69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E L L A N O

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Arellanoko Udalak hau erabaki zuen, aurtengo apirilaren 9an egin osoko bilkuran:

Hasiera batean onestea 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren betearazpen oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan xedatuarekin bat.

Espediente hori jendaurrean egonen da, hamabortz egunetan Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Arellanon, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian. Alkatea, Manu Arrastia Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0104252