III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A I T Z
2001eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Araizko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen, 2001eko apirilaren 7ko osoko bilkuran:
1.-Hasiera batean onestea 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
2.-Hasiera batean onestea Araizko 2001eko aurrekontua betearazteko oinarriak
3.-Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta Lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.
Araitzen, bi mila eta bateko apirilaren zazpian. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.
Iragarkiaren kodea: A0104251