III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Kaleen izenak jartzeko eskuordetzari buruzko xedapenaren aldaketa
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko apirilaren 20an, besteren artean, honako xedapen hau eman zuen:
"Prozedurak errazte aldera, xedatzen dut alda dadin 1999ko uztailaren 5eko xedapena. Aldaketaren ondorioz, Alkatetza honek hartzen du Hirigintza eta Etxebizitza zinegotzi delegatuari eskuordetu zitzaion eskumena, kale, bide eta gune publikoen izenak jartzekoa. Xedapen honek indar hartuko du ematen den egun berean".
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkate udalburua, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0104746