77. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

186/2001 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 2001eko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematen dizkiena.

LOGSEren hamazazpigarren xedapen gehigarriak eta Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurrien gaineko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak (168. artikulua) haren bigarren lerroaldean egindako aldaketak aditzera ematen dutenez, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantentze eta zainketaz.

Foru Agindu honetan onesten diren dirulaguntzen xedea, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen (eskola kontzentrazioen) titularrak diren toki entitateei ikasleek sortu gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2001eko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak ematea beren udalerrietan eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei, ikastetxe horien ohiko funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriak dirulaguntza horiek ematera behartzen baitu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 417.018,88 euroko gastua baimentzea (69.386.300 pezeta), Foru Agindu honen eranskinean ageri diren 2001eko urtarriletik abuztura bitarteko dirulaguntzak emateko Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak, bertan ematen diren ikasketa arautuei dagokienez, finantzatu ahal izateko laguntza gisa, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, egun indarra duen gastuen aurrekontuko 41610-4600-422200 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezela agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea toki entitate interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Eskola kontzentraziotzat hartutako eskola publikoen titularrak diren toki entitateentzako dirulaguntzak. 2001eko urtarrila-abuztua

P3101000B ALTSASU 6 - 1.213,44 201.900

P3132500D ANTSOAIN 156 - 31.549,44 5.249.400

P3101900C AGOITZ 53 - 10.718,72 1.783.450

P3102300E ARANGUREN (MUTILOABEITI) 65 - 13.145,60 2.187.250

P3102900B LOS ARCOS 35 11 9.303,04 1.547.900

P3104500H BARASOAIN 28 - 5.662,72 942.200

P3104900J BASABURUA (JAUNTSARATS) 39 - 7.887,36 1.312.350

P3105000H BAZTAN (ELIZONDO) 73 - 14.763,52 2.456.450

P3190590D BERIAIN 38 - 7.685,12 1.278.700

P3190300H BERRIOZAR 101 - 20.426,24 3.398.650

P3105500G BETELU 33 15 9.707,52 1.615.200

P3106700B CASCANTE 23 - 4.651,52 773.950

P3122100E DONEZTEBE 110 - 22.246,40 3.701.500

P3109600A LIZARRA 198 - 40.043,52 6.662.700

P3108300I ETXARRI ARANATZ 56 - 11.325,44 1.884.400

P3111400B GARRALDA 61 - 12.336,64 2.052.650

P3111600G GOIZUETA 1 2 606,72 100.950

P3112100G UHARTE 47 - 9.505,28 1.581.550

P3190400F IRURTZUN 121 33 31.144,96 5.182.100

P3155300A LEKUNBERRI 36 5 8.291,84 1.379.650

P3115800I IRUNBERRI 9 - 1.820,16 302.850

P3108700J NOAIN - ELORTZIBAR 32 - 6.471,68 1.076.800

P3118500B OTSAGABIA 17 - 3.438,08 572.050

P3118900D OLAZTI 5 - 1.011,20 168.250

P3119100J ERRIBERRI 8 4 2.426,88 403.800

P3190800G ORKOIEN 61 - 12.336,64 2.052.650

P3120600F GARES 97 - 19.617,28 3.264.050

P3121000H ERRONKARI 45 - 9.100,80 1.514.250

P3121600E ZANGOZA 30 - 6.067,20 1.009.500

P3122700B TAFALLA 17 - 3.438,08 572.050

P3123600C ULTZAMA (LARRAINTZAR) 161 - 32.560,64 5.417.650

P3125100B VIANA 12 - 2.426,88 403.800

P3125800G ATARRABIA 109 - 22.044,16 3.667.850

P3190700I ZIZUR NAGUSIA 68 - 13.752,32 2.288.200

P3173900F ZUBIRI 41 - 8.291,84 1.379.650

G U Z T I R A 1.992 70 417.018,88 69.386.300

Iragarkiaren kodea: a0105543