77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista izateko bederatzi lanpostu betetzeko deialdia (1999ko irailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 120 zk.koan, argitara emana). Iragarkia.

Virgilio Andrés Peña eta Roberto Mendaza Acedo jaunek gora jotzeko helegite bana paratu dute oposizio-lehiaketa horretako lehen ariketako behin betiko emaitzen kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko helegitearen kopia interesatuen esku dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko dira, bulego berean.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0105390