Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
103/2001 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzen deialdia egiten duena 2001-2002 ikasturterako.
Goi mailako Ikasketen atalburuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren Planeko (I+G) laguntzen deialdiak onetsi eta argitaratzea.
Plan horren esparru juridikoa Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.7 artikuluan ezarritakoa da, horrek ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateak ahalmen osoa duela ikerketa zientifiko eta teknikoaren arloan. Aldi berean, Nafarroako ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen deialdiek unibertsitateko ikasketen hirugarren zikloa erregulatzen duen araudian prestakuntzarako aurreikusirik dagoen prozesu sistematikoaren erreferente akademikoak garatu dituzte, finantzazioa erraztu eta prozesu akademiko horren etapa desberdinen beharretara egokitzeko.
Planaren oinarria da, oraingoan ere, ikerketa lanetan prestakuntza eta hobekuntza bideratzea prozesu beraren bi etapa direlako ustea. Horrela, etorkizuneko ikertzailearen prestakuntza, inplizituki bada ere, unibertsitateko urteetan hasten da eta esplizituki agertzen da doktoretza ikastaroak eta doktoretza tesiaren gai zehatza hautatzearen bidez eta, gero, doktoretza ondoko ikerketa lanen eta ikerketa proiektu kolektiboetan parte hartzearen bidez.
Plana hiru deialdiren bidez gauzatuko da: Nafarroako unibertsitateen eta Espainiako (Seneka), Europako (Sokrates-Erasmus) eta atzerriko beste unibertsitateen artean ikasleen trukeak egiteko laguntza osagarrien programa; Nafarroako Unibertsitateetako Ikertzaileen Prestakuntza eta Hobekuntzarako Laguntzak (doktoretza tesien programa:doktoretza ikastaroak eta tesiak egiteko laguntzak eta doktoreen hobekuntzarako laguntzen Programa) eta Nafarroarentzat Interesgarriak diren Ikerketa Proiektuetarako laguntzak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean aurreikusitakoa eta Departamentuen arteko Ebaluazio Batzordearen ekarpenak kontuan izanik eta Nafarroako Unibertsitateek diotena entzunda,
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 29an emaniko 255/2000 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako eskurantzak eta emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Nafarroako Unibertsitateetako Ikasleen eta beste Unibertsitateetakoen arteko trukeetarako laguntzak" "Nafar Ikertzaileen Prestakuntza eta Hobekuntzarako laguntzak", eta "Nafarroarentzat Interesgarriak diren Ikerketa Proiektuetarako laguntzak" izeneko deialdiak onestea 2001-2002 ikasturterako. Deialdi horiek Ebazpen honen eranskin bakarrean agertzen dira.
2. Deialdi hauen finantzazioa kontusail hauen kargura eginen da: "Atzerriko Unibertsitateekiko trukaketak: Erasmus eta beste batzuk" izenekoa, 40300-4800-422400aren kargura, "Espainiako Unibertsitateekiko trukeak: Seneka" izenekoa, 40300-4800-422402aren kargura eta "Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapen (I+G) Planerako Laguntzak" izenekoa 40300-4800-425100arenera. Kontusail hauek guztiak 2001eko Gastuen aurrekontukoak dira eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuan 2002ko Gastuen Aurrekontuan ere izanen dira horretarako kontusailak.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordeei, Nafarroako Unibertsitateko Europako Dokumentazio Zentroko zuzendariari, Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Ikertzaileen Prestakuntza, Hobetze eta Mugikortasunaren Zuzendariordetza Nagusira, Departamentuen arteko Ebaluazio Batzordeko kideei, Goi mailako Ikasketen Atalera, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako Laguntzen Bulegora, Administrazio Orokorraren Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean.-Unibertsitateetako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
PRESTAKUNTZAREN ETA IKERKETA ETA GARAPENAREN (I+G) PLANEKO LAGUNTZA 2001-2002 IKASTURTERAKO
Nafarroako Unibertsitateen eta beste unibertsitate batzuen artean ikasleak trukatzeko laguntzak
1. modalitatea.-Trukaketa atzerriko unibertsitateekin
1.-Xedea.
Nafar ikasle unibertsitarioei zuzenduriko programa honen xedea da Europar Batasunak finantzatutako laguntzen programa osatzea, bai eta Nafarroako unibertsitateen eta Europakoen artean adostutako beste programa batzuk ere (Sokrates-Erasmus), eta, orobat, atzerriko Unibertsitateekin eginiko trukaketa programak. Horretarako unibertsitateko irakaskuntzako azken ikasmailetako ikasleen mugikortasuna xede du, ikasketa hauetako batzuk, 2001-2002 ikasturtean, atzerriko unibertsitate batean (jatorrizko unibertsitatea ez dena) egin ditzaten erraztuz. Ezen mugikortasun honek eragina baitu hezkuntza kalitatearen hobekuntzan, Nafarroako Unibertsitateen goiko irakaskuntzako eskaintzaren zabaltzean, eta, orobat, horrelako trukaketan parte hartzen duten ikasleen aberastasun pertsonala ahalbidetzen baitu.
Dena den, laguntza hauen xede diren ikasketak dira Espainian ofizialki onartutako titulu bat lortzera bideratuak daudenak, hots, Arkitektura, Ingeniaritza, Diplomatura edo Lizentziatura.
2.-Laguntzen zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa 120.000 pezeta (721,21 euro) artekoa izanen da atzerriko unibertsitate batean ikasturte oso bateko ikasketetarako eta 60.000 pezeta (360,61 euro) artekoa urte erdirako.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak zenbatekoa ezarriko du kasu bakoitzean, bi alderdi hauek kontuan hartuta:
a) Zenbat eskaera eta atzerrian egon beharreko zenbat seihileko diren osotara.
b) Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren aurrekontuko baliabideak. Laguntza horiek 2001eko gastuen Aurrekontuaren barneko "Atzerriko unibertsitateekin trukeak egitea: Erasmus eta bestelakoak" izeneko 43100-4800-422400 kontusailaren kontura izanen dira.
3.-Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) Nafarroako Unibertsitate batean edo gure Komunitatean ikasleak aukeratutako espezialitateko karrerarik ez dagoelako edo bertan plazarik lortu ez duelako Espainiako beste batean matrikulatuta egotea.
e) Europar Batasunak diruz lagundutako edo bestela Unibertsitateen arteko akordio baten ondorengo truke programa batean sartuta egotea, gutxienez sei hilabeteko iraupenekoa.
f) Nafarroako Gobernuak lehendik eginiko deialdietan horrelako laguntzarik eskuratu ez izana.
4.-Eskaerak egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskaerak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuan aurkeztu beharko dira 2001eko uztailaren 31ko 14:30ak baino lehen.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:
a) Laguntza eskaera, inprimaki normalizatuan, behar bezala betea.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen jaiotze tokia egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Dagokion Espainiako unibertsitateak luzatutako egiaztagiria edo beste agiriren bat, ondoko hauek egiaztatuko dituena:
-Eskatzailea Unibertsitate horretan matrikulaturik dagoela. Ikasketak eta ikasmaila.
-Eskatzaileak parte hartzen duen trukaketa jarduera, zein unibertsitatetara joanen den, atzerriko egonaldia noiz hasi eta noiz bukatuko den. Agiri horiek eskaerarekin batera aurkezterik ez badago, eskatzailearen aitorpena erantsiko da, informazio hori zehazteko.
f) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, banku edo aurrezki kutxa batek betea. Bankuko kontua ikaslearen beraren izenean jarri beharko da.
g) Hala behar denean, Eranskin honen 3.d. puntuan adierazitakoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate batean ikasketak ez egiteko arrazoiei buruzko azalpena.
h) Eskatzailearen txosten laburra, trukaketan duen interes pertsonala arrazoituz.
Laguntza eskaeraren eta transferentzia bidez ordaintzekoaren inprimakiak Nafarroako unibertsitateetan eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskuratu ahalko dira.
5.-Laguntza emateko irizpideak.
a) Laguntza emanen zaie deialdi honen 3. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei.
b) Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.
6. Laguntza emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa:
Ebazpen proposamena eginen duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:
Batzordeburua: Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoari atxikitako teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena.
Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren emanen da.
7.-Ebazpena emateko epea.
Laguntzak 2001eko irailaren 30a baino lehen emanen dira Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan aurreikusitako moduan.
8.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) Egonaldia egitea eskaeran eta emakida-ebazpenean adierazitako baldintzetan.
b) Laguntzaldia bukatu eta, gehienez ere, bi hileko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
* Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, hartutako laguntzaren xedea, hots, atzerriko egonaldia egin izana egiaztatzen duena.
* Eskaera orriarekin batera ikasleari emandako galdetegi informatiboa, behar bezala betea, atzerriko egonaldian bizitako esperientziari buruzkoa.
Laguntza galduko da ondoko arrazoiak direla kausa:
a) Atzerriko egonaldia ez hastea. Kasu honetan laguntza osoa itzuli beharko da.
b) Egonaldia epea baino lehenago bertan behera uztea. Kasu honetan bertan behera uzteko arrazoiak azaldu eta justifikatu egin beharko dira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari igorritako idazki bat aurkeztuz. Zerbitzu honek, arrazoiak askitzat hartzen baditu, atzerrian egondako hilabeteen arabera, laguntzaren zati proportzionala itzultzea xedatu ahalko du.
c) Atal honetan aipatutako agiriak ez aurkeztea. Kasu horretan laguntza osoa itzuli beharko da.
Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio.
9.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntzaren zenbatekoa laguntza ematearekin batera ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
10.-Laguntzaren bateragarritasuna.
Laguntza horiek bateragarriak dira mota bereko beste edozein laguntzarekin.
11.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
12.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
2. modalitatea.-Espainiako unibertsitateekin trukeak egitea.
1.-Xedea
Programa honen xedea da ikasleen mugikortasunerako Espainiako "Seneka" Laguntzen Programaren laguntza osagarria ematea Nafarroan.
Horretarako unibertsitateko irakaskuntzako azken ikasmailetako ikasleen mugikortasuna xede du, ikasketa hauetako batzuk, 2001-2002 ikasturtean, Espainiako unibertsitate batean (jatorrizko unibertsitatea ez dena) egin ditzaten erraztuz. Ezen mugikortasun honek eragina baitu hezkuntza kalitatearen hobekuntzan, Nafarroako Unibertsitateen goiko irakaskuntzako eskaintzaren zabaltzean, eta, orobat, horrelako trukaketan parte hartzen duten ikasleen aberastasun pertsonala ahalbidetzen baitu.
Dena den, laguntza hauen xede diren ikasketak dira Espainian ofizialki onartutako titulu bat lortzera bideratuak daudenak, hots, Arkitektura, Ingeniaritza, Diplomatura edo Lizentziatura.
2.-Laguntzen zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak ematen duenaren osagarria, 100.000 pezeta (601,01 euro) artekoa izanen da, kontzeptu guztiak barne direla.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak zenbatekoa ezarriko du kasu bakoitzean, bi alderdi hauek kontuan hartuta:
a) Zenbat eskaera eta beste unibertsitate batean egon beharreko zenbat hilabete diren osotara (3 eta 9 hilabete bitarte).
b) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren aurrekontuko baliabideak. Laguntza horiek 2001eko gastuen Aurrekontuaren barneko "Espainiako unibertsitateekin trukeak egitea: Seneka" izeneko 43100- 4800-422402 kontusailaren kontura izanen dira.
3.-Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) Nafarroako Unibertsitate batean edo gure Komunitatean ikasleak aukeratutako espezialitateko karrerarik ez dagoelako edo bertan plazarik lortu ez duelako Espainiako beste batean matrikulatuta egotea.
e) Ikasleen mugikortasunerako Espainiako "Seneka" Laguntzen Programan sartuta egotea, Hezkuntza, Kultural eta Kirol Ministerioak ezartzen duenaren arabera.
f) Nafarroako Gobernuak lehendik eginiko deialdietan horrelako laguntzarik eskuratu ez izana.
4.-Eskaerak egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskaerak eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuan aurkeztu beharko dira 2001eko uztailaren 31ko 14:30ak baino lehen.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharreko agiriak honako hauek dira:
a) Laguntza eskaera, inprimaki normalizatuan, behar bezala betea.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen jaiotze tokia egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Dagokion Espainiako unibertsitateak luzatutako egiaztagiria edo beste agiriren bat, ondoko hauek egiaztatuko dituena:
-Eskatzailea Unibertsitate horretan matrikulaturik dagoela. Ikasketak eta ikasmaila.
-Eskatzaileak parte hartzen duen trukaketa jarduera, zein unibertsitatetara joanen den, atzerriko egonaldia noiz hasi eta noiz bukatuko den. Agiri horiek eskaerarekin batera aurkezterik ez badago, eskatzailearen aitorpena erantsiko da, informazio hori zehazteko.
f) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, banku edo aurrezki kutxa batek betea. Bankuko kontua ikaslearen beraren izenean jarri beharko da.
g) Hala behar denean, Eranskin honen 3.d. puntuan adierazitakoari dagokionez, Nafarroako Unibertsitate batean ikasketak ez egiteko arrazoiei buruzko azalpena.
h) Eskatzailearen txosten laburra, trukaketan duen interes pertsonala arrazoituz.
Laguntza eskaeraren eta transferentzia bidez ordaintzekoaren inprimakiak Nafarroako unibertsitateetan eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskuratu ahalko dira.
5.-Laguntza emateko irizpideak.
a) Laguntza emanen zaie deialdi honen 3. puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei.
b) Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.
6. Laguntza emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa:
Ebazpen proposamena eginen duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:
Batzordeburua: Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua.
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoari atxikitako teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena.
Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren emanen da.
7.-Ebazpena emateko epea.
Laguntzak 2001eko irailaren 30a baino lehen emanen dira Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan aurreikusitako moduan.
8.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) Hezkuntza, Kultural eta Kirol Ministerioaren xedapenetan ezarri direnak.
b) Laguntzaldia bukatu eta, gehienez ere, bi hileko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
.Jatorrizko unibertsitatearen ziurtagiria, hartutako laguntzaren xedea, hots, atzerriko egonaldia egin izana egiaztatzen duena.
.Eskaera orria behar bezala bete duen ikasleari emandako galdetegi informatiboa, atzerriko egonaldian bizitako esperientziari buruzkoa.
Laguntza galduko da ondoko arrazoiak direla kausa:
a) Atzerriko egonaldia ez hastea. Kasu honetan laguntza osoa itzuli beharko da.
b) Egonaldia epea baino lehenago bertan behera uztea. Kasu honetan bertan behera uzteko arrazoiak azaldu eta justifikatu egin beharko dira, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari igorritako idazki bat aurkeztuz. Zerbitzu honek, arrazoiak askitzat hartzen baditu, atzerrian egondako hilabeteen arabera, laguntzaren zati proportzionala itzultzea xedatu ahalko du.
c) Atal honetan aipatutako agiriak ez aurkeztea. Kasu horretan laguntza osoa itzuli beharko da.
Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio.
9.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntzaren zenbatekoa laguntza ematearekin batera ordainduko da. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
10.-Laguntzaren bateragarritasuna.
Laguntza horiek bateragarriak dira mota bereko beste edozein laguntzarekin, arestian aipatutako 1999ko azaroaren 29ko Ministerioaren Aginduan aipatutakoa salbu.
11.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
12.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Nafar ikertzaileen prestakuntza eta hobekuntzarako laguntzak Doktoretza tesiak egiteko laguntzen programa.
Programa honen helburua eta modalitateak.
Programa honen helburua Unibertsitateko Hirugarren Zikloko ikasketen finantzazioari laguntzea da.
Ondoko modalitateak ditu:
1. modalitatea.-Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak.
1.A.-Lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak.
Lehendabiziko ikasturtea bukatutakoan amaitzen da Irakaskuntza agiria eskuratuz.
1.B.-Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak.
Bigarren ikasturtea bukatutakoan amaitzen da Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratuz.
2. modalitatea.-Doktoretza tesia egiteko laguntzak
Doktoretza tesia defendatu eta Doktore Maila eskuratzearekin bukatzen da. Iraupena: bi urte.
Kontuan harturik Hirugarren Zikloaren batasun metodologikoa, etapa eta laguntza guzti hauek osagarriak dira eta elkarren segidakoak, guztira lau urteko iraupenerako. Orobat, behar bezala frogatutako ezinbesteko arrazoiak izan ezean, unibertsitate beraren zuzendaritzapean garatuko da, zentroan bertan edo unibertsitatearekin hitzartutako Aplikazio Zentro batean.
Printzipio honi jarraikiz, aurrekontuetako mugen barruan, aipaturiko lau urteetarako laguntza segurtatu nahi da, betiere, onuradunek kurtsoz kurtso frogatzen badute aurrera egiten ari direla ikasketetan, ikerketa proiektuaren interesa eta ikerketak aurrera egin duela.
Baliabide publikoen banaketa beharrezko eta zuzenago bat egite aldera, deialdi honek onuradunei erritmo akademiko zehatza ezartzen die, gai honetan Ikasketa Unibertsitarioen Hirugarren zikloa arautzen duen apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuak doktoregaiei ematen dien plangintzarako mugagabeko askatasunetik urrunduz.
1. modalitatea.-Doktoretza ikastaroak egiteko laguntzak.
1.A.-lehenbiziko urte edo irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntzak
1.A.1.-Xedea eta iraupena.
Laguntza hauen xedea da irakaskuntza aldiari dagozkion ikastaroak egiteko laguntza ekonomikoa ematea, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak definitzen duenaren arabera. Ikasturte akademiko batean Irakaskuntza aldia eratzen duten 20 kreditu, gutxienez, gainditu beharko dira, horietako 15 bederen funtsezkoak direlarik. Hortaz, laguntza urtebetekoa izanen da, 2001eko urriaren 1etik aitzina.
1.A.2.-Laguntzen zenbatekoa.
Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, ondoko gaiak hartuko ditu kontuan:
-Ikasleak ordaindu dituen tasa akademikoen benetako zenbatekoa.
-Unibertsitate-zentroa eskatzailearen helbidetik zein distantziatan dagoen.
-Eskatzailearen egoera sozioekonomikoa.
-Arrekontuetan zenbat diru dagoen.
Laguntzaren zenbatekoa, dena den, 650.000 pezeta (3.906,58 euro) bitartekoa izan ahalko da, gehienez ere.
Laguntza horien gastuak 2001eko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira eta xede berarekin 2002ko aurrekontuan eratzen denaren kontura.
1.A.3.-Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) 2000/2001 ikasturteari dagokion ekaineko deialdia amaituta, unibertsitateko titulua edukitzea edo edukitzeko egoeran egotea. Interesatuek egiaztatu egin beharko dute Fakultate edo Goi Mailako Eskola Tekniko batek emandako ingeniari edo arkitekto titulua dutela, karrera amaierako proiektuarekin edo lizentziatura tituluarekin, unibertsitateko tituluak lortu, luzatu eta homologatzeari buruzko azaroaren 6ko 1496/1987 Errege Dekretuan eta ondorengo xedapenetan ezarritakoaren arabera.
Atzerrian lortutako tituluek ofizialki baliozkotuak edo onartuak egon beharko dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
e) Hirugarren Zikloko ikasketetan eta Irakaskuntza aldia eratzen duten kreditu guztietan lehen aldiz matrikulatua egotea: gutxienez 20tan, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kreditu horietako 15 funtsezkoak dira.
Irakaskuntza aldia 2001/2002 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 20 kreditutan edo gehiagotan mastrikulatzen bada ere.
f) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea edo Espainiako batean, baldin eta gure Komunitateko unibertsitateetan bere espezialitaterik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu.
Salbuespen gisa, Espainiako unibertsitate batean hautatu espezialitatea ez izanik, doktoretza tesia atzerriko unibertsitate batean egin beharra dagoenean, matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.
g) Izena eta entitate emailea edozein izanda ere, mota honetako laguntzarik aurretik jaso ez izana. Atal honetako ondorioetarako izaera bereko laguntzak, besteak beste, ondokoak izanen dira:
-Irakaskuntza aldia, edo, oro har, doktoretza ikastaroak egiteko bekak edo laguntzak.
-Izen ezberdinekin doktoretza aurreko bekatzat jo daitezkeen bekak edo laguntzak, ikerketan hasteko edo ikerketan prestatzeko, onuraduna tesia bukatzera behartu ala ez.
-Balorazio Batzordearen irudiko hauen antza izan dezaketen beste batzuk.
Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskaera orrian, mota honetako laguntzak jaso dituztenentz. Hala behar denean, ziurtagiriak erantsi beharko dituzte, Batzordeak honi buruz behar bezala ebatzi dezan.
1.A.4.-Aplikazioko gaiak.
Eskatzaileak zilegi du nahi dituen doktoretza ikastaroak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako eskaintzaren barnean beti ere.
1.A.5.-Eskaera egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskabide-orriak aurkezteko epea 2001eko uztailaren 31ko 14:30etan akituko da.
Eskabideak eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
Agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Derrigorrezko agiriak:
a) Laguntzaren eskaera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskura daitekeen inprimaki normalizatuan, behar bezala beteta.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena: lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen, zehatz adierazita. Ikasketen titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, adibidez, magisteritza edo beste diplomatura edo ingeniaritza teknikoen bidez, horrelakoetan ere ikasketa horien ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
f) Tituluaren edo titulua eskatu izanaren gordekinaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da. Eskabide orria aurkezteko garaian agiri horiek izan ezean, unibertsitateko ikasketen ziurtagirian agertaraziko da interesatuak titulua eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela.
g) Eskatzaileak Hirugarren Zikloko ikasketak 2001- 2002 ikasturtean hasi dituela eta
Irakaskuntza aldia osatzen duten ikastaroek dituzten 20 kredituetan matrikulaturik dagoela egiaztatzen duen agiria.
Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu edo matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.
h) Aurreko 3.g) atalean ezarritakoari dagokionez, hartutako laguntza eskuratu izana eta ingurumariak egiaztatzen dituzten agiriak.
Aurreko letretan (atik hra) aipatutako agiriren bat espedientean falta denean, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar eguneko epean zuzen ditzan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedaturikoari jarraituz. Agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaio.
Matrikularen ziurtagiria, g atalean aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2001-2002 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta bertan behera utziko da, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen.
Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:
Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:
i) Curriculum vitae, eskaera orriarekin doan eredu estandarizatuari jarraikiz.
Eskaera aurkezteko epea bukatu aitzineko merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Agirien bidez justifikatzen ez diren merezimenduak ez dira kontuan hastuko.
j) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria.
k) Eskatzailearen edo sartuta dagoen familia unitatearen errenta aitorpena, unibertsitate ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuaren beketarako deialdi orokorrak, ematea ebazteko epearen barruan indarra duenak, ezartzen duen definizioaren arabera.
I, j, k letretan aipatutako agiririk ezak edo nahiko ez izateak ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko. Halaber, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak bere borondatez aurkeztutako agiriak ez dira kontuan hartuko.
Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak.
Eskatzaileak, deialdiaren ebazpena eman baino lehenago, noiznahi atzera egin dezake bere eskaeran, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz berri emanez.
1.A.6.-Laguntza emateko irizpideak.
a) Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.
b) Arlo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:
-Ikasketen espedientea: 65 puntu bitarte.
-Curriculuma: 25 puntu bitarte.
-Egoera sozio-ekonomikoa: 10 puntu bitarte.
c) Espediente akademikoaren batez bestekoa bi hamartarrekin kalkulatuko da, aprobatutako irakasgaiak kontuan hartuz, ondokoari jarraikiz:
Ohorezko matrikula: 4
Bikain: 3
Oso ongi: 2
Nahiko: 1
Espedientean baliozkotutako irakasgaiak izanez gero, interesatuak lortutako kalifikazioaren ziurtagiririk aurkeztu ezean, nahikotzat kontatuko dira.
d) Egoera sozioekonomikoa baloratzeko erreferentzia izanen da unibertsitate ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuaren beketarako deialdi orokorra, ebazteko epearen barruan indarra izanen duena.
e) Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.
1.A.7.-Laguntzak emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.
Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:
Batzordeburua:
-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat, idazkari lanetan.
Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da, eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren gauzatuko da.
1.A.8.-Ebazpena emateko epea.
Laguntza horiek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emanen dira, aurreko puntuan aipatu Batzordeak proposatuta.
Deialdia hiru hilabeteko epearen barrenean ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik aitzina.
Ematen diren laguntzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
1.A.9.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) 2001-2002 ikasturte akademikoan aprobatu beharko dituzte Irakaskuntza aldiko kreditu guztiak eta Irakaskuntza Agiria ikasturte horretan bertan eskuratzeko gai izan.
b) Aurreko puntuan ezarritakoa 2002ko urriaren 15a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.
c) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea laguntza honekin osotasunean edo zati batean bat egiten duen bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.
Onuradunak espreski esan beharko du laguntzetatik zein nahi duen mantendu.
Programa honetako laguntza hautatzen badu, besteari uko egitearena aurkeztuko du.
Bestelako laguntzaren aldeko hautua egiten badu, ordea, honi uko egiten diola ulertuko da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak behar den Ebazpena emanen du.
Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako.
d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea ikaslea lanaldi osoz lanean hasi bada, lan kontratua edota Administrazio eskudunak luzatutako Lan Bizitzari buruzko Agiria erantsiz.
Kasu honetan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak dagokion Ebazpena emanen du, eta, hala behar denean, laguntzak lan horrekin duen bateraezintasuna azalduko du. Honek laguntzaren eta onuradun izaeraren galera ekarriko du, ondorio guztietarako.
Onuradunak programa honetan azaltzen diren baldintzetakoren bat betetzen ez badu, edo jasotako dirua beste helburu batzuetarako erabiltzen badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
1.A.10.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntza bi zatitan ordainduko da.
Lehenengo zatia, laguntzaren %60, ikaslea irakaskuntza aldiak dituen kreditu guztietan matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da,. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
Bigarren zatia, gainerako %40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, ikasturtea bukatzen denean, aldez aurretik lehen urteari dagokion doktoretza ikastaroen programako 20 kredituak, hots, irakaskuntza agiria eskuratzeko eskubidea ematen dutenak, gainditu direla egiaztatuta.
1.A.11.-Bateraezintasuna.
Laguntza hauek bateraezinak dira:
a) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin
b) Lanaldi osoz lanean aritzea lau hilabetez baino denbora gehiagoz, elkarren segidan edo ez, laguntzak irauten duen bitartean.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Ebazpena emanen du, bateraezintasun edota ukazio egoerak aitortuz eta, hortaz, emandako diru kopuruak itzultzeko eskatuz.
1.A.12.-Luzapenak.
Ez da luzapenik emanen irakaskuntza aldi honen kurtsoak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espreski ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta.
Kasu horretan, luzapenak ez du dotazio ekonomikorik izanen eta hurrengo ikasturtean beteko da. Laguntzaren azken zatia ez da ordainduko luzapena emateko Ebazpenean finkatutako epean onuradunak bere egindako beharkizunak egiaztatu arte.
Edonola ere, Balorazio Batzordeak ezin izanen du luzapenik eman Irakaskuntza Aldia osatzeko ikasturte akademiko bat baino luzeagorik.
Interesatuak idatziz luzapen eskaera eginen du 20002ko irailean.
1.A.13.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
1.A.14.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
1.B.-Bigarren urte edo ikerketa aldiari dagozkion lanak egiteko laguntzak.
1.B.1.-Xedea eta iraupena
Laguntza hauen xedea da doktoretza ikastaroaren bigarren kurtsoa egiten eta, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluak zehazten duenaren arabera, Ikerketarako Nahikotasuna egiaztatzen duen Ikasketa Aurreratuen Agiria eskuratzen laguntzea. Ikasturte akademiko batean Ikerketa Aldia eratzen duten 12 kredituak, gutxienez, gainditu beharko dira, eta, dagozkien balorazio probak gaindituz, aipatu ziurtagiria eskuratu. Hortaz, laguntza urtebetekoa izanen da, 2001eko urriaren 1tik aitzina, 1.B.10 oinarriko a) eta b) letren salbuespena izan ezik.
1.B.2.-Laguntzen zenbatekoa.
Balorazio Batzordeak finkatuko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, ondoko gaiak hartuko ditu kontuan:
-Ikasleak ordaindu dituen tasa akademikoen benetako zenbatekoa.
-Unibertsitate-zentroa eskatzailearen helbidetik zein distantziatan dagoen.
-Eskatzailearen egoera sozioekonomikoa.
-Arrekontuetan zenbat diru dagoen.
Laguntzaren zenbatekoa, dena den, 650.000 pezeta (3.906,58 euro) bitartekoa izan ahalko da, gehienez ere.
Laguntza horien gastuak 2001eko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira eta xede berarekin 2002ko aurrekontuan eratzen denaren kontura.
1.B.3.-Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) Irakaskuntza aldia gainditua izatea.
e) 12 kreditutan, gutxienez, lehendabiziko aldiz matrikulatua egotea, apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezartzen dituen ikerketa lanak egiteko.
Ikerketa aldia 2001/2002 ikasturtea baino lehenago hasi izana baztertzeko arrazoia izanen da, ikaslea 12 kreditutan edo gehiagotan mastrikulatzen bada ere.
f) Nafarroako unibertsitate batean matrikulatuta egotea edo Espainiako batean, baldin eta gure Komunitateko unibertsitateetan bere espezialitaterik ez badago edo, izanagatik ere, bertan plazarik lortu ez badu.
Salbuespen gisa, Espainiako unibertsitate batean hautatu espezialitatea ez izanik, ikastaroak atzerriko unibertsitate batean egin beharra dagoenean, matrikula frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.
g) Izena eta entitate emailea edozein izanda ere, mota honetako laguntzarik aurretik jaso ez izana. Atal honetako ondorioetarako izaera bereko laguntzak, besteak beste, ondokoak izanen dira:
.Ikerketa aldia, edo, oro har, doktoretza ikastaroak egiteko bekak edo laguntzak.
.Izen ezberdinekin doktoretza aurreko bekatzat jo daitezkeen bekak edo laguntzak, ikerketan hasteko edo ikerketarako, onuraduna tesia bukatzera behartu ala ez.
.Hauen antza izan dezaketenak, Balorazio Batzordearen irudiko.
Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskaera orrian, mota honetako laguntzak jaso dituztenentz. Hala behar denean, ziurtagiriak erantsi beharko dituzte, Batzordeak honi buruz behar bezala ebatzi dezan.
1.B.4.-Aplikazioko gaiak.
Eskatzaileak zilegi du nahi dituen doktoretza ikastaroak aukeratzea, dagokion unibertsitateak ezarritako eskaintzaren barnean beti ere.
1.B.5. Eskaera egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskabide-orriak aurkezteko epea 2001eko uztailaren 31ko 14:30etan akituko da.
Eskabideak eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
Agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Derrigorrezko agiriak:
a) Laguntzaren eskaera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskura daitekeen inprimaki normalizatuan, behar bezala beteta.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Ikasketen ziurtagiri zehatz eta osoa, honakoa azalduko duena: lortutako kalifikazioak, horien datak eta irakasgai bakoitza zenbat deialditan gainditu duen, zehatz adierazita. Ikasketen titulua beste ikasketa batzuetatik abiatuta lortu baldin bada, adibidez, magisteritza edo beste diplomatura edo ingeniaritza teknikoen bidez, horrelakoetan ere ikasketa horien ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
f) Tituluaren edo titulua eskatu izanaren gordekinaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da. Eskabide orria aurkezteko garaian agiri horiek izan ezean, unibertsitateko ikasketen ziurtagirian agertaraziko da interesatuak titulua eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituela.
g) Irakaskuntza Agiria edo hura gainditu dela ziurtatzen duen agiria.
h) Eskatzaileak Ikerketa aldia osatzen duten 12 kredituetan lehen aldiz matrikulatu dela egiaztatzen duen agiria.
Hala behar denean, Espainiako beste unibertsitate batean ikasketak egitearen arrazoia justifikatu edo matrikula baliokidea frogatu beharko da, atzerriko unibertsitatearen eta hezkuntza sistemaren ikasketa planaren arabera.
i) Aurreko 3.g) atalean ezarritakoari dagokionez, hartutako laguntza eskuratu izana eta ingurumariak egiaztatzen dituzten agiriak.
Aurreko letretan (a-tik i-ra) aipatutako agiriren bat espedientean falta denean, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar eguneko epean zuzen ditzan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedaturikoari jarraituz. Agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaio.
Matrikularen ziurtagiria, h atalean aipatutakoa, ikasle bakoitzaren Unibertsitateak 2001-2002 ikasturterako ezarri duen epe barruan aurkeztu beharko da. Deialdia ebazteko ezarritako epean ikasleak, arrazoi hori dela kasusa, matrikula egiterik ez badu izan, laguntza emanen zaio eta bertan behera utziko da, epe haiek iraganda, eskatzaileak azkenean ez badu matrikula gauzatzen.
Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:
Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:
j) Curriculum vitae, eskaera orriarekin doan eredu estandarizatuari jarraikiz.
Eskaera aurkezteko epea bukatu aitzineko merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Agirien bidez justifikatzen ez diren merezimenduak ez dira kontuan hastuko.
k) Eskatzailea elbarritua izatearen legezko aitorpena egiaztatzen duen agiria.
l) Eskatzailearen edo sartuta dagoen familia unitatearen errenta aitorpena, unibertsitate ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuaren beketarako deialdi orokorrak, ematea ebazteko epearen barruan indarra duenak, ezartzen duen definizioaren arabera.
J, k, l letretan aipatutako agiririk ezak edo nahiko ez izateak ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko. Halaber, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak bere borondatez aurkeztutako agiriak ez dira kontuan hartuko.
Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak.
Eskatzaileak, deialdiaren ebazpena eman baino lehenago, noiznahi atzera egin dezake bere eskaeran, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz berri emanez.
1.B.6.-Irakaskuntza aldia egiteko 2000-2001 deialdian bildutako eskatzaileak (Berritzeak)
Irakaskuntza aldirako laguntza jasotzen ari diren pertsonek, 2000-2001 deialdian bildutakoek, bigarren ikastarorako laguntza berritzea eskatzen badute, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
a) Laguntzaren eskaera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskura daitekeen inprimaki normalizatuan, behar bezala beteta.
b) Irakaskuntza Agiria edo hura gainditu dela ziurtatzen duen agiria.
c) Eskatzaileak Ikerketa aldia osatzen duten 12 kredituetan matrikulatu dela egiaztatzen duen agiria.
d) Aurreko 3.g) atalean ezarritakoari dagokionez, hartutako laguntza eskuratu izana eta ingurumariak egiaztatzen dituzten agiriak.
1.B.7.-Laguntza emateko irizpideak.
a) Balorazio Batzordeak eskaerak sailkatuko ditu ikasketa/ikerketa arloen arabera, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko.
b) Arlo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko irizpideei jarraikiz, 100 puntu bitarte:
-Ikasketen espedientea: 65 puntu bitarte.
-Curriculuma: 25 puntu bitarte.
-Egoera sozio-ekonomikoa: 10 puntu bitarte.
c) Espediente akademikoaren batez bestekoa bi hamartarrekin kalkulatuko da, aprobatutako irakasgaiak kontuan hartuz, ondokoari jarraikiz:
Ohorezko matrikula: 4
Bikain: 3
Oso ongi: 2
Nahiko: 1
Espedientean baliozkotutako irakasgaiak izanez gero, interesatuak lortutako kalifikazioaren ziurtagiririk aurkeztu ezean, nahikotzat kontatuko dira.
d) Egoera sozioekonomikoa baloratzeko erreferentzia izanen da unibertsitate ikasketak egiteko Nafarroako Gobernuaren beketarako deialdi orokorra, ebazteko epearen barruan indarra izanen duena.
e) Aurreko ikasturtean Irakaskuntza aldirako laguntza jaso zuten pertsonek bigarren urterako laguntzarako eskubidea izanen dute lehendabiziko ikasmaila gainditu badute. Pertsona hauek berritze eskaerarekin batera deialdi honetako 1.B.6 puntuan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
f) Laguntza ukatu ahalko da baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko diru gutxiegi badago.
1.B.8.-Laguntzak emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.
Ebazpen proposamena egin behar duen Balorazio Batzordea honela osatuko da:
Batzordeburua:
-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat, idazkari lanetan.
Batzorde honek gai honetan kualifikatuta dauden pertsona fisikoen edo entitateen aholkua eskatu ahalko du.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da, eta Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren gauzatuko da.
1.B.9.-Ebazpena emateko epea.
Laguntza horiek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emanen dira, aurreko puntuan aipatu Batzordeak proposatuta.
Deialdia hiru hilabeteko epearen barrenean ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik aitzina.
Ematen diren laguntzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
1.B.10.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) 2001-2002 ikasturte akademikoan aprobatu beharko dituzte Ikerketa aldiko lan/kreditu guztiak eta Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza 2002ko abenduaren 1a baino lehenago eskuratu.
b) Aurreko puntuan ezarritakoa 2002ko abenduaren 1a baino lehenago justifikatzea Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan.
Gai hau justifikatutzat hartuko da Unibertsitate bakoitzean eskumena duen Batzordeak hartzen duen erabakia egiaztatzearekin, indarrean dagoen legeriak ezartzen duenari jarraikiz.
c) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea laguntza honekin osotasunean edo zati batean bat egiten duen bestelako laguntza eskuratu izana, dagozkion egiaztagiriak erantsiz.
Onuradunak espreski esan beharko du laguntzetatik zein nahi duen mantendu.
Programa honetako laguntza hautatzen badu, besteari uko egitearena aurkeztuko du.
Bestelako laguntzaren aldeko hautua egiten badu, ordea, honi uko egiten diola ulertuko da eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak behar den Ebazpena emanen du.
Uko egitean, onuradunak izaera hori galduko du ondorio guztietarako.
d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea ikaslea lanaldi osoz lanean hasi bada, lan kontratua edota Administrazio eskudunak luzatutako Lan Bizitzari buruzko Agiria erantsiz.
Kasu honetan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak dagokion Ebazpena emanen du, eta, hala behar denean, laguntzak lan horrekin duen bateraezintasuna azalduko du. Honek laguntzaren eta onuradun izaeraren galera ekarriko du, ondorio guztietarako.
Onuradunak programa honetan azaltzen diren baldintzetakoren bat betetzen ez badu, edo jasotako dirua beste helburu batzuetarako erabiltzen badu, galdu eginen du eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
1.B.11.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntza bi zatitan ordainduko da.
Lehenengo zatia, laguntzaren %60, ikaslea ikerketa aldiak dituen kreditu guztietan matrikulatu dela egiaztatu ondoren ordainduko da,. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
Bigarren zatia, gainerako %40a, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena dela bide, ikasturtea bukatzen denean, aldez aurretik lehen urteari dagokion doktoretza ikastaroen programa gainditu dela eta Ikerketarako Nahikotasunaren aitortza eskuratu dela egiaztatuta.
1.B.12.-Bateraezintasuna.
Laguntza hauek bateraezinak dira:
a) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo bekarekin
b) Lanaldi osoz lanean aritzea lau hilabetez baino denbora gehiagoz, elkarren segidan edo ez, laguntzak irauten duen bitartean.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Ebazpena emanen du, bateraezintasun edota ukazio egoerak aitortuz eta, hortaz, emandako diru kopuruak itzultzeko eskatuz.
1.B.13.-Luzapenak.
Ez da luzapenik emanen ikerketa aldi honen kurtsoak berriz egin edo osatzeko, salbu eta Balorazio Batzordeak horretarako baimena espreski ematen badu, salbuespeneko arrazoiengatik eta alderdi guztietan behar bezala justifikatuta. Kasu horretan, luzapenak ez du dotazio ekonomikorik izanen eta hurrengo ikasturtean beteko da. Laguntzaren azken zatia ez da ordainduko luzapena emateko Ebazpenean finkatutako epean onuradunak bere egindako beharkizunak egiaztatu arte.
Edonola ere, Balorazio Batzordeak ezin izanen du luzapenik eman Ikerketa Aldia osatzeko ikasturte akademiko bat baino luzeagorik, ezta Irakaskuntza aldian luzapena izan duten kasuetan ere.
Interesatuak idatziz luzapen eskaera eginen du 20002ko irailean.
1.B.14.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
1.B.15.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
2. modalitatea.-Doktoretza tesiak egitea eta doktore gradua lortzea.
1.1. Laguntza hauen izaera.
Doktoretza ikastaroak egin eta gero, ikastaroen unibertsitate berean doktoretza tesia egiteko laguntza eskatu ahalko da, eta salbuespen gisa soilik, agiri bidez justifikatzen bada, baita beste unibertsitate batean egiteko ere.
Beraz, doktoretza gradua lortu ahal izateko beharrezkoa den doktoretza tesiko ikerketa proiektu berariazkoaz ari gara, baina gerta daiteke ikerketa hori doktoretzaren ikastaroetan egitea, eta hartara, ikerketan trebatzeko lau urtetarako laguntza orokorra osatu dezake.
Talde lanak ikerketan duen garrantzia kontuan harturik, azken emaitzak -doktoregaien prestakuntza zientifiko ona, doktore titulua eskuratzea eta doktoretza tesi ezinhobeen bidez zientziak eta ezagutzak aurrera egitea-jakintzaren arlo guztietan ziurtatuko dituzten ikertzaile taldeetan eta ikerketa proiektuetan partaide izateari ematen zaio lehentasuna. Horrexegatik, eta laguntza hauen ikuspuntutik funtsezko helburua doktore titulua lortzea izanik, doktoregaiei eta tesi zuzendariei eskatzen zaie haien dedikazioa eta partizipazioa ahal diren handienak izatea aipatu xedea erdiesteko egokiak diren ikerketa proiektuetan.
Laguntza bat eman eta erabiltzeak ez dakar berekin onuradunak kontratu edo estatutu bidezko lotura izatea berari dagokion zentro edo erakundearekin, eta ez dakarkio gainera inolako konpromisorik zentro edo erakunde hartzaileari.
2.2. Honakoak ez dira diruz lagunduko:
a) Ikasketak Espainiako edo atzerriko unibertsitateetan luzatzea edo espezializazioa egitea.
b) Doktoretza programan sartuta ez dagoen ikerketako edozein jarduera, dela banakakoa dela taldean egina.
2.3. Aplikazioko gaiak.
Eskatzaile hautatuek doktoretza tesia ikerketako edozein arloren inguruan egin beharko dute, lehentasuna dutelarik Nafarroarako interesgarriak diren gaiek.
Jasotako eskaerak UNESCOk Zientzia eta Teknologia arloetarako eginiko nazioarteko nomenklaturaren arabera banatuko dira. Doktoregaiak eskaera aurkezten duenean azaldu beharko du.
2.4. Laguntzen zenbatekoa.
a) Laguntzaren diru kopurua, kontzeptu guztiak barne, 1.440.000 pezetakoa (8.654,57 euro) izanen da gehienez ere urtean.
b) Zenbateko zehatzak, ezarri diren mugen barnean, Ebaluazio Batzordeak erabakiko ditu.
c) Hirugarren Zikloko ikasketak egiten hasi zirenetik kontatzen hasita, Programa bateratuan agertzen den lau urteko epearen ordez doktore titulua osotara hiru urtetan lortzen dutenean, Ebaluazio Batzordeak emandako laguntzaren zenbatekoa handitu ahalko du, egindako esfortzua saritzeko pizgarri gisa. Doktoreari laguntzaren azken epearekin ordainduko zaio.
Laguntza horien gastuak 2001eko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira eta xede berarekin 2002ko aurrekontuan eratzen denaren kontura.
2.5. Laguntzaren iraupena.
a) Laguntza honek bi urteko iraupena izanen du, 2001eko urriaren 1etik hasita, 2.14 atalean luzapenetarako ezarritakoa ezertan ukatu gabe.
Hala izanik ere, laguntza urtero eskatu beharko da, 2.7 atalean kasu bakoitzerako adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko delarik.
b) Ikerketa lana hasia dagoenean urte baterako bakarrik emanen da laguntza. Ondorio hauetarako lana hasia dagoela ulertuko da Tesi Proiektua eskatzailearen unibertsitateko batzorde eskudunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna baino bi urte lehenago onetsia duenean.
2.6. Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) 2001eko abenduaren 1a baino lehenago Ikerketarako Nahikotasun Agiria izatea, Espainiako unibertsitate luzatua, edo, salbuespen gisa, balio bereko ikasketen ziurtagiria, doktoretza ikasketak hasi zireneko atzerriko unibertsitateak luzatua, Espainiako unibertsitateetan horrelako espezialitaterik ez izanik.
e) Izena eta entitate emailea edozein izanda ere, mota honetako laguntzarik aurretik jaso ez izana. Atal honetako ondorioetarako izaera bereko laguntzak, besteak beste, ondokoak izanen dira:
* Doktoretza tesiak egiteko bekak edo laguntzak.
* Izen ezberdinekin doktoretza aurreko bekatzat jo daitezkeen bekak edo laguntzak, ikerketan hasteko edo ikerketan prestatzeko.
* Hauen antza izan dezaketenak, Balorazio Batzordearen irudiko.
Ondorio hauetarako, eskatzaileek, eskaera orrian, mota honetako laguntzak jaso dituztenentz. Hala behar denean, ziurtagiriak erantsi beharko dituzte, Batzordeak honi buruz behar bezala ebatzi dezan.
2.7. Eskaera egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskabide-orriak aurkezteko epea 2001eko uztailaren 31ko 14:30etan akituko da.
Eskabideak eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
2.7. A) 2000-2001 ikasturtean tesia egiteko laguntza hau jaso dutenek berritzea eskatu beharko, ondoko agiriak aurkeztuz.
a) Laguntzaren eskaera, inprimaki normalizatuan, honako honi atxikitako ereduaren arabera betea. Inprimakia Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskuratzen ahal da.
b) Orain arte eginiko ikerlanaren gaineko txostena, proiektuaren zuzendariaren ikus-onetsiarekin (bi ale).
c) Urtean zehar egin beharreko jardueraren memoria eta denborazko plangintza, proiektuaren zuzendariaren ikus- onetsiarekin (bi ale).
2.7. B) 2000-2001 ikasturtean doktoretza ikastaroetako bigarren urteko modalitatean laguntza bat jaso dutenek hurrengo puntuko a), e), f) eta g) letretan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
2.7. C) Gainerako eskatzaileek ondoko hauek aurkeztu behrko dituzte:
Derrigorrezko agiriak:
a) Laguntzaren eskaera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskura daitekeen inprimaki normalizatuan, behar bezala beteta.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Ikerketarako Nahikotasun Agiria, edo, bestela, Unibertsitatearen organo eskudunaren erabakiaren egiaztagiria.
f) Tesi proiektua onartu dela egiaztatzen duen agiria, proiektuaren zuzendariak, dagokion Departamentuko zuzendariak eta, baldin bada, lana egiteko Ikerketa eta/edo Aplikazio Zentroaren arduradunak sinatua. Unibertsitateen kasuan, Ikerketako errektoreordearen ikus-onetsia agertarazi beharko da.
g) Laguntza erabiliko den denboraldian egin nahi den doktoretza tesiaren proiektuari buruzko memoria laburra, zehatz azaldurik helburuak, hautatutako metodo zientifikoa, erabiliko diren iturriak eta denboraren plangintza. (2 ale)
Memoriak eskatzailearen sinadura, tutorearena, halakorik dagoenean, eta tesiaren doktore-zuzendariarena izanen ditu.
h) Tesiaren proiektua hasirik baldin badago, ordurarte eginiko ikerketa lanaren inguruko txosten bat erantsiko da, emandako denbora eta beste jardueraren batekin batera egin den zehaztuta. (2 ale)
Kasu horretan, laguntza urte batekoa ianen da 2.5. ataleko b) letran ezarritakoari jarraikiz.
Aurreko letretan (a-tik h-ra) aipatutako agiriren bat espedientean falta denean, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, jakinarazi eta hamar eguneko epean zuzen ditzan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedaturikoari jarraituz. Agiri horiek epe horretan aurkezten ez baditu, laguntza ukatu ahalko zaio.
Espedientearen akatsak zuzentzeko modu orokorrean ezarritakoa deustan ukatu gabe, eskaera aurkezteko egunean Ikerketarako Nahikotasunaren Aitortza lortu ez duten eskatzaileek erdietsi ahala aurkeztu beharko dute eta, edozein modutan, 2001eko abenduaren 1a baino lehenago deialdi honetako 2.6.d) oinarrian xedatutakoaren arabera. Aipaturiko egunean agiri hau falta bada, laguntza ukatuko da.
Eskatzaileek beren borondatez ekar ditzaketen agiriak:
Aipatutako ezinbesteko agiriez gainera, eskatzaileek egokitzat hartzen dituzten guztiak aurkeztu ahalko dituzte, betiere deialdi honetan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Besteak beste:
i) Eskatzailearen curriculum vitae. 2001eko uztailaren 31 aitzineko merezimenduak bakarrik baloratuko dira.
Agirien bidez justifikatzen ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko.
Atal honen barruan eskatzailearen espediente akademikoaren balorazioa sartzen da. Horretarako, kontuan hartua izan dadin, dagokion ziurtagiri akademikoa erantsi beharko du.
j) Doktoretza lana Nafarroako Gobernuak, I+G Plan Nazionalak edo programa europar batek finantzatutako ikerketa proiektu bati atxikia badago, inguruabar horiek egiaztatzen dituen dokumentua. Argi eta garbi deskribatuko da doktoretzaren ikerketa zehatza non kokatzen den proiektuan edo, beste modu batean esanda, Departamentuaren proiektu kolektiboaren zein atalen ardura duen doktoregaiak. Agiri horrek Doktoretza Tesiaren zuzendariak eta proiektuaren zuzendari buruak sinatua egon beharko du.
k) Doktoretza Tesiaren proiektuarekin zerikusia izan dezakeen beste edozein agiri osagarri, eskatzaileak aurkezteko egokitzat jotzen duena.
I, j, k, letretan aipatutako agiririk ezak edo nahiko ez izateak ez da espedientean funtsezko akatstzat hartuko, azaroarenn 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, norberak, libroki, alegatzen ahal dituelako bertan aipatzen diren gorabeherak. Hortaz, laguntzak kudeatzeko organoak ez du eskatzaileari aurkezteko eskatu beharko. Halaber, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak bere borondatez aurkeztutako agiriak ez dira kontuan hartuko.
Agiriak beti jatorrizkoak izanen dira edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak.
Eskatzaileak, deialdiaren ebazpena eman baino lehenago, noiznahi atzera egin dezake bere eskaeran, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz berri emanez.
2.8. Laguntza emateko irizpideak.
Doktoreen prestakuntza arlo guztietan bultzatzeko asmoz, Ebaluazio Batzordeak eskaerak banatzeko orduan kontuan izanen ditu azterlan/ikerketa arloak, doktoregaiak bere eskabidean adierazitako kodearen arabera. Kode batzuk adierazten badira, Batzordeak lehentasuna lehen tokian paratutakoari emanen dio. Arlo bakoitzean zenbat laguntza emanen diren zehazteko -aurrekontuetan dagoen dirua ikusirik- kontuan hartuko da arlo bakoitzean aurkeztutako eskabide kopurua.
Arlo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko arau hauei jarraikiz:
1.-2000-2001 ikasturtean tesia egiteko laguntza jaso duten eskatzaileak (berritzeak).
Ebaluazio Batzordeak onuradunak orain arte egindako lanari buruz ebaluazio positiboa egiten badu, laguntza ikasturte berri baterako berrituko da. Ondorio hauetarako eskatzaileek aurreko 2.7.A) atalean aipatzen diren txostena eta memoria erantsiko dituzte.
Kasu hauetan Deialdi honetan bildutako arauak aplikatuko dira, onuradunendako kaltegarriago suerta daitekeenean izan ezik. Orduan, jatorrizko kontzesioa eman zuen deialdiaren oinarriak aplikatuko dira.
2.-Tesia egiteko lehen urterako laguntzaren eskatzaileei ondoko irizpideak aplikatuko zaizkie:
-Tesiaren proiektuaren kalitatea eta Nafarroarako duen interesa: 40 puntu bitarte.
-Eskatzailearen curriculuma: 30 puntu bitarte.
-Tesi proiektuak (gutxienez 2000 eta 2001. urteetan garatzekoa) Nafarroako Gobernuaren "Ikerketa proiektuetarako laguntzak" deialdien bidez finantzatutako ikerketarako goi mailako proiektu batean parte hartu izana, I+G Plan Nazionalean edo Europako Batasuneko Programen barnean: 10 puntu bitarte, 2.7.C) arauan, j letran, adierazitakoa betetzen bada.
-2000-2001 ikasturtean doktoretzako bigarren kurtsoa egiteko laguntza jaso izana: 20 puntu.
3.-Azkenik, laguntza azken urterako laguntza, deialdiko 2.5.b) eta 2.7.C, h letran ezarritakoaren arabera, eskatzen dutenei, ondoko irizpideak aplikatuko zaizkie:
-Tesiaren proiektuaren kalitatea eta Nafarroarako duen interesa, abi eta ordurate egindako ikerketa lana: 50 puntu bitarte.
-Eskatzailearen curriculuma: 40 puntu bitarte.
-Tesi proiektuak (gutxienez 2000 eta 2001. urteetan garatzekoa) Nafarroako Gobernuaren "Ikerketa proiektuetarako laguntzak" deialdien bidez finantzatutako ikerketarako goi mailako proiektu batean parte hartu izana, I+G Plan Nazionalean edo Europako Batasuneko Programen barnean: 10 puntu bitarte, 2.7.C) arauan, j letran, adierazitakoa betetzen bada.
Laguntzak ukatu ahalko dira baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko adinako dirurik ez badago. Hau gertatuz gero, ondoko adjudikazio ordena aplikatuko da:
.Lehenik eta behin, 1. puntuan sartutako eskatzaileak (Berritzeak).
.Ondoren, 2. puntuan sartutako eskatzaileak (tesiaren lehen urterako eskatzaileak)
.Azken tokian, 3. puntuan sartutako eskatzaileak (tesiaren azken urterako eskatzaileak, proiektua hasita dutenak).
Adjudikazio hurrenkera honek programan dauden onuradunak bertan geldi daitezen bermatu nahi du, ahal den neurrian, laguntza mota hau zuzentzen duen batasun metodologikoaren oinarrizko funtsa indartuz.
2.9. Laguntzak emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.
Kontzesio proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea Departamentuartekoa izanen da eta honela osatuko da:
Batzordeburua:
-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat, idazkari lanetan.
-Ikerketa arloetako pertsona adituak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuak, Nafarroako Gobernuaren Departamentuek proposatu eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak aldeko txostena eman ondoren.
Alegatutako merezimenduak baloratzeko, Batzordeak ikasketen eta ikerketaren arloan izen ezaguna duten zenbait doktoreren aholkularitza izan ahalko du, bai eta "Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva" (ANEP)ena ere.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da.
2.10. Ebazpena emateko epea.
Laguntza horiek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emanen dira, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta hala behar bada, Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren. Deialdia bost hilabeteko epearen barrenean ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik aitzina.
Ematen diren laguntzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
2.11. Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.
b) Doktore Tesia defendatu eta doktore gradua lortzea laguntza aldia bukatu baino lehenago, luzapen kasurako aurreikusitakoa salbu.
c) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan Tesia defendatu eta hurrengo hilabetearen barruan doktore gradua eskuratu duela justifikatzea eta ale bat erantsi.
Zerbitzuak haren onarpenari, bukaerari eta espedientearen artxibatzeari buruzko Ebazpena proposatuko du. Gero, Departamentu bakoitzak Batzordean duen ordezkariaren bitartez igorriko du jasotako tesien zerrenda, nork bere eskumeneko ezagutza-ikerketa arlokoa, interesgarria ba ote den jakiteko. Horrelakoetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak katalogatu ondotik, Departamentu bakoitzari igorriko zaizkio eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko dira.
d) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari idatziz jakinaraztea bateraezintasun arrazoirik agertzen bada edota laguntza programa honek aurreikusten duen gehieneko epean baino lehenago uzten badu. Ondorio hauetarako, laguntza bigarren urterako berritzeko ez eskatzea programa uztea bezala entenituko da.
Onuradunak azalpenak emanen ditu, espreski, ondoko gaiei buruz:
Bateraezintasun arrazoiren bat baldin badu, zer arrazoi eta noiztik. Behar den dokumentazioa erantsiko du.
Bateraezintasuna gertatzen bada, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak Ebazpena emanen du eta, hala behar denean, jasotako aurrerakinak itzultzeko exigituko du.
Laguntza programa uzteak ez badu ekartzen tesiaren lana bertan behera uztea, interesatuak horrela azalduko du eta ikerketaren egoerari buruzko txostena eta bukatzeko aurreikusitako data erantsiko ditu, proiektuaren zuzendariaren ikus-onetsiarekin batera.
Kasu honetan onuradunak hautua egin beharko du: jasotako laguntzari uko egitea, ordurarte hartutako aurrerakinak itzuliz, ala tesia bukatzeko konpromisoa hartzea, atal honen b) eta c) puntuetan izaera orokorrez ezarritako modu eta epeetan.
Aitzitik, interesatuak tesiarekin segitu behar ez badu, ordurarte jasotako aurrerakin guztiak itzuli beharko ditu.
e) Ikerketaren emaitza batzuk edo guztiak zabaltzen dituen orotan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren laguntza duela agertu beharko du.
f) Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinaraztea Doktoretza tesiaren gai, zuzendari edo unibertsitatearen aldaketa. Ondorio hauetarako, dagokion unibertsitateak edo unibertsitateek aldaketak egiteko baimendu dutela egiaztatuko da. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko du laguntza emateari edo jarraipenari dagokionez, bidezkoa dena. Jatorrizko kalitate eta interes baldintzak ez badira mantentzen, bertan behera utz dezake laguntza.
Onuradunak baldintzetakoren bat betetzen ez badu edo jasotako diru kopurua beste helburuetarako erabiltzen badu, emandako laguntza galdu eginen du eta Nafarroako Gobernuari itzuli egin beharko dio jasotako aurrerakinak, lehen eta bigarren urtekoak, hain zuzen, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak.
Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari, laguntza hartu eta itzultzearen arteko tartearengatik sortutako korritua gehituko zaio.
Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
2.12. Laguntzaren ordainketa.
Laguntzaren lehendabiziko urtean ondoko diru kopuruak ordainduko dira:
Emandako laguntzaren % 50, laguntza ematen denean.
Emandako laguntzaren %50, 2002ko abuztutik aurrera, ordurarte egindako ikerketa lanaren txostena, proiektuaren zuzendariaren ikus-onetsiarekin, aurkeztu ondoren. Txosten hau izanen da berritzseko eskaerarekin batera edo programa uzteari buruzko jakinarazpenarekin batera aurkeztuko dena, deialdiak ezarritakoari jarraikiz.
Laguntzaren bigarren urtean, ondoko diru kopuruak ordainduko dira:
Emandako laguntzaren % 80, laguntza ematen denean.
Gainerako % 20a, doktore graduaren agiria eskuratu dela frogatu eta tesiaren alea deialdiaren 2.11.b) eta c) atalean ezarritako moduan eta epean aurkezten denean.
Ordainketa guztiak, aipatutakoen arteko azkena izan ezik, aurrerakinak izanen dira, Foru Komunitateko dirulaguntzen erregimena arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako, eta Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuaren adostasun txostena eman ondoren ordainduko dira.
2.13. Bateraezintasuna
Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:
Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabide metatzea ekidituz.
Bukaera irizpidea sartzea, deialdiak ezartzen duen ohiko aldian, laguntzaren helburua lortzen oztopatzen duten egoerak, doktoretza tesia egiteko subjektuaren dedikazio osoa oztopatzen dutenak, ekidituz.
Irizpide hauei jarraikiz, laguntza hauek bateraezinak dira:
a) Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzea.
b) Onuraduna lanaldi osoz lanean aritzea.
c) Onuradunak, doktoretza tesiaren proiektua sartuta ez dagoen beste ikerketa proiektu batean aldi berean parte hartzen badu.
Bateraezintasuneko legezko egoera gertatuko da:
1.-Laguntza emate egintzarekin, egoera emakidaren Ebazpena baino aurrekoa baldin bada. Egoera honetan dauden pertsonek egoera bata ala bestea hautatu beharko dute, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen modu eta epean.
Onuradunak laguntza mantentzea hautatzen badu, zenbatekotik kenduko da iraupenaldia hasi zenetik bateraezintasun arrazoia ezabatu bitartean iraganiko hilabeteei dagokien zati proportzionala, 2.6.e) oinarrian bildutako baztertzerako aurreikusitakoa salbu.
2.-Bateraezintasuneko legezko egoera laguntza eman ondoren ere gerta daiteke, irauten duen bitartean atal honetan aurreikusitako egoeraren bat suertatzen denean. Kasu horietan, onuradunak idatziz ukazioa jakinarazi beharko du deialdiaren 2.11 oinarrian ezarritakoaren arabera.
2.14. Luzapenak.
Ondoko luzapenak eman ahalko dira: ohiko luzapena, (4+1) Programaren batasun metodologikoaren barruan aurreikusitakoa eta ez ohiko luzapena tesi bukaerakoa.
Ohiko luzapena
Laguntzaren azken urteko onuradunek, tesia ezarritako epean bukatu ezin badute, helburu horrekin luzapena eskatu ahalko dute, betiere Doktoretza Ikastaroetan luzapenik izan ez badute.
Luzapenaren eskaera irailean, laguntzaren azken hilabetean, eginen da, idatziz. Idazkian eskatzeko arrazoiak azaldu eta bidezkoak diren egiaztagiriak erantsi beharko dira. Honekin batera proiektuaren zuzendariaren txostena, ikerkeraren egoera eta bukatzeko aurreikusitako epea azalduz, bai eta doktoregaiaren dedikazio eta ahaleginari buruzko bere iritzia ere.
Balorazio Batzordeak edo eskuordetutako organoak, luzapena emateari buruzko iritzia plazaratu eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak dagokion ebazpena emanen du.
Nolanahi ere, luzapena dotazio ekonomikorik gabe emanen da, ikasturte akademiko baterako eta laguntzaren azken zatia jasotzeko eskubidearen luzapen automatikoa ekarriko du, bere egindako beharkizunak, tesia defendatu eta hurrengo hilabetearen barruan, bete dituela egiaztatu arte.
Tesia bukatzeko ez ohiko luzapena.
Deialdi honetan ezarritako gehieneko bost urteak iraganda doktoretza tesia bukatu ez duten onuradunek, helburu honekin ez ohiko luzapen bat eskatu ahalko dute, ohiko luzapenerako aipatutako izapidatze, azalpen eta erantsi beharreko agiri berberekin. Irailean ere eginen dute.
Balorazio Batzordeak edo eskuordetutako organoak, luzapena emateari buruzko iritzia plazaratu eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak dagokion ebazpena emanen du.
Nolanahi ere, luzapena dotazio ekonomikorik gabe emanen da, azkena izanen den ikasturte akademiko baterako eta laguntzaren azken zatia jasotzeko eskubidearen galera ekarriko du.
Ez ohiko luzapenaren aldia bukatutakoan, eta tesia defendatu eta hurrengo hilabetearen barruan, onuradunak bere beharkizunak justifikatu beharko ditu.
Bi luzapenek dirauten bitartean, subjektuak lan egin ahalko du bateraezintasun erregimenak (2.13.b atala) ezartzen dituen murrizketak kontuan hartu gabe.
Ez Balorazio Batzordeak, ez eta eskuordetutako organoak, ezin izanen dute luzapen baterako eskubidea aitortu interesatuak ez badu, horretarako dagoen epearen barruan, idatziz eskatu.
Luzapenaren ukapenak lortutako laguntza galtzea eta modalitate honetako lehendabiziko urtean zein bigarrenean jasotako aurrerakin guztiak, dagokien legezko korrituarekin, itzultzea ekarriko du.
Ukatzeko ebazpenak arrazoiak eman beharko ditu.
Dagokion urteko abenduaren 31a baino lehenago ebazpenik eman ez bada, eskatutako luzapena eman dela ulertu ahalko da, hemen ezarritakoaren arabera.
Ez ohiko luzapena ezin izanen da ikasturte akademiko bat baino luzeagoa izan. Luzapena bukaturik deialdiak aurreikusten duen bezala doktore gradua ez bada lortu, onuradunak bere beharkizunak bete ez dituela deklaratuko da ofizioz eta aurreratutako zenbatekoak, gehi dagokion legezko korritua, itzultzeko eskatuk zaio.
2.15. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
2.16. Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
UNESCOREN NAZIOARTEKO IZENAK ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOETARAKO
11. LOGIKA
1101 Logikaren aplikazioa
1102 Logika deduktiboa
1103 Logika orokorra
1104 Logika induktiboa
1105 Metodologia
12. MATEMATIKA
1201 Algebra
1202 Analisia eta analisi funtzionala
1203 Informatika
1204 Geometria
1205 Zenbakien teoria
1206 Zenbakien analisia
1207 Ikerketa operatiboa
1208 Probabilitatea
1209 Estatistika
1210 Topologia
21. ASTRONOMIA ETA ASTROFISIKA
2101 Kosmologia eta kosmogonia
2102 Planetarteko ingurunea
2103 Astronomi optikoa
2104 Planetologia
2105 Radioastronomia
2106 Eguzki-sistema
22. FISIKA
2201 Akustika
2202 Elektromagnetismoa
2203 Elektronika
2204 Fluidoen fisika
2205 Mekanika
2206 Fisika molekularra
2207 Fisika nuklearra
2208 Nukleonika
2209 Optika
2210 Fisika kimikoa
2211 Egoera solidoaren fisika
2212 Fisika teorikoa
2213 Termodinamika
2214 Unitateak eta konstanteak
23. KIMIKA
2301 Kimika analitikoa
2302 Biokimika
2303 Kimika inorganikoa
2304 Kimika makromolekularra
2305 Kimika nuklearra
2306 Kimika organikoa
2307 Kimika fisikoa
24. BIOLOGI ZIENTZIAK
2401 Zoologia
2402 Antropologia (fisikoa)
2403 Biokimika
2404 Biomatematika
2405 Biometria
2406 Biofisika
2407 Zelularen biologia
2408 Etologia
2409 Genetika
2410 Giza biologia
2411 Giza fisiologia
2412 Inmunologia
2413 Entomologia
2414 Mikrobiologia
2415 Biologia molekularra
2416 Paleontologia
2417 Botanika
2418 Erradiobiologia
2419 Sinbiosia
2420 Birologia
25. LURRAREN ETA ESPAZIOAREN ZIENTZIAK
2501 Atmosferaren zientziak
2502 Klimatologia
2503 Geokimika
2504 Geodesia
2505 Geografia
2506 Geologia
2507 Geofisika
2508 Hidrologia
2509 Meteorologia
2510 Ozeanografia
2511 Edafologia
2512 Espazioaren zientziak
31. NEKAZARITZA ZIENTZIAK
3101 Nekazaritzako kimika
3102 Nekazaritzako ingeniaritza
3103 Agronomia
3104 Zooteknia
3105 Basa fauna eta arrantza
3106 Basogintza
3107 Baratzezaintza
3108 Fitopatologia
3109 Albaitaritza
32. ZIENTZIA MEDIKOAK
3201 Zientzia klinikoak
3202 Epidemiologia
3203 Auzi medikuntza
3204 Medikuntza profesionala
3205 Barne medikuntza
3206 Nutrizio zientziak
3207 Patologia
3208 Farmakodinamika
3209 Farmakologia
3210 Prebentzio medikuntza
3211 Psikiatria
3212 Higiene publikoa
3213 Kirurgia
3214 Toxikologia
33. INGENIARITZA ZIENTZIAK
3301 Ingeniaritza eta teknologia aeronautikoa
3302 Teknologia biokimikoa
3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa
3304 Konputagailuen teknologia
3305 Eraikuntzako teknologia
3306 Ingenieritza eta teknologia elektrikoa
3307 Teknologia elektronikoa
3308 Ingurugiroaren ingeniaritza eta teknologia
3309 Elikagaien teknologia
3310 Industri teknologia
3311 Tresnen teknologia
3312 Materialen teknologia
3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa
3314 Teknologia medikoa
3315 Teknologia metalurgikoa
3316 Metalezko produktuen teknologia
3317 Automotrizitatearen teknologia
3318 Meatzaritzako teknologia
3319 Itsasontzi teknologia
3320 Teknologia nuklearra
3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia
3322 Potentzi teknologia
3323 Trenbide teknologia
3324 Espazioaren teknologia
3325 Telekomunikazioen teknologia
3326 Ehungintzako teknologia
3327 Garraio sistemen teknologia
3328 Eragiketa unitarioen teknologia
3329 Hiri plangintza
51. ANTROPOLOGIA
5101 Antropologia kulturala
5102 Etnografia eta etnologia
5103 Gizarte antropologia
52. DEMOGRAFIA
5201 Ernalkortasuna
5202 Demografia orokorra
5203 Demografia geografikoa
5204 Demografia historikoa
5205 Heriotza tasa
5206 Biztanleriaren ezaugarriak
5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa
53. EKONOMI ZIENTZIAK
5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak
5302 Ekonometria
5303 Kontabilitate ekonomikoa
5304 Jarduera ekonomikoa
5305 Sistema ekonomikoak
5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia
5307 Teoria ekonomikoa
5308 Ekonomia orokorra
5309 Industri antolamendu eta politika publikoa
5310 Nazioarteko ekonomia
5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa
5312 Sektoreko ekonomia
54. GEOGRAFIA
5401 Geografia ekonomikoa
5402 Geografia historikoa
5403 Giza geografia
5404 Lurralde geografia
55. HISTORIA
5501 Biografiak
5502 Historia orokorra
5503 Herrialdeen historia
5504 Historia aroz aro
5505 Historiaren laguntza zientziak
5506 Historia espezializatuak
56. ZIENTZIA JURIDIKOAK ETA ZUZENBIDEA
5601 Zuzenbide kanonikoa
5602 Teoria orokorra eta metodoak
5603 Nazioarteko zuzenbidea
5604 Legezko antolamendua
5605 Zuzenbide nazionala eta legedia
57. HIZKUNTZALARITZA
5701 Hizkuntzalaritza aplikatua
5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa
5703 Hizkuntz geografia
5704 Hizkuntz teoria
5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa
58. PEDAGOGIA
5801 Hezkuntza teoria eta metodoak
5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza
5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea
59. POLITIKA ZIENTZIAK
5901 Nazioarteko harremanak
5902 Politika zientziak
5903 Ideologia politikoak
5904 Erakunde politikoak
5905 Bizitza politikoa
5906 Soziologia politikoa
5907 Sistema politikoak
5908 Teoria politikoa
5909 Administrazio publikoa
5910 Iritzi publikoa
61. PSIKOLOGIA
6101 Psikologia anormala
6102 Haurraren eta nerabearen psikologia
6103 Kontseilua eta gidaritza
6104 Hezkuntza psikologia
6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian
6106 Psikologia esperimentala
6107 Psikologia orokorra
6108 Psikologia geriatrikoa
6109 Lanaren psikologia
6110 Parapsikologia
6111 Nortasuna
6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa
6113 Psikofarmakologia
6114 Gizarte psikologia
62. ARTE ETA LETRAK
6201 Arkitektura
6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak
6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika
63. SOZIOLOGIA
6301 Soziologia kulturala
6302 Soziologia esperimentala
6303 Soziologia orokorra
6304 Nazioarteko arazoak
6305 Soziologia matematikoa
6306 Lanaren soziologia
6307 Aldaketa soziala eta garapena
6308 Komunikazio sozialak
6309 Gizarteko taldeak
6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua
6311 Giza kokaguneen soziologia
71. ETIKA
7101 Etika klasikoa
7102 Norbanakoen etika
7103 Talde etika
7104 Etika prospektiboa
72. FILOSOFIA
7201 Ezagutzaren filosofia
7202 Antropologia filosofikoa
7203 Filosofia orokorra
7204 Sistema filosofikoak
7205 Zientziaren filosofia
7206 Naturaren filosofia
7207 Gizartearen filosofia
7208 Doktrina filosofikoak
C.-Doktoreen ikerlana hobetzeko laguntzen programa
1.-Xedea.
Programa honen xedea doktore bakoitzaren ikertzeko gaitasuna bultzatzea da. Horretarako, teknika eta metodologia zientifikoak eguneratu edo berenganatzeko jardueretan aritu eta parte hartuko dute, bai eta Estatuko eta atzerriko unibertsitateek sustaturiko ikerketetan ere.
Aurrekoarekin batera, programaren helburua da doktoreei sormena eta berrikuntzarako ahalmena garatzeko laguntza ematea, eremu zientifiko berriak eta ikerketa lerro berriak ireki ditzaten, unibertsitatean edo ikerketa zentroan garatu izan direnak ez bezalakoak.
Laguntza hauek banakakoak dira, eta ez dute ikerketa proiektuen garapenari zuzendutakoen helburu bera. Laguntza hauek helburu hau dute:
a) Doktore bakoitzak hobekuntzarako egiten duen eskaerari erantzutea, ikerketarako duen gaitasuna hobe dezan.
b) Nafarroako unibertsitateetako ikertzaileen mugikortasuna ahalbideratu eta sustatzea, Espainiako edo atzerriko beste ikerketa zentro batzuetara joan daitezen.
c) Doktore nafarrak edo doktore gradua lortzeko Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dutenak Nafarroara etor daitezen sustatzea.
d) Bertako doktoreei beren prestakuntzarako aukerak ematea, unibertsitate mailan izen ezagunekoak diren ikerketa taldeekin harremanetan jarriz edo ikerketa talde berriak sortuz.
Laguntza bat eman eta erabiltzeak ez dakar berekin onuradunak kontratu edo estatutu bidezko lotura izatea berari dagokion zentro edo erakundearekin, eta ez dakarkio gainera inolako konpromisorik zentro edo erakunde hartzaileari.
2.-Aplikazioko gaiak.
Ikerlanak UNESCOk ezarririk dituen Zientzia eta Teknologia Arloetako edozeini buruzkoak izanen dira: Zientzia Zehatzak eta Natur Zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Zientzia Medikoak, Nekazaritza Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak.
Programa honetatik kanpo daude, beraz, doktore bakoitzaren ikerlana bultzatzera espreski bideratuak ez dauden hobekuntza ikastaroak edo beste jarduera batzuk.
3.-Laguntzen zenbatekoa.
Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:
Jardueraren iraupena.
Eskatzailearen egoera ekonomikoa.
Jarduna eginen den estatu eta erkidego autonomoa.
Aurrekontuan dagoen dirua.
Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta 2.700.000 pezeta (16.227,33 euro) bitartekoa izan ahalko da gehienez ere.
Laguntza horien gastuak 2001eko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira eta xede berarekin 2002ko aurrekontuan eratzen denaren kontura.
4.-Laguntzaren iraupena.
Laguntza honen xedeko jarduerek hiru eta hamabi hilabete bitarteko iraupena izanen dute eta, nahitaez, 2002. urtean hasiko dira.
Balorazio Batzordeak, eskatzailearen curriculuma eta jardueraren proiektua ikusirik, jarduerako eskabidearen denboraldia laburtu ahalko du.
Behar bezala justifikaturiko kasuetan, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, interesatuak arrazoiz eskatuta, hasiera batean hasteko finkatutako eguna atzeratu eta laguntza erabiltzeko denboraldia aldatu egin ahalko du. Aldaketa honek ez du ekarriko emandako laguntzaren zenbatekoa handitzea.
5.-Eskatzaileen beharkizunak.
a) Nafarra izatea,
b) edo nafar auzotasuna izatea
c) edo Nafarroan erroldaturik egon izana, eskaera egin aurreko azken bi urteetan, gutxienez.
d) Doktore titulua izatea, Espainiako nahiz atzerriko unibertsitate batekoa, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
e) Programa honen laguntzarik, azken bi deialdietan, jaso ez izana.
f) Programaren 12. arauan aurrekusitako baterazintasun egoeretan ez egotea.
6.-Eskaerak egiteko epeak eta dokumentazioa.
Eskabide-orriak aurkezteko epea 2001eko uztailaren 31ko 14:30etan akituko da.
Eskabideak eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
a) Laguntzaren eskaera, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskura daitekeen inprimaki normalizatuan, behar bezala beteta.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo eskatzailearen sorterria egiaztatzen duen beste agiri batena.
c) Nafarroan sortu ez direnek, N.A.N.az gainera, Nafarroan etengabe eskaera egin aurreko azken bi urteetan erroldaturik egon direla egiaztatzen duen agiria.
d) Nafarrak direla edo, aurreko letraren arabera, azken bi urteetan bertan erroldaturik egon direla egiaztatu ezin dutenek, Erregistro zizbilaren edo bestelako erakunde ofizial baten agiria aurkeztuko dute, nafar auzotasuna dutela egiaztatuz.
e) Espainiako edo atzerriko unibertsitate batek luzatutako doktore titulua
f) Eskatzailearen curriculuma (4 ale).
g) Memoria, ikerketaren hobekuntzarako eginen den jarduera deskribatu eta hasiera eta bukaera egunak azalduko dituena. (4 ale)
h) Jarduera egiteko tokia izanen den Ikerketa Zentroaren dokumentazio informatzaile ofiziala, bai eta, baldin bada, bera hartuko duen ikerketa taldeari buruzko argibideak ere (4 ale).
i) Eskatzailea ikerketa horretan onartua izan dela egiaztatzen duten agiriak (4 ale).
j) Egin beharreko lanak Nafarroarako duen interesaren azalpen txosten laburra (4 ale).
k) Hobekuntza jarduera atzerrian atzerriko zentro batean egiten bada, eskatutako egonaldian erabiliko den hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duen agiria.
l) Unibertsitate edo zentro bati lotutako eskatzaileek Departamentuko zuzendariak edo antzeko kargudun batek luzatutako agiria aurkeztu beharko dute, egonaldia bitartean eskatzailearen ausentzia baimenduz, Ikerketarako errektoreordeak edo antzeko kargudun batek ikus-onetsitakoa.
m) Eskatzailearen aitorpena, bere lan eta lansari egoeraren gainekoa, bai eta laguntza hau lortuko balu, laguntzaz baliatu bitartean eta ondoren izanen lukeen egoeraren gainekoa ere.Egoki iruditzen bazaio, egoera horrekin zerikustekorik duten agiriak aurkeztuko ditu dotazio ekonomiko handiagoa lortzeko, deialdi honen 3. atalaren irizpideen arabera.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedaturikoari jarraituz, eskabideak behar bezala betetzen ez direnean eta erantsi beharreko agiri guztiak aurkezten ez direnean, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, horiek jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan. Agiri hauek ez aurkeztea laguntza ukatzeko arrazoia izanen da.
7.-Laguntza emateko irizpideak.
Ebaluazio Batzordeak eskaerak banatzerako orduan kontuan izanen ditu azterlan/ikerketa arloak, doktoreen prestakuntza arlo guztietan sustatzeko, doktoregaiak bere eskabidean adierazitako kodearen arabera. Kode batzuk adierazten badira, Batzordeak lehentasuna lehen tokian paratutakoari emanen dio. Arlo bakoitzean zenbat laguntza emanen diren zehazteko -aurrekontuetan dagoen dirua ikusirik- kontuan hartuko da arlo bakoitzean aurkeztutako eskabide kopurua.
Arlo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko arau hauei jarraikiz, gehienez ere 100 puntu:
-Ikerlanaren kalitatea eta planifikazioa: 40 puntu bitarte.
-Jarduerak Nafarroarako duen interesa: 20 puntu bitarte.
-Doktore eskatzailearen hobekuntzarako hautatu den talde hartzaileak edo espezializazio zentroak ikerketa arloan duen historiala: 15 puntu bitarte.
-Eskatzailearen curriculuma: 15 puntu bitarte.
-Doktoretza ondoko laguntza, mota honetakoa, lehen aldiz jasotzeagataik: 10 puntu.
Laguntzak ukatu ahalko dira baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko adinako dirurik ez badago.
8.-Laguntzak emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.
Kontzesio proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea Departamentuartekoa izanen da eta honela osatuko da:
Batzordeburua:
-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat, idazkari lanetan.
-Ikerketa arloetako pertsona adituak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuak, Nafarroako Gobernuaren Departamentuek proposatu eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak aldeko txostena eman ondoren.
Alegatutako merezimenduak baloratzeko, Batzordeak ikasketen eta ikerketaren arloan izen ezaguna duten zenbait doktoreren aholkularitza izan ahalko du, bai eta "Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva" (ANEP)ena ere.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da.
9.-Ebazpena emateko epea.
Laguntza horiek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emanen dira, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta hala behar bada, Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren. Deialdia bost hilabeteko epearen barrenean ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik aitzina.
Ematen diren laguntzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
10.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea.
b) Beren kontura eta laguntzak dirauen denborarako istripuetarako eta osasun laguntzarako aseguru bat kontratatzea, eta joan-etorrietan laguntza izateko beste bat, egonaldia Europako Batasunekoa ez den nazio batean baldin bada, non eta ez duten arrisku horietatik babesteko asegurua aldez aurretik egina.
c) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.
d) Hobekuntza jardueraren ondorioz egindako ikerketen emaitza argitaratzen bada, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren babesa agerraraztea.
e) Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari hasieran aurreikusitako egoera edo baldintzen edozein aldaketa jakinaraztea, idatziz. Kasu honetan, Ebaluazio Batzordeak aztertuko ditu Nafarroako Gobernuaren laguntza eskuratzetik sortutako konpromisoarekiko aldaketaren ohiz kanpoko arrazoiak eta dagokion ebazpena proposatuko du.
f) Bateraezintasun egoeretan, laguntzari uko egitea idatziz jakinaraztea, arrazoia azalduz. Kasu honetan ere dagokion ebazpena emanen da.
g) Laguntzaldia bukatu ondoko hilabetearen barruan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian egindako lana eta lortutako emaitzak azalduko dituen memoria aurkeztea, bai eta onuradunaren curriculum vitae-ren gaurkotzea ere. Memoriarekin batera ikerlanaren zuzendariaren edo arduradunaren txostena aurkeztu beharko da.
Zerbitzuak haren onarpenari, bukaerari eta espedientearen artxibatzeari buruzko Ebazpena proposatuko du. Gero, Departamentu bakoitzak Batzordean duen ordezkariaren bitartez igorriko du jasotako tesien zerrenda, nork bere eskumeneko ezagutza-ikerketa arlokoa, interesgarria ba ote den jakiteko. Horrelakoetan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak katalogatu ondotik, Departamentu bakoitzari igorriko zaizkio eta, gainerakoak, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko dira.
Onuradunak baldintzetakoren bat betetzen ez badu edo jasotako diru kopurua beste helburuetarako erabiltzen badu, emandako laguntza galdu eginen du eta Nafarroako Gobernuari itzuli egin beharko dio jasotako aurrerakinak, lehen eta bigarren urtekoak, hain zuzen, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Edonola ere, itzultzearen zenbatekoari sortutako legezko korritua gehituko zaio.
11.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntzabi epetan ordainduko da:
% 75, laguntza ematen denean. Ordainketa hau aurrerakina izanen da, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
Gainerako %25a, jarduera bukatu eta aurreko 10.g) atalak aipatzen duen memoria aurkezten denean.
12.-Bateraezintasuna
Bateraezintasun erregimenak bi helburu ditu:
a) Banatze irizpidea aplikatzea, pertsona berberaren baitan baliabide metatzea ekidituz. Irizpide honi jarraikiz, laguntza hau baterazina da Espainiako edo atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzatutako beste edozein laguntza edo beka jasotzearekin.
b) Arrazoi berberarengatik, bateraezina da Nafarroarako Interesa duten Proiektuetarako Deialdiko laguntzak jasotzen dituen Ikerketa talde batean parte hartzearekin.
c) Bukaera irizpidea sartzea, diruz lagundutako prestakuntza jardueraren gehieneko aprobetxamendua oztopatzen duten egoerak ekidituz. Irizpide honi jarraikiz laguntza hau bateraezina da beste mota bateko lan edo lanbide jarduerarekin. Salbuespen gisa, onuradunak arrazoituriko eskaera egiten badu, baimena eman ahalko zaio Unibertsitateko Departamentu batean irakaskuntza lanetan aritzeko urtean 60 ordu gehienez ere, betiere helburua prestakuntza delarik, ikerlanaren zuzendaria eta Departamentuko zuzendaria ados baldin badaude.
Bateraezintasun erregimenari behar bezalako segimenduari egiteko, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak egoki iruditzen zaizkion datuak eskatu ahalko ditu.
13.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
14.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
UNESCOREN NAZIOARTEKO IZENAK ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOETARAKO
11. LOGIKA
1101 Logikaren aplikazioa
1102 Logika deduktiboa
1103 Logika orokorra
1104 Logika induktiboa
1105 Metodologia
12. MATEMATIKA
1201 Algebra
1202 Analisia eta analisi funtzionala
1203 Informatika
1204 Geometria
1205 Zenbakien teoria
1206 Zenbakien analisia
1207 Ikerketa operatiboa
1208 Probabilitatea
1209 Estatistika
1210 Topologia
21. ASTRONOMIA ETA ASTROFISIKA
2101 Kosmologia eta kosmogonia
2102 Planetarteko ingurunea
2103 Astronomi optikoa
2104 Planetologia
2105 Radioastronomia
2106 Eguzki-sistema
22. FISIKA
2201 Akustika
2202 Elektromagnetismoa
2203 Elektronika
2204 Fluidoen fisika
2205 Mekanika
2206 Fisika molekularra
2207 Fisika nuklearra
2208 Nukleonika
2209 Optika
2210 Fisika kimikoa
2211 Egoera solidoaren fisika
2212 Fisika teorikoa
2213 Termodinamika
2214 Unitateak eta konstanteak
23. KIMIKA
2301 Kimika analitikoa
2302 Biokimika
2303 Kimika inorganikoa
2304 Kimika makromolekularra
2305 Kimika nuklearra
2306 Kimika organikoa
2307 Kimika fisikoa
24. BIOLOGI ZIENTZIAK
2401 Zoologia
2402 Antropologia (fisikoa)
2403 Biokimika
2404 Biomatematika
2405 Biometria
2406 Biofisika
2407 Zelularen biologia
2408 Etologia
2409 Genetika
2410 Giza biologia
2411 Giza fisiologia
2412 Inmunologia
2413 Entomologia
2414 Mikrobiologia
2415 Biologia molekularra
2416 Paleontologia
2417 Botanika
2418 Erradiobiologia
2419 Sinbiosia
2420 Birologia
25. LURRAREN ETA ESPAZIOAREN ZIENTZIAK
2501 Atmosferaren zientziak
2502 Klimatologia
2503 Geokimika
2504 Geodesia
2505 Geografia
2506 Geologia
2507 Geofisika
2508 Hidrologia
2509 Meteorologia
2510 Ozeanografia
2511 Edafologia
2512 Espazioaren zientziak
31. NEKAZARITZA ZIENTZIAK
3101 Nekazaritzako kimika
3102 Nekazaritzako ingeniaritza
3103 Agronomia
3104 Zooteknia
3105 Basa fauna eta arrantza
3106 Basogintza
3107 Baratzezaintza
3108 Fitopatologia
3109 Albaitaritza
32. ZIENTZIA MEDIKOAK
3201 Zientzia klinikoak
3202 Epidemiologia
3203 Auzi medikuntza
3204 Medikuntza profesionala
3205 Barne medikuntza
3206 Nutrizio zientziak
3207 Patologia
3208 Farmakodinamika
3209 Farmakologia
3210 Prebentzio medikuntza
3211 Psikiatria
3212 Higiene publikoa
3213 Kirurgia
3214 Toxikologia
33. INGENIARITZA ZIENTZIAK
3301 Ingeniaritza eta teknologia aeronautikoa
3302 Teknologia biokimikoa
3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa
3304 Konputagailuen teknologia
3305 Eraikuntzako teknologia
3306 Ingenieritza eta teknologia elektrikoa
3307 Teknologia elektronikoa
3308 Ingurugiroaren ingeniaritza eta teknologia
3309 Elikagaien teknologia
3310 Industri teknologia
3311 Tresnen teknologia
3312 Materialen teknologia
3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa
3314 Teknologia medikoa
3315 Teknologia metalurgikoa
3316 Metalezko produktuen teknologia
3317 Automotrizitatearen teknologia
3318 Meatzaritzako teknologia
3319 Itsasontzi teknologia
3320 Teknologia nuklearra
3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia
3322 Potentzi teknologia
3323 Trenbide teknologia
3324 Espazioaren teknologia
3325 Telekomunikazioen teknologia
3326 Ehungintzako teknologia
3327 Garraio sistemen teknologia
3328 Eragiketa unitarioen teknologia
3329 Hiri plangintza
51. ANTROPOLOGIA
5101 Antropologia kulturala
5102 Etnografia eta etnologia
5103 Gizarte antropologia
52. DEMOGRAFIA
5201 Ernalkortasuna
5202 Demografia orokorra
5203 Demografia geografikoa
5204 Demografia historikoa
5205 Heriotza tasa
5206 Biztanleriaren ezaugarriak
5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa
53. EKONOMI ZIENTZIAK
5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak
5302 Ekonometria
5303 Kontabilitate ekonomikoa
5304 Jarduera ekonomikoa
5305 Sistema ekonomikoak
5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia
5307 Teoria ekonomikoa
5308 Ekonomia orokorra
5309 Industri antolamendu eta politika publikoa
5310 Nazioarteko ekonomia
5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa
5312 Sektoreko ekonomia
54. GEOGRAFIA
5401 Geografia ekonomikoa
5402 Geografia historikoa
5403 Giza geografia
5404 Lurralde geografia
55. HISTORIA
5501 Biografiak
5502 Historia orokorra
5503 Herrialdeen historia
5504 Historia aroz aro
5505 Historiaren laguntza zientziak
5506 Historia espezializatuak
56. ZIENTZIA JURIDIKOAK ETA ZUZENBIDEA
5601 Zuzenbide kanonikoa
5602 Teoria orokorra eta metodoak
5603 Nazioarteko zuzenbidea
5604 Legezko antolamendua
5605 Zuzenbide nazionala eta legedia
57. HIZKUNTZALARITZA
5701 Hizkuntzalaritza aplikatua
5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa
5703 Hizkuntz geografia
5704 Hizkuntz teoria
5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa
58. PEDAGOGIA
5801 Hezkuntza teoria eta metodoak
5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza
5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea
59. POLITIKA ZIENTZIAK
5901 Nazioarteko harremanak
5902 Politika zientziak
5903 Ideologia politikoak
5904 Erakunde politikoak
5905 Bizitza politikoa
5906 Soziologia politikoa
5907 Sistema politikoak
5908 Teoria politikoa
5909 Administrazio publikoa
5910 Iritzi publikoa
61. PSIKOLOGIA
6101 Psikologia anormala
6102 Haurraren eta nerabearen psikologia
6103 Kontseilua eta gidaritza
6104 Hezkuntza psikologia
6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian
6106 Psikologia esperimentala
6107 Psikologia orokorra
6108 Psikologia geriatrikoa
6109 Lanaren psikologia
6110 Parapsikologia
6111 Nortasuna
6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa
6113 Psikofarmakologia
6114 Gizarte psikologia
62. ARTE ETA LETRAK
6201 Arkitektura
6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak
6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika
63. SOZIOLOGIA
6301 Soziologia kulturala
6302 Soziologia esperimentala
6303 Soziologia orokorra
6304 Nazioarteko arazoak
6305 Soziologia matematikoa
6306 Lanaren soziologia
6307 Aldaketa soziala eta garapena
6308 Komunikazio sozialak
6309 Gizarteko taldeak
6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua
6311 Giza kokaguneen soziologia
71. ETIKA
7101 Etika klasikoa
7102 Norbanakoen etika
7103 Talde etika
7104 Etika prospektiboa
72. FILOSOFIA
7201 Ezagutzaren filosofia
7202 Antropologia filosofikoa
7203 Filosofia orokorra
7204 Sistema filosofikoak
7205 Zientziaren filosofia
7206 Naturaren filosofia
7207 Gizartearen filosofia
7208 Doktrina filosofikoak
NAFARROARENTZAT INTERESA DUTEN IKERKETA PROIEKTUENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
1.-Xedea.
Deialdi honen xedea da Nafarroarako interesgarriak diren ikerketa proiektuak finantzatzen laguntzea, beti ere, proiektu horietan ikertzaile talde batzuek parte hartzen badute, ikertzaile nagusi baten edo ikerketa taldeko zuzendari baten zuzendaritzapean, eta ikerketa horiek aurrera eramateko laguntza berariazkorik ez badaukate.
2.-Oinarrizko helburuak.
Honako hauek dira deialdi honen oinarrizko helburuak:
a) Nafarroan ikerketak eragin eta bultzatzea.
b) Nafar ikertzaileen talde kopurua handitzea eta kualifikatzea.
3.-Aplikazioko gaiak.
Nafarroarako interesgarria izanez gero, nahi den ikerketa arloa hautatu ahalko da, salbuespen izanik Nafarroako Gobernuaren beste departamentu batzuen deialdietako ikerketa proiektu eta lerroak.
Proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta proiektu handiagoen parte direnean, ikerketaren osotasunean edo ildo orokorretan arazorik gabe bereizi eta zehazteko modukoak.
4.-Laguntzen zenbatekoa.
Balorazio Batzordeak ezarriko du laguntzen zenbatekoa. Batzordeak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan:
.Ikerketaren iraupena.
.Gastuen hasierako aurrekontua, eskatzaileek aurkeztutakoa.
.Aurrekontuan dagoen dirua.
.Berritze kasuetan, honetaz gainera, lehendabiziko urtean emandako laguntzaren exekuzio maila.
Laguntzaren diru kopurua bakarra izanen da, kontzeptu guztiak barne, eta urtean 2.000.000 pezeta (12.020,24 euro) bitartekoa izan ahalko da gehienez ere.
Dirulaguntza jaso dezaketen kontzeptuak honakoei dagozkienak dira: material inbentariagarria, material suntsigarria, bidaiak, dietak eta bibliografia. Inolaz ere ez da laguntza hauen kargura ordainduko langileen lansari eta ordainsaririk.
Laguntza horien gastuak 2001eko gastuen Aurrekontuaren "Prestakuntzaren eta Ikerketa eta Garapenaren (I+G) Planeko laguntzak" izeneko 43100-4800-425100 kontusailaren kontura izanen dira eta xede berarekin 2002ko aurrekontuan eratzen denaren kontura.
5.-Laguntzaren iraupena.
Eskatzaileek ikerketa proiektuak urte bat baino iraupen laburragokoak, urte baterako edo bi urterako diseinatuko dituzte eta laguntza aurreikuspen horien arabera eskatuko dute.
Urte bateko edo gutxiagorako laguntzak 2002ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoak izanen dira.
Halaber, bi urtetarako laguntzak 2002ko urtarrilaren 1ean hasiko dira baina berritzeko eskaera espreski egin beharko da, deialdi honen 14.b) oinarrian ezarritako epe eta moduaren arabera.
Urte ez naturalak
Salbuespen gisa, Ebaluazio batzordeak edo eskuordetutako organoak laguntza jasotzeko aldia aldatu ahalko du ikerlana, nahitaez, bi urte naturalen artean egin behar denean, ikerketa xedeak berak horrela eskatzen duelako; adibidez, nekazaritza urteak urte naturalekin bat ez datozenean.
Luzapenak
Proiektatutako epea iraganda ikerlana bukatu ez bada, Batzordeak ikerlana bukatzeko luzapena baimendu ahalko du. Batzordeak ondoko irizpide hauek aplikatu beharko ditu:
.bizitzaren azken hilabetean.
.Luzapenak ematea salbuespena da eta ikerlanaren xedearen barruko arrazoiengatik egiten da. Hortaz ezin da arrazoitzat hartu taldekideak beste jardueretan aritzea.
.Txosten erantsian, dagokion Errektoreordetzaren ikus-onetsiarekin, azalduko dira eta, hala behar denean, justifikatuko, ikerlana proiektatutako egutegiari jarraikiz bukatzea galarazi duten arrazoiak.
.Luzapenaren iraupena, gehienez ere, urte batekoa izanen da.
.Luzapenaren kontzesioak, dena den, ez du dotazio ekonomikorik izanen.
.Luzapena bukatu eta hurrengo hilabetearen barruan izaera orokorraz ezarritako memoria eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bestela, ez betetzetzat hartuko da.
6.-Laguntzaileen beharkizunak.
a) Laguntza hauek eskuratu ahalko dituzte Nafarroarako interesgarriak diren ikerketa proiektu guztiek, beti ere aurkeztu baldin badituzte Nafarroako unibertsitateek edo beste entitate edo erakunde batzuek, ikerketarako gaitasun egiaztatua eta beraiei dagokien nortasun juridikoa badute eta irabazi asmorik ez.
b) Planaren beste laguntzek ez bezala, deialdi honetan araututakoek ez dute banakako hartzailerik.Aitzitik, proiektu bakoitza talde batek egin beharko du, ikertzaile nagusia izanen den doktore baten zuzendaritzapean; gainerako taldekideak doktoreak izanen dira edo, bestela, Ikerketarako Nahikotasun Agiria izan beharko dute.
c) Salbuespen gisa onartu ahalko dira doktore ez diren kideez osatutako ikertzaile taldeak, baldin eta esperientzia ezagunekoak badira.
d) Taldeko zuzendaria da honen ordezkaria eta laguntzak kudeatzen dituen organoarekiko solaskidea. Hark sinatuko du eskaera eta hortik sor daitezkeen gainerako jakinarazpenak, eta bera izanen da Proiektua bideratzearen eta deialdi honetan hartu diren konpromisoak betetzearen arduraduna.
e) Ikerketa taldeko zuzendariak, zuzendari den aldetik, Ikerketa Proiektuetarako deialdi honetan, eskaera bakarra aurkeztu ahalko du. Horrela egiten ez badu, eskaera guztietako laguntzak ukatuko zaizkio.
f) Laguntza ukatu ahalko da ikerketa taldeko zuzendariak edo beste taldekideren batek programa honen kontura siruz lagundutako proiektu batean parte hartu badute eta laguntza hori bukatu zenetik 2001eko urtarrilaren 1 arte gutxienez urte bat ez bad iragan.
Baztertzeko zio honek taldearen zati bat bakarrik ukitzen duenean, ondoko proportzioa hartuko da kontuan:
Taldekideak Kide ukituak
2 / 3 1
4 / 5 2
6 / 7 3
8 / 9 4
+2 +1
Muga hori gainditzen ez bada, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, kontzesioa emateko momentuan, ukitutako pertosnak ordezteko aginduko du, kontzesioa ahalbidetu zuten baldintza orokorrak inolaz ere kaltetu gabe.
Proportzio hauek gainditzen badira, laguntza automatikoki ukatuko da.
7.-Eskaerak egiteko epeak eta aurkeztu beharreko agiriak.
Laguntzaren eskaera, inprimaki normalizatuan eginen da, honako honi atxikitako ereduaren arabera betea, eta Ikerketa taldeko zuzendariak sinatua eta Ikerketa errektoreordearen ikus-onetsiarekin.
Inprimakia Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean eskuratzen ahal da.
Eskabide-orriak aurkezteko epea 2001eko uztailaren 31ko 14:30etan akituko da.
Eskabideak eta aipatu agiriak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko bulegoetako edozeinetan.
7.1. Ikerketa taldearen zentroari buruz:
I.F.Z.ren egiaztagiria aurkeztuko da eta, hala behar denean, deialdiaren 6.a) oinarrian esigitutako gainerako gorabeherak.
7.2. Ikerketa taldeko kideen akreditazioari buruz, ondoko agirien launa kopia:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo Ikerketa Proiektuko zuzendariaren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri batena.
b) Proiektuko partaideen zerrenda, beren dedikazioa (asteko orduak) eta beraiek sinatutako onarpena azalduta.
c) Taldeko Zuzendariaren doktore tituluaren fotokopia konpultsatua.
d) Taldeko gainerako kideen doktore tituluaren edo, behar denean, Ikerketarako Nahikotasun Agiriaren fotokopia konpultsatua.
e) Taldekide guztien curriculum vitae.
f) Ikerketa taldearen esperientzia zientifikoaren deskribapena, taldeari eta ikerketa arloan erdietsitako helburuei dagokienez, proiektuaren gaia bereizki aipatuz. Aurkezten den proiektuko gai beraren edo antzekoen inguruko lan eta argitalpenak deskribatuko dira.
7.3. Ikerketa proiektuari dagokionez, ondoko agirien launa kopia.
a) Aurrekariak eta "gaiaren egoera".
b) Helburuak.
c) Hala denean, proiektu honetan eginen diren doktoretza tesien aipua eta deskripzioa.
d) Metodo zientifikoa eta erabiliko diren teknikak.
e) Proiektua egiteko behar diren baliabideak:
-Erabiltzeko eskuragai dauden instalazio, tresna eta teknikak.
-Erabiltzeko eskuragai ez dauden beharrezko beste baliabide batzuk.
f) Lan kronograma: hasiera eta bukaerako datak, ikerketa gauzatzeko aurreikusten diren faseak adierazita.
g) Iturri bibliografiko eta dokumentalen aipamena.
h) Proiektua garatzeko aurrekontu osoa, urteka eta kontzeptuka zehaztuta.
i) Proiektu horrek Nafarroarako izan dezakeen interes bereziaren azalpena.
j) Ikerketak ahalbidetu ahal dituen aplikazio praktikoen azalpena.
k) Esperimentazio animala edota genetikoki aldatutako organismoen erabilera ekartzen duten proiektuek legeria espezifikoan xedatutakoa errespetatu beharko dute eta derrigorrezko baimen administratiboak aurkeztu.
Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 76. artikuluan xedaturikoari jarraituz, eskabideak behar bezala betetzen ez direnean eta erantsi beharreko agiri guztiak aurkezten ez direnean, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, horiek jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean zuzen ditzan. Agiri hauek ez aurkeztea laguntza ukatzeko arrazoia izanen da.
8.-Laguntza emateko irizpideak.
Ebaluazio Batzordeak, ikerketa arlo guztietan sustatzeko, proiektuak azterlan/ikerketa arloen arabera banatuko ditu, Ikerketa taldeko zuzendariak eskabidean aipatutako kodeari jarraikiz. Kode batzuk adierazten badira, Batzordeak lehentasuna lehen tokian paratutakoari emanen dio. Arlo bakoitzean zenbat laguntza emanen diren zehazteko -aurrekontuetan dagoen dirua ikusirik-kontuan hartuko da arlo bakoitzean aurkeztutako eskabide kopurua.
Arlo bakoitzaren barnean lehentasun hurrenkera bat ezarriko da ondoko arau hauei jarraikiz, gehienez ere 100 puntu:
-Ikerketa proiektuaren kalitatea eta bideragarritasuna: 40 puntu bitarte.
-Proiektuak Nafarroarako duen interesa: 20 puntu bitarte.
-Ikerketa taldearen historial zientifikoa, gauzatuko den proiektuaren inguruan: 15 puntu bitarte.
-Taldekideen banakako curriculuma: 15 puntu bitarte.
-Programa honetako laguntza lehen aldiz jasotzeagatik: 10 puntu. Honela entenituko da 6.f) atalean aipatutako proportzionaltasun gorabeherak suertatzen direnean.
Laguntzak ukatu ahalko dira baldin eta aurrekontuan eskaera guztiei erantzuteko adinako dirurik ez badago.
9.-Laguntzak emateaz arduratzen den Balorazio Batzordearen osaketa.
Kontzesio proposamena eginen duen Ebaluazio Batzordea Departamentuartekoa izanen da eta honela osatuko da:
Batzordeburua:
-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.
Batzordekideak:
-Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.
-Goi Mailako Ikasketen atalburua.
-Ikerketarako Laguntzen bulegoburua .
-Ikerketarako Laguntzen Bulegoko teknikari bat, idazkari lanetan.
-Ikerketa arloetako pertsona adituak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak izendatuak, Nafarroako Gobernuaren Departamentuek proposatu eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak aldeko txostena eman ondoren.
Alegatutako merezimenduak baloratzeko, Batzordeak ikasketen eta ikerketaren arloan izen ezaguna duten zenbait doktoreren aholkularitza izan ahalko du, bai eta "Agencia Nacional de Evaluación y Prospectiva" (ANEP)ena ere.
Ebazpen proposamena loteslea izanen da.
10.-Ebazpena emateko epea.
Laguntza horiek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez emanen dira, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, eta hala behar bada, Nafarroako unibertsitateek diotena entzun ondoren. Deialdia bost hilabeteko epearen barrenean ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea akitzen denetik aitzina.
Ematen diren laguntzak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko iragarki oholean argitaratuko dira. Emandako laguntzak eta ukatutakoak idatziz jakinaraziko zaizkie interesatuei, ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean.
11.-Onuradunen beharkizunak.
Hauek dira onuradunen beharkizunak:
a) Oro har, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuak, laguntzen segimendu egokia egiteko ematen dituen oharrei kasu egitea eta Batzordeak eskatzen duen edozein txosten edo ikuskapeni erantzutea.
b) Laguntzaren xede den jarduera eskaeran edo, hala behar denean, emateko ebazpenean adierazi bezala egitea.
c) Edozein aldaketa egiteko, bai onartutako proiektuan, bai taldeko partaideei dagokienez, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretiko baimena eskatzea.
d) Egindako lanaren berri ematea, deialdiak ezartzen dituen modu eta epean, jarraipen txostena edota azken memoria aurkeztuz, 14. atalean agindutakoa betez.
e) Ikerketaren aurrerapenen argitalpen, komunikazio edo beste baliabideen bidezko dibulgazioa Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari aldez aurretik jakinaraztea.
f) Ikerketaren emaitzak eta aurrerapenak argitaratzen badira, Departamentuaren babesa agerraraztea.
g) Bateraezintasun egoeretan, laguntzari uko egitea idatziz jakinaraztea, arrazoia azalduz eta behar diren agiriak aurkeztuz, Balorazio Batzordeak horri buruzko iritzia eman eta dagokion ebazpena proposatu dezan.
Laguntza hauez baliaturik eskuratutako material inbentariagarria eta fondo bibliografikoak ikerketa taldea atxikitzen duen Zentroaren ondarean gorde beharko dira.
Proiektuaren arduradunak deialdi honetan azaltzen diren baldintzetakoren bat betetzen ez badu edo jarraipen txostenean edo azken memorian ebaluazio negatiboa ematen bada, galdu eginen du bi urtetan eman zaion dirua eta Nafarroako Gobernuari itzuli beharko dio jasotakoa, alde batera utzi gabe legezko ekintzak eta zehapenak. Aipatu diru kopuruak dirusarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.
12.-Laguntzaren ordainketa.
Laguntzaren ordainketa zuzenean ordainduko zaio unibertsitate, entitate edo erakundeari, zeinen bidez eskatu baita ikerketa proiektuaren finantzazioa.
Iraupena urte batekoa edo laburragoa bada, laguntzaren %100 ordainduko da onartzen den momentuan.
Laguntzarako aurreikusitako iraupena bi urtekoa bada, lehendabiziko urterako finkatutako laguntzaren %100 onartzen den momentuan ordainduko da eta bigarren urterako finkatutako laguntzaren %100 berritzen den momentuan.
Ordainketa hauek aurrerakintzat hartuko dira Foru Komunitateko dirulaguntza publikoen erregimena arautzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 18. artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako.
13.-Bateraezintasuna.
a) Laguntza honen xede den ikerketa proiektua ez da finantzatzen ahalko Espainako nahiz atzerriko diru publiko zein pribatuen bidez finantzaturiko beste deialdi batzuen kargura. Halere, beste proiektu zabalago baten edo ikerketa ildo baten barrenean baldin badago, hark izan ditzake, noski, bestelako finantzabideak.
b) Ikerketa taldeko zuzendariak eta gainerako kideek Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak diruz lagundutako ikerketa proiektu batean bakarrik parte hartu ahalko dute. Ondorio hauetarako deialdi honetako 6.f) oinarrian ezarritako proportzionaltasun eta baztertze arauak aplikatuko dira.
c) Ez dute ikerketa taldeko kide izaterik izanen Hobekuntza Programako laguntza baten onuradun diren doktoreek. Kasu hauetan ukitutakoek hautatu beharko dute banakako laguntza ala talde edo proiektuan sartu edo segitzea, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak xedatzen duen moduan.
d) Deialdi honetan sartutako proiekturen bat maila goragoko beste proiektu batean sartuko balitz, taldearen zuzendariak Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuari jakinarazi beharko lioke, zeinek baimenduko bailuke inguruabar hori. Horrelakoetan, proiektuaren finantzazio bateratuak ez luke gaindituko Hezkuntza eta Kultura Departamentu honen deialdian sartutako proiektuaren kostuaren ehuneko ehun.
14.-Laguntzaren jarraipena eta bukaera.
a) Urte bateko edo iraupen laburragoko laguntzak
2003ko urtarrilean aurkeztu beharko dira jarduerari buruzko azken memoriaren bi ale Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan, emaitzak ebaluatzeko oinarri gisa.
Memoriak ikerketa errektoreordearen ikus-onetsia jaso beharko du.
Ondoko eskemara egokitzen saiatuko da:
.Proiektuaren izenburua.
.Zentroa eta Departamentua.
.Taldeko zuzendaria.
.Ikerlanaren hasi eta bukatzeko datak.
.Proiektuaren hasierako helburuen eskema.
.Lortutako emaitzak:
-Proiektuak emandako informazio zientifiko eta teknikoa.
-Proiektuaren baitan egin diren doktoretza tesiak.
-Ikerketaren emaitzei buruzko argitalpenak: artikulu zientifikoak, dibulgazio artikuluak, liburuak, etabar.
-Kongresuetan, bileretan, simposiumetan aurkeztutako lanak.
.Aurrekontuaren exekuzio txostena. Egindako gastuen zerrenda, urte eta kontzeptuen arabera. Gastuen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiria.
.Proiektuaren garapena mugatu duten gorabeherak.
.Hala denean, Proiektua tamaina handiagoko baten barruan uztartzea eta finantzabideak.
.Jasotako laguntzaren eta deialdiak ezarri dituen oztopo eta abantailen balorazioa.
b) Hasieran bi urteko iraupena duten laguntzak
.Urteko txostena
2003ko urtarrilean, berritzeko eskaerarekin batera, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan ordurarte egindako ikerlanari buruzko txostena (2 ale) aurkeztuko da, helburuak zein mailatan bete diren eta hasierako planetik izandako urruntzeak espreski aipatuz.
Txostenak ikerketa errektoreordearen ikus-onetsia jaso beharko du.
Lehendabiziko urtean egindako gastuen zerrenda erantsiko da. Gastuen fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira edo, bestela, Unibertsitate edo zentroko kudeatzailetzaren agiria.
.Azken memoria
2004ko urtarrilean Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuan atal honetako a) letran deskribatutako ezaugarri berdinak izanen dituen azken memoriako bi ale aurkeztuko dira.
c) Soberakin ekonomikoa
Proiektua bukatzen denean exekutatu gabeko soberakin ekonomikorik bada, Nafarroako Gobernuari itzuliko zaio dagokion ordainketa orriaren bitartez.
d) Espedientearen bukaera
Zerbitzuak memoriaren onarpenari eta bukaerari, bai eta espedientearen artxibatzeari buruzko ebazpena proposatuko du. Gero, Departamentu bakoitzak Batzordean duen ordezkariaren bitartez igorriko du jasotako memorien zerrenda, nork bere eskumeneko ezagutza-ikerketa arlokoa, interesgarria ote den jakiteko. Horrelakoetan, katalogatu ondotik, Departamentu bakoitzari igorriko zaizkio eta gainerakoak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusian artxibatuko dira.
15.-Bi urteko iraupena aurreikusirik duten eta 2000- 2001 ikasturteko deialdian bildutako proiektuetarako laguntzen berritzea.
Hasieran aurreikusiriko iraupena bi urtekoa duten ikerketa proiektuen zuzendariek, laguntza 2000-2001eko deialdian eskatu dutenek, 2002ko urtarrilaren 1a baino lehen berritzeko eskaera aurkeztu beharko dute.
Eskaerari 14.b) arauak aipatzen duen urteko jarraipen txostena eta haren kopia bat, bai eta gastuen justifikantea erantsiko zaizkio. Inprimaki arruntaren bidez eginen da.
Batzordeak edo eskuordetutako organoak, laguntzaren berritzea proposatuko du ala ez, lehendabiziko urtean egindako lanaren eta proposatutako helburuen betetze mailaren arabera.
Laguntza hauei deialdi honetan xedatutakoa aplikatuko zaie salbu eta kaltegarria izan daitekeenean. Orduan jatorrizko kontzesioa eman zuen deialdiaren oinarriak aplikatuko dira.
16.-Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteen eta zehapenen arloan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak emateko eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzeari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 27 eta 28. artikuluetan xedatutakoak arautuko du.
Zehapen prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoa izanen da.
17.-Errekurtsoak.
Oinarri hauen aurka edo haiek aplikatuz diktatzen diren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
UNESCOREN NAZIOARTEKO IZENAK ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOETARAKO
11. LOGIKA
1101 Logikaren aplikazioa
1102 Logika deduktiboa
1103 Logika orokorra
1104 Logika induktiboa
1105 Metodologia
12. MATEMATIKA
1201 Algebra
1202 Analisia eta analisi funtzionala
1203 Informatika
1204 Geometria
1205 Zenbakien teoria
1206 Zenbakien analisia
1207 Ikerketa operatiboa
1208 Probabilitatea
1209 Estatistika
1210 Topologia
21. ASTRONOMIA ETA ASTROFISIKA
2101 Kosmologia eta kosmogonia
2102 Planetarteko ingurunea
2103 Astronomi optikoa
2104 Planetologia
2105 Radioastronomia
2106 Eguzki-sistema
22. FISIKA
2201 Akustika
2202 Elektromagnetismoa
2203 Elektronika
2204 Fluidoen fisika
2205 Mekanika
2206 Fisika molekularra
2207 Fisika nuklearra
2208 Nukleonika
2209 Optika
2210 Fisika kimikoa
2211 Egoera solidoaren fisika
2212 Fisika teorikoa
2213 Termodinamika
2214 Unitateak eta konstanteak
23. KIMIKA
2301 Kimika analitikoa
2302 Biokimika
2303 Kimika inorganikoa
2304 Kimika makromolekularra
2305 Kimika nuklearra
2306 Kimika organikoa
2307 Kimika fisikoa
24. BIOLOGI ZIENTZIAK
2401 Zoologia
2402 Antropologia (fisikoa)
2403 Biokimika
2404 Biomatematika
2405 Biometria
2406 Biofisika
2407 Zelularen biologia
2408 Etologia
2409 Genetika
2410 Giza biologia
2411 Giza fisiologia
2412 Inmunologia
2413 Entomologia
2414 Mikrobiologia
2415 Biologia molekularra
2416 Paleontologia
2417 Botanika
2418 Erradiobiologia
2419 Sinbiosia
2420 Birologia
25. LURRAREN ETA ESPAZIOAREN ZIENTZIAK
2501 Atmosferaren zientziak
2502 Klimatologia
2503 Geokimika
2504 Geodesia
2505 Geografia
2506 Geologia
2507 Geofisika
2508 Hidrologia
2509 Meteorologia
2510 Ozeanografia
2511 Edafologia
2512 Espazioaren zientziak
31. NEKAZARITZA ZIENTZIAK
3101 Nekazaritzako kimika
3102 Nekazaritzako ingeniaritza
3103 Agronomia
3104 Zooteknia
3105 Basa fauna eta arrantza
3106 Basogintza
3107 Baratzezaintza
3108 Fitopatologia
3109 Albaitaritza
32. ZIENTZIA MEDIKOAK
3201 Zientzia klinikoak
3202 Epidemiologia
3203 Auzi medikuntza
3204 Medikuntza profesionala
3205 Barne medikuntza
3206 Nutrizio zientziak
3207 Patologia
3208 Farmakodinamika
3209 Farmakologia
3210 Prebentzio medikuntza
3211 Psikiatria
3212 Higiene publikoa
3213 Kirurgia
3214 Toxikologia
33. INGENIARITZA ZIENTZIAK
3301 Ingeniaritza eta teknologia aeronautikoa
3302 Teknologia biokimikoa
3303 Ingeniaritza eta teknologia kimikoa
3304 Konputagailuen teknologia
3305 Eraikuntzako teknologia
3306 Ingenieritza eta teknologia elektrikoa
3307 Teknologia elektronikoa
3308 Ingurugiroaren ingeniaritza eta teknologia
3309 Elikagaien teknologia
3310 Industri teknologia
3311 Tresnen teknologia
3312 Materialen teknologia
3313 Ingeniaritza eta teknologia mekanikoa
3314 Teknologia medikoa
3315 Teknologia metalurgikoa
3316 Metalezko produktuen teknologia
3317 Automotrizitatearen teknologia
3318 Meatzaritzako teknologia
3319 Itsasontzi teknologia
3320 Teknologia nuklearra
3321 Petrolioaren eta ikatzaren teknologia
3322 Potentzi teknologia
3323 Trenbide teknologia
3324 Espazioaren teknologia
3325 Telekomunikazioen teknologia
3326 Ehungintzako teknologia
3327 Garraio sistemen teknologia
3328 Eragiketa unitarioen teknologia
3329 Hiri plangintza
51. ANTROPOLOGIA
5101 Antropologia kulturala
5102 Etnografia eta etnologia
5103 Gizarte antropologia
52. DEMOGRAFIA
5201 Ernalkortasuna
5202 Demografia orokorra
5203 Demografia geografikoa
5204 Demografia historikoa
5205 Heriotza tasa
5206 Biztanleriaren ezaugarriak
5207 Biztanleria eta bilakaera demografikoa
53. EKONOMI ZIENTZIAK
5301 Etxeko zerga politika eta finantza publikoak
5302 Ekonometria
5303 Kontabilitate ekonomikoa
5304 Jarduera ekonomikoa
5305 Sistema ekonomikoak
5306 Aldaketa teknologikoaren ekonomia
5307 Teoria ekonomikoa
5308 Ekonomia orokorra
5309 Industri antolamendu eta politika publikoa
5310 Nazioarteko ekonomia
5311 Enpresen antolamendu eta administrazioa
5312 Sektoreko ekonomia
54. GEOGRAFIA
5401 Geografia ekonomikoa
5402 Geografia historikoa
5403 Giza geografia
5404 Lurralde geografia
55. HISTORIA
5501 Biografiak
5502 Historia orokorra
5503 Herrialdeen historia
5504 Historia aroz aro
5505 Historiaren laguntza zientziak
5506 Historia espezializatuak
56. ZIENTZIA JURIDIKOAK ETA ZUZENBIDEA
5601 Zuzenbide kanonikoa
5602 Teoria orokorra eta metodoak
5603 Nazioarteko zuzenbidea
5604 Legezko antolamendua
5605 Zuzenbide nazionala eta legedia
57. HIZKUNTZALARITZA
5701 Hizkuntzalaritza aplikatua
5702 Hizkuntzalaritza diakronikoa
5703 Hizkuntz geografia
5704 Hizkuntz teoria
5705 Hizkuntzalaritza sinkronikoa
58. PEDAGOGIA
5801 Hezkuntza teoria eta metodoak
5802 Hezkuntzaren antolamendu eta plangintza
5803 Maisu-maistren prestakuntza eta enplegatzea
59. POLITIKA ZIENTZIAK
5901 Nazioarteko harremanak
5902 Politika zientziak
5903 Ideologia politikoak
5904 Erakunde politikoak
5905 Bizitza politikoa
5906 Soziologia politikoa
5907 Sistema politikoak
5908 Teoria politikoa
5909 Administrazio publikoa
5910 Iritzi publikoa
61. PSIKOLOGIA
6101 Psikologia anormala
6102 Haurraren eta nerabearen psikologia
6103 Kontseilua eta gidaritza
6104 Hezkuntza psikologia
6105 Ebaluazioa eta neurketa psikologian
6106 Psikologia esperimentala
6107 Psikologia orokorra
6108 Psikologia geriatrikoa
6109 Lanaren psikologia
6110 Parapsikologia
6111 Nortasuna
6112 Gizarte gaien azterketa psikologikoa
6113 Psikofarmakologia
6114 Gizarte psikologia
62. ARTE ETA LETRAK
6201 Arkitektura
6202 Literatur teoria, azterketa eta kritikak
6203 Arte ederren teoria, azterketa eta kritika
63. SOZIOLOGIA
6301 Soziologia kulturala
6302 Soziologia esperimentala
6303 Soziologia orokorra
6304 Nazioarteko arazoak
6305 Soziologia matematikoa
6306 Lanaren soziologia
6307 Aldaketa soziala eta garapena
6308 Komunikazio sozialak
6309 Gizarteko taldeak
6310 Gizarte arazoak. Gizartearen desantolamendua
6311 Giza kokaguneen soziologia
71. ETIKA
7101 Etika klasikoa
7102 Norbanakoen etika
7103 Talde etika
7104 Etika prospektiboa
72. FILOSOFIA
7201 Ezagutzaren filosofia
7202 Antropologia filosofikoa
7203 Filosofia orokorra
7204 Sistema filosofikoak
7205 Zientziaren filosofia
7206 Naturaren filosofia
7207 Gizartearen filosofia
7208 Doktrina filosofikoak
Iragarkiaren kodea: A0105752
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
