III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Etorkizuneko kirol instalazioek ukituko dituzten lurren desjabetzapena deuseztatzea, San Adriango arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, alde horri dagokiona, behin betikoz onesten ez den bitartean
San Adriango Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa: desjabetzapenak ukiturik gertatu direnek aurkeztu dituzten alegazioak baiestea.
Bigarrena: Udalak 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasitako desjabetzapena deuseztea.
Hirugarrena: desjabetzapenari berriz ere hasiera ematea, Nafarroako Gobernuak San Adriango arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, etorkizuneko kirol instalazioek ukituko dituzten lurrei dagokiena, behin betikoz onesten duenean.
Laugarrena: erabaki hau interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean nahiz erkidego honetan gehien zabaltzen diren egunkarietan argitaratzea.
San Adrianen, bi mila eta bateko apirilaren hamarrean. Alkate udalburua, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0104193