III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
2001eko Udalaren Aurrekontua betetzeko Oinarrien aldaketa behin betiko onetsirik
Iruñeko Udalbatzak, 2001eko apirilaren 5eko Osoko Bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legezko den quorumarekin, Udalaren 2001eko Aurrekontua betetzeko Oinarriak aldatzea.
Indarreko xedapenek agindutako betekizunak bete baitira, behin betiko onetsi dira 2001. urteko Aurrekontua betetzeko Oinarriei egindako aldaketak. Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0105576