III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
2000ko Kontuak
Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 305.artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten da ezen langile eta ogasun batzordeak, kontuen batzorde berezian eraturik, 2001eko maiatzaren 10ean egin bilkuran, Olaztiko Udaleko eta Udaleko musika eskolako patronatuko kontuei buruzko adostasun txostena eman duela. Aipatu kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Interesa dutenek, epe horretan, erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.
Olaztin, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, José Manuel Armendáriz Catalán.
Iragarkiaren kodea: A0105588