69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Villafrancako (Nafarroa) Udalak, 2001eko apirilaren 9ko bilkura berezian, bertaratutako guztiak ados egonik eta erregelamenduaren araberako quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamenduko arau subsidiarioetako UC-66 Unitatearen xehetasun azterlana. Aipatu unitatea 2. industrialdean dago kokatua, udalerri honetako Ian- Espeñuelas parajean, eta Industrias Alimentarias de Navarra, S.A. (Iansa) enpresarena da. Azterlana Villafrancako (Nafarroa) Udalak sustatzen du eta bere xedea da berregokitu eta aldatzea lerrokaduren zehaztapena eta eraikin nahiz bideen sestrak, bai eta bolumenak berrantolatzea ere, planeamenduko determinazioen arabera.

Iragarki hau, hortaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta hamabost eguneko epea izanen da, argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.

Villafrancan, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0104194