III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑEKO UDALEKO HAUR ESKOLAK
Obren lehiaketa
"Iruñeko Udaleko Haur Eskolak" erakunde autonomoak lizitaziorako deia egiten du, Donibane Haur Eskola zaharberritzeko eta zabaltzeko obrak kontratatzearren.
Kontratuaren xedea: Donibane Haur Eskola zaharberritzeko eta zabaltzeko obrak kontratatu eta egitea.
Prozedura eta adjudikazio bidea: lehiaketa irekia.
Kontratuaren aurrekontua: 37.218.600 (hogeita hamazazpi milioi berrehun eta hemezortzi mila eta seiehun) pezeta, BEZa barne.
Egiteko epea: obrak egiteko gehieneko epea lau hilabetekoa izanen da.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan aurkeztuko dira proposamen ekonomikoak (Oliveto kondearen etorbidea, 4-2.a ezk.), 2001eko ekainaren 29ko ordu biak baino lehen.
Proposamenak non eta noiz irekiko diren: aipatu den lekuan berean, 2001eko ekainaren 29ko ordu bi eta erdietan.
Administrazio klausulen plegua eta proiektua interesatuen eskura daude, erakunde autonomoaren bulegoan (Oliveto kondearen etorbidea, 4-2.a ezk., Iruña).
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan. Burua, Eradio Ezpeleta Iturralde.
Iragarkiaren kodea: A0105758