III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E Z K A B A R T E
Birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena hasiera batean onetsirik
Ezkabarteko Udalak, 2001eko apirilaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Arreko U.A. 8a unitatearen birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena, Inversiones y Promociones Sierra de Leyre, S.L.k sustatuak.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan, Udal honetako idazkaritzan, bidezko juzgatzen diren alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen.
Ezkabarten, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.
Iragarkiaren kodea: A0104254