I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
573/2001 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, 449/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak ukituriko aldeei dei egiteko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzeko agindua ematen duena. María Teresa Cortabarria Bayona eta Juan Pablo Salvatierra Cortabarria jaun-andreek aurkeztu zuten errekurtso hori, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 12ko 200/2001 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Parte Zaharreko BBBPBren eremuan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Saileko buruak, 2001eko maiatzaren 10ean sinaturiko izkribuan, jakinarazi du Mª Teresa Cortabarria Bayona eta Juan Pablo Salvatierra Cortabarria jaun-andreek 449/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren 449/2001 Foru Aginduaren aurka. Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Parte Zaharreko BBBPBren eremuan aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. artikuluko 1, 3 eta 4. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, Auzitegiko buruak eskatu du espediente hori Administrazioarekiko Auzien Sailera igor dezatela eta ukituriko aldeei dei egin zaie, autoetan ager daitezen aipatu Auzitegian, Ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.
Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48 eta 49. artikuluetan adierazitakoaren arabera, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 449/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gaineko espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea. Errekurtso hori Mª Teresa Cortabarria Bayona eta Juan Pablo Salvatierra Cortabarria jaun-andreek jarri zuten, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 12ko 200/2001 Foru Aginduaren aurka. Foru Agindu horren bidez, Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatzeko espedientea behin betiko onetsi zen.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, behar diren ondorioak sor ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: A0106487