77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

538/2001 EBAZPENA, 2001eko maiatzaren 23koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, 165/2001 errekurtsoan interesa duten guztiei dei egiten diena. Teresita de Jesús Hueto Sáinz, Angel Hueto Sáinz eta María Luisa Hueto Sáinz jaun-andreek paratu dute errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 18an harturiko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez onetsi da Vianako industrialdea ezartzeko proiekturako udalez gaindiko plan sektorialeko espedientea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak Administrazio honi eskatu dio 165/2001 errekurtsoan interesa duten guztiei dei egin diezaiela. Teresita de Jesús Hueto Sáinz, Angel Hueto Sáinz eta María Luisa Hueto Sáinz jaun-andreek paratu dute errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 18an harturiko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez onetsi da Vianako industrialdea ezartzeko proiekturako udalez gaindiko plan sektorialeko espedientea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.

Horrenbestez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48 eta 49. artikuluetan xedaturikoaren arabera, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 165/2001 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa duten guztiei dei egitea, Ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean, bertan ager ahal daitezen. Teresita de Jesús Hueto Sáinz, Angel Hueto Sáinz eta María Luisa Hueto Sáinz jaun-andreek paratu dute errekurtso hori Nafarroako Gobernuak 2000ko abenduaren 18an harturiko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez onetsi da Vianako industrialdea ezartzeko proiekturako udalez gaindiko plan sektorialeko espedientea, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Udalari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106483