III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Belosogoitiko Plan Partzialeko aldaketa, B Unitatean, S-1 Sektorea (U.I.IX), B-2 eta B-3 lurzatietan. Hasierako onespena
Iruñeko Alkatetzak, 2001eko apirilaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik Belosogoitiko Plan Partzialean (U.I.IX/S-1/B Unitatea) aldaketa egiteko proiektua, José Ignacio Guibert jaunaren izenean Javier Larraz jaunak tramitaziorako aurkeztua, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoek 2001-3-30ean luzaturiko txostenarekin bat, ebatzi dut:
1.-Hasiera batean onestea Belosogoitiko Plan Partzialeko aldaketa (U.I.IX/S-1/B Unitatea), B-2 eta B-3 lurzatietan.
2-Espedientea jendaurrean hilabetez egotea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta bertako prentsan iragarkia paratzea".
Hori dena ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0104191