77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusitako jakinarazpena egitea. Horregatik, Lege horren 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, honen bidez jakinarazten zaio José Luis Balenzategui Hernández jaunari Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Atalean eskura duela, 15 eguneko epean, bere lanpostu erreserba baliogabetzeko Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 19an eman zuen 506/2001 Ebazpena, Giza Baliabideen zuzendariak ekainaren 8ko 734/1998 Ebazpenaz formalizatua. Eta aditzera ematen zaio haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0105598