III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L T Z A
Hasierako onespena, Ororbiako xehetasun azterlanari
Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko apirilaren 6an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen, xedapen zatian honela baitio:
Lehenbizi.-Hasiera batez onestea San Martín senideek sustatutako xehetasun azterlana, Daniel González Garay arkitektoak prestatua, Ororbiako 111. etxesaileko 062. lurzatian lerrokadurak aldatzeko.
Bigarren.-Espedientea jendaurrean paratzea hamabost eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hemengo prentsan iragarkiak jarriz.
Hirugarren.-Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea.
Oltza Zendean, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian. Jarduneko alkatea, Joaquín Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: a0104189