69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Sanduzelaiko VI. U.I.ko "E" U.O.ko plan bereziaren aldaketa puntuala (5.4 lurzatia

bideak)

Aldaketa honetan aipatzen ez diren artikuluek oso-osorik eusten diote beren indarrari, plan berezian dioen bezala.

1. artikulua.-Xedea.

Araudi honek erregulatzen ditu Sanduzelaiko plan bereziko VI. unitateko E-UOko 5.4 lurzatiaren hirigintzako determinazioak.

2. artikulua.-Erabilera xehekatuen kalifikazioa.

5.4 lurzatia.

Jabaria: pribatua.

Erabilera: 5. blokeko aparkalekua sestrapean, lur gaineko erabilera publikoa biderako.

3. artikulua.-Proiektuko aprobetxamenduaren kalkulua.

Onetsi den birzatiketaren arabera.

4. artikulua.-Eraikinaren lerrokaduren eta altueraren baldintzak.

Sestren eta lerrokaduren baldintzak proposameneko planoetan zehazten dira.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104745