III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O B A N O S
Behin betiko onespena UO-6 unitatea urbanizatzeko proiektuari
Obanosko Udalak, 2001eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, UO-6 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen.
Azterturik, UO-6 exekuzio unitateko hirilurren jabeen ekimenez bultzatutako espedientea, zeinen bidez Udalari eskatzen baitiote urbanizazio proiektua onets dezan, zertarako eta urbanizazio lanak hasteko, bi milako azaroaren hamarreko bilkuran behin betikoz onetsi zen xehetasun azterlanaren bidez sortutako lurzati berriak orube bihurtu nahi baitira.
Kontuan harturik, urbanizazio proiektua aurtengo urtarrilaren 12ko bilkuran hasiera batez onetsi eta 2001eko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 19koan, iragarkia argitaratu ondoren ez dela ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.
Ikusirik espedientean dauden txostenak eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen 99, 119 eta 120. artikuluetan ezarritako guztia.
Erabaki da:
1. Behin betikoz onestea urbanizazio proiektua, Residencia Eunate, S.L.-k UO-6 exekuzio unitaterako sustatu duena.
2. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, eta jakinaraz bekie banan-banan interesatu guztiei, bidezko errekurtsoak zein diren zehaztuz.
3. Igor bekio honako hau Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen Depatamentuari, behin betiko onespena eman diezaion.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.4 artikuluan agindutakoa betetzeko.
Obanosen, bi mila eta bateko apirilaren bostean. Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: A0104137