69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, Iruñeko udaltzain kaboa izateko 4 lanpostu betetzeko

1. oinarria.-Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honetako 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituzten udaltzainei dei egiten zaie Iruñeko udaltzain kaboa izateko 4 lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko iragartzen den deialdira.

1.2. Deialdiko lanpostuek D mailari dagozkion lansari oinarrizkoak izanen dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuan jasotzen den bezala, bai eta Iruñeko Udaleko udaltzain kaboei dagozkien lansari osagarriak ere.

1.3. Horren titular denak, ordenamendu juridikoak Udaltzaingoko kaboei ezarritako eginkizun eta betebeharrak izanen ditu. Halaber, berariazko legeriak finkatutako eskubide eta betebeharren araubidearen menpe egonen da, eta, zehazki, egungo bateraezintasun araubidearen menpe.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Probetara onartuak izateko, izangaiek Iruñeko udaltzain gisa, gutxienez, bi urtez arituak izan beharko dute.

2.2. Arestiko baldintzak eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

3. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

3.1. Lehiaketaldia.

3.1.1. Epaimahaiak izangaiek alegatzen dituzten merezimenduak baloratuko ditu eta deialdi honen eranskin gisa doan baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira.

3.1.2. Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean, agirien bidez alegatu eta frogatuko dituzte merezimendu guztiak. Bestela, ez aurkeztutzat joko dira.

3.1.3. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak eska ditzake.

3.1.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak merezimenduen balorazioaren emaitzak argitara emango ditu, lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuak zehaztuz.

3.1.5. Lehiaketaldiko emaitzak oposizioaldia hasi baino lehen egin eta argitaratu beharko dira.

3.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia hasteko tokia, data eta ordua, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean emanen dira aditzera. Honako probak izanen ditu:

a) Proba teoriko bat: epaimahaiak 3. eranskineko gai- zerrendaren gainean eginen dituen hogeita hamar galderari idatziz erantzutea.

b) Proba praktiko bat: poliziaren eskuhartze eta/edo antolamenduari buruzko kasu praktiko bat, epaimahaiak proposatua, idatziz garatzekoa.

Ariketa bakoitzak gehienez bi orduko iraupena izanen du; epaimahaiak zilegi du bai proba eta bai haren iraupena egun bat edo gehiagotan banatzea, eta gainera izangaien idazkien luzera ere mugatzea.

Zilegi du, halaber, ariketa nola garatu agintzea, test itxuran edo bestela, partez nahiz osorik.

Proba teorikoak gehienez 30 puntuko balorazioa izanen du. Proba praktikoak gehienez 20 puntukoa.

Proba horietariko batean puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak bazter utziko dira.

3.3. Oposizioaldiko probak bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du gainditu duten izangaien zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, lehiaketaldiko emaitzak eta oposizioaldikoak batuz, eta baita prestakuntza ikastarora onartzen diren izangaien zerrenda ere, puntuaziorik altuena izan duten lau izangaiena alegia. Bazter utziko dira, kasua bada, gainditu duten gainerako izangaiak.

Ikastaro horretara iristen diren izangaiek "gai" eta "ez gai" kalifikazioak izanen dituzte, kanporatzeko indarrarekin. "Gai" direnei ikastaroaren emaitza baloratuko zaie, gehienez 10 puntuko puntuazioa emanez.

4. oinarria.-Eskabideak.

4.1. Hautapen probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 15 egun naturaleko epearen barrenean. Eskabideok deialdi honetan 1. eranskin gisa argitaratutako eredu ofizialari lotuko zaizkio eta bertan, izangaiek adierazi beharko dute oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskatutako betebehar guztiak betetzen dituztela.

4.2. Eskabideekin batera lehiatzaileek 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimenduak frogatzen dituzten jatorrizko agiriak edo kautotutako kopiak aurkeztuko dituzte.

4.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, alkate andreak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.5. Izangai baztertuek erreklamazioak egin ahal izango dituzte, edo eskabidean nahiz dokumentazioan akatsak baldin badaude zuzenketak egiteko aukera izanen dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko bost egun balioduneko epean.

4.6. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta hauek ebatzirik, alkate andreak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

Oposizioaldiko lehen proba hasteko eguna, ordua eta tokia ebazpen horretan zehaztuko dira.

5. oinarria.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Oposizio-lehiaketa hau zuzenduko duen epaimahaia probak hasi aitzin eratuko da. Ondorengoek osatuko dute:

-Mahaiburua: alkate andrea edo eskuordetzen duen zinegotzia.

-Mahaikidea: Hiritar Babespen Alorreko zuzendaria.

-Ordezkoa: Javier Arteta Górriz, udaltzain-ofiziala.

-Mahaikidea: Udaltzainburua.

-Ordezkoa: Francisco Javier Arrobarren Barrena, udaltzain-ofiziala.

-Mahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkaria.

-Ordezkoa: Langileen Batzordeko beste ordezkari bat.

-Mahaikide-idazkaria: Javier García Martínez, letratua.

-Ordezkoa: Víctor Sarasa Astráin, letratua.

5.2. Epaimahaia ezin eratuko da, ezta jardun ere mahaikide guztiak bertan ez badira eta deialdi honen oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen aferak oro, gehiengoz erabakiko ditu.

5.3. Epaimahaiak azken izendapen proposamena igorriko dio Udalari, lehiaketaldiko, oposizioaldiko eta prestakuntza ikastaroko emaitzen batuketa eginik ematen dituen puntuazio osoen arabera.

6. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaren jabetza.

6.1. Alkate andreak epaimahaiak proposatutako izangaiak izendatuko ditu, eman gabe geldi daitezkeelarik izangaiek ezarri diren gutxienekoak gainditu ezean.

6.2. Izendatzen direnek, izendatuak izan eta hamar eguneko epearen barrenean egin beharko dute lanpostuaren jabe. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, horren jabe egiten ez badira, eskubide guztiak galduko dituzte.

7. oinarria.-Errekurtsoak.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri daiteke alkateari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

................... jaun/andreak, Iruñeko udaltzain funtzionario gisa ................ kategorian jardunean bainago.

Udaltzain kabo izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut eta aditzera ematen dut eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horiek horrela: eskatzen dizut eskabide hau onartu eta horren bidez udaltzain kabo izateko deialdian onar nazazula.

Iruñean, bi mila eta bateko ....... aren ...(e)an.

(Sinadura)

IRUÑEKO UDALEKO ALKATE UDALBURU ANDREA

2. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.-Titulu akademikoak: gehienez ere, 5 puntu.

Doktore gradua: 5 puntu.

Goi mailako titulua: 4 puntu.

Erdi mailako titulua: 3 puntu.

Ez da kontatuko udaltzain lanpostura iristeko egiaztatutako titulua.

2.-Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: gehienez ere, 5 puntu.

-Urte oso bakoitzagatik: 0,25 puntu. Urtebete baino gutxiagoko zerbitzuak horren proportzioan kontatuko dira.

Ez dira baloratuko izangaien betebehartzat hartutako urteak.

3.-Lanbide curriculuma: gehienez ere, 5 puntu.

-Bere lanpostuaz goitiko lanpostuan emandako urte osoko zerbitzu bakoitzagatik: 0,1 puntu.

Urte bete baino gutxiagoko zerbitzuak horren proportzioan kontatuko dira.

-Ikastaroak, argitalpenak, ohoreak, sariak eta abar.

3. ERANSKINA

Oposizioaren gai zerrenda

1.-Atxiloketa. Legezko erregulazioa. Noiz behar den; prozedura. Atxilotuaren eskubideak. Kasu partikularrak. Habeas corpus prozedura.

2.-Delitugilearen identifikazioa eta zitazioa. Atestatua: kontzeptua, legezko balioa, xedea.

3.-Froga prozesala. Froga tresnak. Polizia judizialaren eskuhartzea. Begizko ikuskapena. Toki itxi batean sartu eta miratzea.

4.-Ibilgailu motordunekin egindako delituak. Trafikoaren segurtasunaren kontrako delituak: edari alkoholiko edo drogen eraginpean gidatzea; gidatze kontugabea; zirkulaziorako arrisku larria sortzea.

5.-Trafikoari buruzko Legea eta Zirkulazio Erregelamendu Orokorra.

6.-Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legea; Jarduera Sailkatuen gaineko legeak.

Iragarkiaren kodea: a0104180