69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Zaratei buruzko ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua hausteagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta salatuak bizi diren tokiko Udalaren ediktu oholean paratzen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoari jarraikiz.

Lehenbiziko espedientea. Arau-hauslea: Concepción Vidaurre Larumbe andrea. Tokia: Santa Cruz kalea, 15-3.a E, Zizur Nagusia. Eguna: 2000ko irailaren 8a. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-hauste arina, Zaratei buruzko 135/1989 Foru Dekretuko 24. artikuluaren arabera.

Jakinarazten den jarduketa: Alkatetzaren 11/2001 Dekretua, urtarrilaren 19koa, administrazio zehapena ezartzeko, 135/1989 Foru Dekretuko 15. artikulua hausteagatik.

Bigarren espedientea. Arau-hauslea: Jorge Ramón Rezusta Echarren jauna. Tokia: Erreniega parkea, 49-1.a D, Zizur Nagusia. Eguna: 2001eko abenduaren 8a. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Arau-hauste arina, 135/1989 Foru Dekretuko 24. artikuluaren arabera.

Jakinarazten den jarduketa: Alkatetzaren 18/2001 Dekretua, urtarrilaren 26koa, administrazio zehapena ezartzeko, 135/1989 Foru Dekretuko 15. artikulua hausteagatik.

Zizur Nagusian, bi mila eta bateko maiatzaren hiruan. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0104749