69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Partikularraren aldaketa puntuala UC-73 unitatean

Obanosko Udalak, 2001eko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Partikularreko 68.3 artikuluaren aldaketa puntuala, UC-73 unitateari dagokiona. Halaber, jendaurrean paratzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik. Aipatu epean dokumentazioa udal idazkaritzan aztertu ahalko da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

Obanosen, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: a0104187