III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R R A U L G O I T I
Ehiza barruti publikoa aldatzeko proiektua
Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 10eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da Urraulgoitiko udal bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, NA-10.475 ehiza barruti publikoa aldatzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartu nahi ez dituztela espreski adierazteko.
Kanpo geldituko direnak: Eparotz, Santa Fe, Ezkanitz, Adoain eta Ongozko zati bat (10. poligonoa).
Barne geldituko direnak: Aietxu, Jakoisti, Larraun, Elkoatz, Aristu eta Ongozko zati bat (10. poligonoa).
Urraulgoitin, bi mila eta bateko apirilaren seian. Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.
Iragarkiaren kodea: A0104095