77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

603/2001 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, 530/1999 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak ukituriko aldeei dei egiteko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzeko agindua ematen duena. Burlatako "Pakearen ibilbidea, 7" jabekideen elkarteak aurkeztu zuen errekurtso hori, Burlatako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra N-4 eta N-17 unitateetan aldatzeko espedientea behin betikoz onesteko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori 98-12-16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (150. zk.) argitaratu zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko buruak, 2001eko maiatzaren 24an sinaturiko izkribuan, jakinarazi du Burlatako "Pakearen ibilbidea, 7" Jabekideen elkarteak 530/99 Administrazioarekiko auzi- errekurtsoa aurkeztu duela, Burlatako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra N-4 eta N-17 unitateetan aldatzeko espedientea behin betikoz onesteko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori 98-12-16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (150. zk.) argitaratu zen. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. artikuluko 1, 3 eta 4. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, Auzitegiko buruak eskatu du espediente hori Administrazioarekiko Auzien Sailera igor dezatela eta ukituriko aldeei dei egin zaie, autoetan ager daitezen aipatu Auzitegian, Ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 eta 49. artikuluetan adierazitakoaren arabera, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 530/1999 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea. Errekurtso hori Burlatako "Pakearen ibilbidea, 7" Jabekideen Elkarteak aurkeztu zuen, Burlatako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra N-4 eta N-17 unitateetan aldatzeko espedientea behin betikoz onesteko Ebazpenaren aurka. Ebazpen hori 98-12-16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (150. zk.) argitaratu zen.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zazpian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106488