III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ETXARRI-ARANATZ
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Construcciones Alzate, S.L. Jarduera: garajeak. Tokia: Larrañeta, 17, 6. unitatea. Jartzea.
Etxarri-Aranatzen, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0105805