Iruñeko Udalak uste izan zuen ez zela bidezkoa eskatutako laguntza ematea, alde batetik eskubidea izateko gutxieneko hiru urteko epea igaro gabe zegoelako eta eskatzaileak ez zuelako benetakotu aurreko etxebizitzaren galeragatiko kalteordainaren dirua osorik etxebizitza berria erosteko erabili duenik, ordenantzan agintzen den bezala.
Laugarrena.-Auzitegi honen aburuz, aipatu ditugun inguruabar faktiko horiek kontuan hartuta, argi dago Iruñeko Udalak bidezko ordenantzan ezarritakoa betez jardun zuela, uste izan zuelako errekurtsogileak ez zituela betetzen 4. artikuluko 2 eta 4 idatz-zatiak. Ez zuen bete hiru urteko gutxieneko epearen baldintza, hau da, San Jorje etorbideko etxebizitzaren erosketa, 1989ko uztailaren 31, eta birlurzatiketa espedientearen hasierako onespenaren artean, hori 1992ko urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez gauzatu baitzen.
Halaber, errekurtsogileak ez zuen benetakotu kalteordainaren emaitzako kopurua osorik, birlurzatiketaren ondorioa, Carcastilloko etxebizitza erosteko erabili duenik. Ondore horietarako, argi dago salerosketaren eskrituretan azaltzen den 8.000.000 pezetako prezioa dela kontuan hartu behar dena eta ez kontratu pribatuan azaltzen den horren halako bikoa. Kode Zibilaren 1225. artikuluak agindu duen bezala, dokumentu pribatuek alderdien eta horien causahabienteen arteko ondoreak baino ez dituzte, baina ez gainerakoekiko, kasu honetan gertatzen den bezala, Iruñeko Udala gainerako alderdia baita. Argi dago salmenta baten prezioa aldatuz abantailak atera nahi dituenak, inolako dudarik gabe, Herri Ogasunari egiten diola iruzur eta ezin du legez aurkako egintza horretatik harago doan eskubiderik izan.
Beste alde batetik, aurkeztu diren txeke horien kopiek ez dute frogatzen etxebizitzaren prezioa kontratu pribatuan adierazi den hori denik, bankuko dokumentu horietan ez baita ezer esaten horiek higiezinaren salerosketarekiko loturarik duten edo destinoa hori izan zen.
Hau guztia gora behera, laguntzak jasotzeko eskubidea izateko adierazi diren bi beharkizunak gertatzen zirela benetakotu behar zen eta gora jotzeko prozedura horretan ez da horrelakorik egin. Ondorioz, aurkaratu den egintza Zuzenbidearekin bat dator. bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoak ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoak direla eta ezetsi egin direla goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoak, Birkokapen Planak ukitu duen pertsona bati etxebizitza eskuratzeko laguntza ezetsiz Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluaren 2000ko otsailaren 11ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen Udal horren Osoko Bilkuraren 2000ko apirilaren 6ko erabakiaren aurka jarri direnak; egintza horiek antolamendu juridikoarekin bat datozela adierazten da.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 21ean emandako 949 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3191 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Antonio San Martín Villar jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko martxoaren 22an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (5956/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"949 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3191 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio San Martín Villar jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko martxoaren 22an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (5956/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez zehapena ezarri da trafikoko arau-haustea egiteagatik, zehatzago ibilgailua estazionatzea larrialdietarako zerbitzuetarako erreserbatuta dagoen aldean (anbulantzientzat erreserbatuta dagoen esparruan -Nafarroako Ospitalea-), antolamendu juridikoa urratzen zuela. Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta saileko legelariaren txostena erantsi zuen, non epez kanpo aurkeztuta egoteagatik errekurtsoa ez onesteko eskatzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Ondore horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa. baldin eta berariazko abada. Legezko manu horrekin bat, maiatzaren 24ko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi duenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/99 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".
Kasu honetan, orain errekurritu den egintza manuzkoak diren legezko beharkizunak betez jakinarazi zen, Posta Zerbitzuaren bidez, 2000ko apirilaren 1ean (bere burua Luis Mayor Lossantos bezala identifikatu zuen jaunak jaso eta sinatu zuen, koinatua denak; horren NAN zenbakia 5678983K da) eta gora jotzeko errekurtsoa hurrengo maiatzaren 117an aurkeztu zen. Beraz, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez dugu onartu behar eta ez dugu onartu, denboraz kanpo aurkeztu delako, arestian aipatu den gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat ordainarazteko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (5956/00 zenbakiko zehapen-espedientea).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko martxoaren 22an emandako 1.495 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak ondoko errekurtsoa ebatzi du: 2000ko maiatzaren 29an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka Cristobal Galarza Ostiza jaunak jarri zuen 00-3981 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1.495 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3981 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Cristobal Galarza Ostiza jaunak jarri du errekurtso hori, 2000ko maiatzaren 29an, udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka.
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udalak 2000ko maiatzaren 29ko igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka; izan ere, garabiak ibilgailu bat debeku den aldean estazionatuta egoteagatik bide publikotik erretiratu zuen (zehatzago, obrak egiteko erreserbatuta dagoen aldean), obra horietara sartu behar duten ibilgailuen artean eragozpen larriak eraginez (Merced kalea, 26) antolamendu juridikoa hautsiz. Interesatuak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola erregutu du (8.620 pezeta)..
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantzi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Kasu honetan salaketa egin duen agenteak, errekurtsogileak kontrako ezer frogatu gabe alegazioak aurkeztu ondoren, berretsi egin ditu Udalaren Garabi Zerbitzuaren eskuhartzea eragin zuen gertaerako termino guztiak eta berariaz azpimarratu du trafikoa era larrian eragozten zela eta hori frogatzeko ibilgailuaren kokapenari buruzko krokisa aurkeztu du, non argi eta garbi ikusten ahal den egin zuen arau-haustea.
Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bide publikotik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Horietako balizko bat gertatu dela salatu da, 2.m) idatz-zatian azaltzen dena, hain zuzen ere. Beraz, bai garabi zerbitzuak ibilgailua erretiratzea eta bai tasa ordainaraztea bat datoz antolamendu juridikoarekin. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuarengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarritakoa; likidazio hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko apirilaren 4an emandako 1.744 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak 00-4027 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Antonio Torrens Oñate jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (12967/99 zenbakidun udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"1.744 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4027 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio Torrens Oñate jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (12967/99 zenbakidun udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentziaren bidez, borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazi nahi da. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, Auzitegi honek betearazpidetzako bidea ez zela bidezkoa adieraztea erregutu du.
2. Iruñeko Udalak espedientea igorri dio Auzitegi honi eta horretan dokumentazio osoa azaltzen da. Espedientean jarduketa hori egiaztatzeko aurrekariak azaltzen dira.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Premiamenduzko prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakiak prozeduraren helburua betetzeko bitartekoak dira, baina beti ukitzen dituzte ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaie, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta egun indarra duen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean.
Hala bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik planteatzen ahal direla (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu Erregelamenduaren 99.2. artikuluaren arabera. p.Bigarrena.-Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2. artikuluak ezarri duenez, premiamendu-probidentziarik ematen ez denean zilegi da zorrak zordunaren ondaretik kobratzeko egintzak aurkatzea. Oraingoan, DEOren artikulu horretan azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, premiamendu-probidentzia interesatuari bere egoitzan jakinaraztea ezinezkoa izan zenez, Udalak probidentzia argitara eman zuen 2000ko apirilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko iragarkien oholtzan argitaratuz. Hala ere, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) hauxe eskatzen du: huts egindako jakinarazpenaren ordez egindako argitalpena baliagarria izateko (bi aldiz saiatu behar da, gutxienez, Postari buruzko Erregelamenduaren 251.3 artikuluak eskatzen duen bezala, maiatzaren 14ko 1653/1964), beharrezkoa da jakinarazpena argitaratzea bai interesatuak izan duen azken bizilekuko Udaleko ediktuen oholean, bai Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai Autonomia Erkidegoko edo Probintziako aldizkari ofizialean ere, jakinarazi beharreko egintza zein administraziotakoa den eta hura agindu zuen organoaren lurralde-eremua zein den. Irizpide hori Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak sendotu du 1980ko apirilaren 22ko epaian (-R. Ar. 2592-), 1983ko urriaren 28koan (-R. Ar. 5285-) eta 1997ko martxoaren 13koan (-R. Ar. 2414-), besteak beste.
Errekurtsoa jarri zaion toki erakundeak Auzitegi honi bidali dizkion agiriek ez dute egiaztatzen iragarkia Berriozarko Udaleko ediktu-oholean argitaratu zenik (errekurtsogileari ezagutzen zaion azken helbidea), Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zela erakusten duen agiria besterik ez baita ekarri eta, dirudienez akatsa egin zelako, Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu aurrean aipatu gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 22an emandako 980 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4240 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Herias Embún jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko maiatzaren 15ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (330787/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"980 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4240 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Herias Embún jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko maiatzaren 15ean emandako premiamendu-probidentziaren aurka (330787/99 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta horretan bere jarduketa bidezkotzeko aurrekariak azaltzen ditu.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 2000ko otsailaren 16an, manuzkoak diren beharkizun formalak betez, eta irmoa eta adostua da, ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, ondorioz, betearazi egiten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin. Beste alde batetik, ez da antzeman zehapen-prozedura gaizki tramitatu delako preskripziorik gertatu denik (preskripzio epeak ez du aurrera egiten errekurtsoaren bidean zehar) edo ordainketari ekiteko gerorapenik gertatu denik, edo beste inolako akatsik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartzeko modukorik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten emaitzako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 23an emandako 996 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4772 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Rubén Pérez Carlos jaunak jarri zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (16502/95 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"996 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita hiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4772 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rubén Pérez Carlos jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (16502/95 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Rubén Pérez Carlos jaunak Auzitegi honetan 2000ko abuztuaren 7an sartu den idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (16502/95 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2000ko abuztuaren 16ko probidentziaren bitartez (hurrengo abuztuaren 12an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko otsailaren 7an sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Rubén Pérez Carlos jaunak jarri den gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik eskatuz Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurkakoa da (16502/95 zenbakiko zehapen-espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 2an emandako 616 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (15150/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"616 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (15150/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen ibilgailu bat estazionamendu mugatuko aldean aparkatu zelako (Paulino Caballero kalea, 40) tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe, antolamendu juridikoa urratuz (15150/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Kontuan hartu da errekurtsogileak ez zuela alegaziorik aurkeztu prozesuaren bidezko unean (2000ko ekainaren 12an posta ziurtatuaren bidez egin zen salaketaren jakinarazpena ondoren; hori Antonio Luque jaunak jaso eta sinatu zuen, horren N.A.N. zenbakia 18.211.327 da eta identifikatzeko esan zuen interesatuaren "enplegatua" zela) eta errekurtsoaren idazkian ere ez du horien aurkako ezer aurkeztu. Beraz, argi dago zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 38.4. artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua) eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da eta beharrezko neurri zuzentzaileak hartzen ahal dira, horien artean ibilgailua ibilgetzea edo kentzea.
Arauaren atal horren garapenean, Iruñean estazionamendu mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen udal ordenantzak (108 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1998ko irailaren 9koa), salbuespenak salbuespen, debekatu egiten du aparkaldi mugatuko aldeetan, mugak indarrean dauden orduetan, tiketik gabe ibilgailuak aparkatzea (5. artikulua); arau-haustea da, halaber, egoiliarrek dagozkien esparruetatik kanpo estazionatzea horretarako gaitasuna ematen duen tiketik eduki gabe 23.4. artikulua. Beste alde batetik azpimarratu behar dugu ezen, Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorraren 94. artikuluko 2.b) eta 3. artikuluek diotenez (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz egindako aldaketaren arabera idatzita), agintariek aparkaldi mugatua ezarrita duten aldeetan ibilgailuak tiketik gabe aparkatzea, edo udal ordenantzan baimendutako aparkaldia baino denbora luzeagoan aparkaturik edukitzea, arau-hauste arintzat jo behar dela (baina horrek ez du esan nahi Legearen 38.4. artikuluan eta Erregelamenduaren 93.1. artikuluan ezarri denaren arabera, Udalaren Garabi Zerbitzuak ibilgailua kentzea Zuzenbidearekin bat egin den egintzatzat jotzeko) eta arau-hausleari, lege beraren 67.1. artikuluan ezarri denaren arabera, gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal zaiola. Ezarri den zehapenaren munta 10.000 pezetakoa da eta, Auzitegi honen aburuz, era egokian graduatuta dago Bidetasunari buruzko Legearen 69. artikuluan ezarri denaren arabera.
Bestalde, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko beharkizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez.
Hirugarrena.-Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duela eta, esan beharra dago ez dagoela institutu hori aintzat hartzerik aztergai dugun kasuan, zeren preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko hauxe antzeman behar da: behin zehapen-espedientea hasita, interesatua espedientearen hasieraren jakitun delarik, espedientea geldirik egon dela, hau da, jarduketa guztiak eten direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuan beharrezkoak eta ezinbestekoak diren dilijentziak, eta ez tramite hutsezkoak, egiten ari diren bitartean. Horrela, kasu zehatz honetan eta espedientean ikusten ahal den moduan, 2000ko maiatzaren 5eko salaketa interesatuari jakinarazi urte bereko ekainaren 12an jakinarazi ondoren (arestian esan den bezala) eta hark ez zuen alegaziorik aurkeztu, BSLren 79. artikuluan horretarako ezarritako hamabost egun balioduneko epean, Iruñeko Udalak zehapena jakinarazi zion. Kontuan hartu da administrazioko azken jarduketa 2000ko ekainaren 12an izan zela eta zehapen-ebazpena benetan errekurtsogileari urte bereko abuztuaren 8an jakinarazi zitzaiola (salaketarekin egin zen bezala, helbide berean eta Abel Anduaga Insausti jaunak, NAN zenbakia 33.432.925, duenak jaso eta sinatu zuen, kasu honetan ere interesatuaren "enplegatua" onen denak) esan behar da espedienteak geldirik egon behar duela hilabetez partikular horri egotz ezin dakiokeen arrazoiagatik. Kontuan izanik, bada, egin diren administrazio jarduketak eta geldialdia bukatu zenetik ez dela iragan Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (hurrenez hurren, 81.1. artikuluan eta 18.1. artikuluan) Administrazioari zehapenak ezartzeko ematen dioten hiru hilabeteko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela, arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen (15150/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 21ean emandako 953 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-4975 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (860112/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"953 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-4975 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (860112/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen ibilgailu bat estazionamendu mugatuko aldean aparkatu zelako (Paulino Caballero kalea, 40) tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe, antolamendu juridikoa urratuz (860112/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu polizia laguntzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez "egiaztatzen" ez den bitartean. Aurrean azaldu dugunaren haritik komeni da hitzez hitz aipatzea Auzitegi Gorenak 1999ko irailaren 22ko Epaiaren (410/1 erref., Actualidad Jurídica Aranzadi) zuzenbideko oinarrietatik seigarrenaren atal batean esan zuena, arestian aipatu ditugun epaietan bildutako doktrina sendotzen baitu, kontrolatzaile edo zaintzaileek egiten dituzten salaketei froga gisa eman behar zaien garrantzia argi eta garbi aintzatetsiz: "Irizpide gisara ez da onargarria trafikoaren kontrolatzaile batek egindako salaketa honelako arau-haustea egiaztatzeko batere indarrik ez duela esatea; era berean, ez litzateke onargarria izanen edozein herritarrek arau-haustea egiten ikusi eta hura salatzen badu haren salaketak baliorik ez duela esatea. Bide Segurtasunari buruzko Legearen 75. artikuluan arau orokor gisa aurreikusten denez, bide segurtasunaren arloko zehapen prozedura hasi, ofizioz hasten ahal da, edo trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteek eskaturik, edo gertaeren lekuko izandako beste edozein herritarrek eskaturik. Aztergai dugun kasu honetan oso erraz ikusten ahal da pertsona salatuak erabat ukatu duela egozten zaizkion arau-hausteak benetan gertatu direla, eta kasu honetan berariaz aparkaleku mugatuak kontrolatu behar dituzten pertsonek egindako salaketak direnean, hots, bideetako zirkulazioa zaintzeko ardura duten agintaritzako agenteen izaerarik ez dutenak. Aldi berean, argi ikusten ahal da beste inolako frogarik eduki gabe espedienteek, zirkulazioko agente batek eskuhartu gabe edota inolako froga osagarririk egin gabe -salaketa egin duen kontrolatzailearen berrespenik ere ez dago- eta, ondorioz, emaitza zehapena 1990eko martxoaren 2ko Legegintzako Errege Dekretuaren Bide 76. artikuluaren arabera trafikoko zaintzaren arduradun ofizialak diren agenteen salaketen duten ofizialtasunaren ustezko egiatasuna antzemateko oinarriaren arabera ezartzea izan da. Eta inguruabar horren bidez esan behar dugu, lehen instantzian adierazi den bezala, zehapenak ezartzeko bete den bidearen irizpideak erabat direla legezko oinarririk gabekoak, erabili den irizpide bakarra 76. artikuluaren aplikazio okerra delako, hau da, argi eta garbi Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan bildu den ustezko errugabetasunaren oinarria hautsiz". Beraz, aztergai dugu kasu zehatz honetan , Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salaren 1998ko abenduaren 18ko epaian biltzen denaren ildotik (Actualidad Jurídica Aranzadi-ko 382/7 erreferentzia) ez dago inolako frogarik, ez egin den arau-haustearenik eta ez horren egilearenik. Errekurtsogileak uko egin dio salaketan azaltzen diren gertaerak egia izatea onartzeari eta, horregatik, udalak jokaera hori zehatzeko kargu-froga egokiak aurkeztu behar izan ditu eta ez du horrela egin eta, ondorioz, argi hautsi du Konstituzioan azaltzen den ustezko errugabetasunaren oinarria (Konstituzioaren 24. eta 25. artikuluak). Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi behar dela eta baietsi dela arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen (860112/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 9an emandako 737 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5073 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Daniel Elcid Arnedo jaunak jarri duena debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Tuterako Udaleko Alkatetzak 2000ko abuztuaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (441/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"737 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bederatzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5073 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Daniel Elcid Arnedo jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Tuterako Udaleko Alkatetzak 2000ko abuztuaren 2an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (441/00 zenbakia duen udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Tuterako Udaleko Alkatetzak emandako zehapen-ebazpenaren aurka, hau da, debeku den lekuan ibilgailua estazionatzeagatik, trafikoan eragozpen larriak eraginez (Herrerías kalea, 4), antolamendu juridikoa hautsiz (441/00 zenbakia duen zehapen-espedientea). Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarriak alegatu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantzi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea eragin zituzten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Kasu honetan errekurtsogileak ez du salaketaren aurkako alegaziorik aurkeztu prozesuaren une egokian (gertaerak izan ziren egun berean egin zen salaketaren jakinarazpena egin ondoren, ibilgailua Udaleko Garabi Zerbitzuak kendu zuelako eta errekurtsogileak berreskuratzeko bidezko tasa ordaindu zuelako; une hartan jakinarazi zitzaion salaketa, eta sinatzeari uko egitea ez da eragozpen tramitea betetzat jotzeko), eta ez zuen ebazpen-proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu (jakinarazpena 2000ko ekainaren 7an egin zen eta Dolores Jiménez andreak jaso eta sinatu zuen; andre hori interesatuaren "amona" omen da) eta horren formulazioa eta jakinarazpena ezin da nahitaez eskatu ez zelako salaketaren aurkako alegaziorik aurkeztu (Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregalamendua onetsi duen otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 12 eta 13. artikuluak); eta kontuan hartuta bere errekurtsoaren idazkian ez dela kontrakorik frogatu, argi dago arau-haustea egin zela.
Bigarrena.-BSLren 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Horrelako kasuetan, 2 idatz-zatian ezarri direnak, m) idatz-zatian, tipifikatzen den salaketaren xedea. Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingo honetan 10.000 pezetako zehapena ezarri da, hau da, berez arau-hauste arinari dagokiona, nahiz eta ez izan.
Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legean ezarritako formazko beharkizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, aipatu legearen 79. artikuluan eskatzen den moduan. Beraz, bidezkoa da errekurtsoak ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik Tuterako Alkatetzak isuna ezartzeko emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (441/00 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 20an emandako 924 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5208 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri zuen, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (131944/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"924 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5208 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Sagrario Pajares Azpíroz andreak jarri du errekurtso hori, tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (131944/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri zen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen ibilgailu bat estazionamendu mugatuko aldean eta horretarako ordutegian aparkatu zelako (Aralar Zeharkalea, 12) tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik eduki gabe, antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta Legelariak egintzaren legezkotasunaren alde egin duen txostena erantsi zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu polizia laguntzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez "egiaztatzen" ez den bitartean.
Horri dagokionez, gogorarazi behar dugu administratuak berez duen errugabetasun oinarria hausteko Udalak zaintzailearen adierazpen hutsa ez diren beste froga batzuk aurkeztu behar dituela. Ondore horretarako gogoan eduki behar ditugu Auzitegi Gorenaren epaietan -besteak beste 1989ko urriaren 23an -R. Ar. 6990-, 1990eko urtarrilaren 29an -R. Ar. 357- eta 1997ko maiatzaren 21ean -R. Ar. 4375-, behin eta berriz ezarri dela "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko". Eta horrela egin ezean, zaintzaileak salaketa-orrian egin dituen adierazpenak eta interesatuak egin dituenak maila berean daudela onartu behar da, azken horrek ukatu egiten baitu ustezko arau-haustea egin duenik eta kasu jakin honetan administrazioko erantzukizun-ezaren oinarriak du lehentasuna, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 137.1 artikuluan jasota dagoena alegia. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta aurkatutako ebazpena deuseztatzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtsoa trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarri zen (131944/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 24an emandako 397 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-5209 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, María Galbete Martinicorena andreak jarri zuen, tiketik edo indarrean dagoen egoiliar-txartelik gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (15460/00 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:
"397 zenbakiko ebazpena
Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-5209 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Galbete Martinicorena andreak jarri du errekurtsoa, tiketik edo indarrean dagoen egoiliar-txartelik gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (15460/00 zenbakiko udal espedientea).
Egitatezko aurrekariak:
1. María Galbete Martinicorena andreak 2000ko irailaren 28an aurkeztu duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, tiketik edo indarrean dagoen egoiliar-txartelik gabe estazionatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (15460/00 zenbakiko udal espedientea).
2. Auzitegi honen 2000ko urriaren 3ko probidentziaren bitartez (hurrengo urriaren 4an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.
3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; txosten hori 2001eko urtarrilaren 18an sartu zen Auzitegia eta hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.
Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela María Galbete Martinicorena andreak jarri den gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko abuztuaren 28an emandako zehapen-ebazpenaren aurkakoa da (15460/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
