III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S E S M A
Bake epailearen kargua hutsik
Hutsik gelditu da udalerri honetako bake epailearen kargua. Beraz, beste norbait izendatu beharra dago kargu hutsa betetzeko.
Horrenbestez, hilabeteko epea dago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek kargu horren jabe izateko eskaera egin dezaten. Nahiz Zuzenbideko lizentziatuak ez izan, Karrera Judizialean hasteko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, adinagatik jubilatu izatearenak izan ezik, non ez duen horrek karguan aritzeko ezintasun fisikoa edo psikikoa sortzen.
Eskaerak aurkezteko lekua: Sesmako Udalaren bulegoetan, egun baliodunetan (goizeko zortzietatik arratsaldeko hirurak arte).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, José María Olcoz Esteban.
Iragarkiaren kodea: A0104748