III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O B A N O S
Behin betiko onespena UO-6 unitateko hirigintza hitzarmenari eta borondatezko birzatiketari
Obanosko Udalak, 2001eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, UO-6 unitateko hirigintza hitzarmena eta borondatezko birzatiketa behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen.
Ikusirik, Obanosko Udal Planeko UO-6 unitateko borondatezko birzatiketarako proiektua eta hirigintza hitzarmena, alegia, aprobetxamenduaren ehuneko 10eko lagapena haren ordain ekonomikoarekin trukatzeko, horiek hasiera batez onetsi baitziren bi mila eta bateko urtarrilaren hamabiko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez.
Kontuan harturik jendaurrean egon den bitartean ez dela ez oharrik, ez eta alegaziorik edota iradokizunik aurkeztu.
Erabaki da:
1. Behin betikoz onestea UO-6 unitateko hirigintza hitzarmena eta borondatezko birzatiketarako proiektua, aprobetxamenduaren ehuneko 10 haren ordain ekonomikoarekin trukatzeko.
2. Erabaki hau interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta probintzia mailako egunkari batean argitaratzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 169.2.c) artikuluan agindutakoa betetzeko.
Obanosen, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0104138