69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

161/2001 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua garatzen duena. Foru Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bidea eskaini zen, A maila edo taldeko irakasle-lanpostuetan.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lanbide prestakuntza eta hobekuntzarako bidea eskaini zen, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatzeko asmoz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 13an eman 215/1997 Foru Aginduaren bidez, aipatu Dekretua garatu zen, A maila edo taldeko irakasle edo eskola orientatzaile lanpostuei dagokienez. Foru Agindu hori, bestalde, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren irailaren 15eko 336/1998 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, esparru sozio-linguistikoko eta zientifiko-teknikoko lanpostuak sartzearren.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak ekainaren 13an emandako 215/1997 Foru Aginduaren xedapen iragankorrak xedatzen du, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegiaren arabera, foru agindu horri aldian aldiko aldaketak eginen zaizkiola, antolamendu horren ondoriozko espezialitateak sartzeko asmoz.

Aipatu Foru Agindu horrek indarra izan duen bitartean, berariazko lanbide heziketa antolatzearen ondorioz Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoari dagozkion berezko espezialitateak zehaztu dira, hola nola Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoari dagozkionak. Gainera, eskola orientatzaileak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu dira. Horregatik guztiagatik, beste foru agindu bat eman behar da, berrikuntza horiek guztiak biltzearren.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoaren indarrez, eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuordetu dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Foru Agindu hau aplikatuko zaie A mailako edo taldeko irakasle-lanpostuetan aritu nahi duten Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako B talde edo mailako langile finko guztiei, jarduneko lanposturako eskatu zaien tituluari ez, baizik eta eskuratu dituzten goragoko maila edo graduko beste titulazio akademiko batzuei dagozkien eginkizunetan ari daitezen.

2. artikulua. Zerbitzu berezietako deklarazioa eskuratu ahal izateko, arestiko 1. artikuluan aipatu langileek Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egiten dituen deialdietan parte hartu beharko dute.

3. artikulua. 1. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan bete daitezkeen lanpostuak Foru Agindu honen I. eraskinean ageri dira.

2. Ezin izanen dira prestakuntzarako zerbitzu berezietan bete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko lanpostuak, lanaldi osoa ziklo horretan baldin badute.

Horiez gain, ez dira eskainiko, indarra duten arauei jarraikiz, B talde edo mailako langile irakasleek bete ditzaketen lanpostuak, lanpostu horiek A mailako irakaskuntzako kidegoei badagozkie ere.

4. artikulua. 1. Eskuratu nahi den lanpostuaren espezialitatea izangaiak duen titulazioari dagokiona bada, prestakuntzako lanpostu horietan sartuko dira aurretiazko hautapenik egin gabe.

Bestela, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritu nahi duten izangaiek kasuan kasuko hautapen probak gainditu beharko dituzte. Proba horiek ikasturtea hasi aurretik eginen dira eta gai edo ez-gai kalifikazioa emanen zaie.

Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Hizkuntz Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitateei dagozkien titulazioak II. eraskinean ageri dira.

2. Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko espezialitateetako lanpostuak eskuratu ahal izateko, III. eranskinean adierazten diren tituluetakoren bat edukitzeaz gainera, proba bat gainditu beharko dute, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren aurretik finkatutako titulazio eta irakaskuntzen berezitasuna dela kausa. Proba horren kalifikazioa gai edo ez-gai izanen da.

3. Berariazko Lanbide Heziketari dagokion Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateren bat eskuratu nahi duten izangaiek prestakuntza ikastaro bat egin beharko dute prestakuntzarako zerbitzu berezietan dauden lehenbiziko ikasturtean. Nolanahi ere, ikastaroa egiteaz salbuetsita egonen dira azkeneko bost urteetan Lanbide Heziketako ikastetxeetan bi ikasturteko irakas- esperientzia dutela egiaztatzen dutenak.

4. Esparru zientifiko-teknikoko edo esparru sozio- linguistikoko lanpostuak eskuratu ahalko dituzte, kasuan- kasuan eskatutako titulazioaz gainera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko ondoko irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendan ageri direnek:

a) Esparru zientifiko-teknikoa:

-Espezialitatea: matematika.

-Espezialitatea: fisika eta kimika.

-Espezialitatea: biologia eta geologia.

b) Esparru sozio-linguistikoa.

-Espezialitatea: geografia eta historia.

-Espezialitatea: Espainiako literatura eta gaztelania.

-Espezialitatea: grekoa.

-Espezialitatea: latina.

-Espezialitatea: filosofia.

-Espezialitatea: hizkuntza modernoa (frantsesa, ingelesa).

-Espezialitatea: euskal hizkuntza eta literatura.

5. artikulua. Zerbitzu berezietan aritzeko eskaera bat bakarra egin ahalko da, kidego bateko espezialitate jakin baterako alegia, eta espezialitate berean nahiz beste batean aritzeko izangaien zerrendak osatzeko urtero egiten diren deialdietan ezin izanen dute izena eman, non ez duten lehenbiziko zerrendan egoteari uko egiten. Kasu horretan, ezin izanen dute eskatu zerbitzu berezietako baimenik, errefusatu egin duten espezialitate horretan berean aritzeko.

6. artikulua. Zerrendetako izangaien ordena irakaskuntza lanetan funtzionario gisa edo lan-kontratatu finko gisa emandako denboraren araberakoa izanen da, kontratatuen kasuan lehenbiziko zerbitzu-urtea kendurik.

7. artikulua. 1. Zerbitzu berezietan aritzeko lanpostua eskuratuz gero, espezialitate horretan eman beharko da lanaldi osoa.

2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan, DBHko bigarren zikloari dagokion lanpostua hartuz gero, lehenbiziko zikloko orduekin osa daiteke ordutegia, betiere eskola-ordu gehienak bigarren zikloan ematen badira.

8. artikulua. Euskarazko irakaskuntzako lanpostuetan zerbitzu berezietan aritzeko izangaiek EGA titulua edo horren balio bereko beste bat izan beharko dute.

9. artikulua. 1. 96/1997 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoa, langileen prestakuntzaren ebaluazioa, segimendua eta ikuskapena artikulu honetako 5. artikuluan zehazten den Batzordeak eginen ditu.

2. Ebaluazio hori egindako irakasle-lana baloratuz eginen da, honako atalak zehazki: ikasgelako irakaskuntza, ikasgelaren inguruko jarduerak, irakaskuntza-praktika hobetzeko ekinbideak eta, koordinazio pedagogikoari, zentroko jardueretan parte hartzeari eta, ikasleentzako eta, hala badagokio, gurasoentzako laguntzari loturiko gainerako jarduketa orokorrak.

3. Balorazio prozesuaren ikuskatzaile arduradunak baloratu behar duen irakasleari eskatuko dio txosten idatzia eman diezaion eta elkarrizketa bat ere eginen dio, irakasle lanpostu berrian izandako gorabeheren balorazioa bere ahotik entzutearren. Horrez gain, eskola komunitateko beste kide batzuei ere eskatu ahalko die informazioa eta egoki juzgatzen dituen agiriak aztertuko ditu.

Balorazio prozesu horretan, irakasleari dagozkion geletara bisitaren bat egin ahalko da, bi alderdien arteko adostasuna izanik. Eginkizun horretarako, irakaslearen espezialitateko aditu baten laguntza eskatu ahalko da, Administrazioak ezartzen dituen baldintzetan.

4. Balorazioaren ardura duen ikuskatzaileak txostena egin beharko du, bildutako informazioa, langilearen beraren ebaluazioa eta bere ebaluazioa oinarri harturik.

5. Txosten hori Batzorde baten esku utziko da, honakoek osatua: Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, NAPIko ordezkari bat eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat. Ebaluazioa negatiboa bada, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ahalmena izanen du prestakuntzaldia amaitutzat emateko, gehieneko epea bete gabe. Kasu horretan, langilea zerrendatik kanpo geldituko da.

10. artikulua. A talde edo mailari dagokion lanpostuaz jabetu ondotik, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izendatzen diren langileek uko egin diezaiokete horretan jarduteari. Horrelakoetan, kasuan kasuko zerrendatik kanpo geldituko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegiaren arabera, Foru Agindu honi aldian aldiko aldaketak eginen zaizkio, antolamendu horren ondoriozko espezialitateak sartzeko asmoz.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Foru Agindu honen aurka egiten duten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 13ko 215/1997 eta irailaren 15eko 336/1998 foru aginduak, oso-osorik.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Lanpostuen zerrenda, kidegoz kidego

A.-Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

ALEMANA

INDUSTRI ANALISI ETA KIMIKA

IRUDI PERTSONALEKO AHOLKULARITZA ETA PROZESUAK

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK

MARRAZKETA

GORPUTZ HEZKUNTZA

FILOSOFIA

FISIKA ETA KIMIKA

FRANTSESA

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

GREKOA

OSTALARITZA ETA TURISMOA

INFORMATIKA

INGELESA

GIZARTEAN ETA KOMUNITATEAN ESKU HARTZEA

LATINA

GAZTELANIA ETA LITERATURA

MATEMATIKA

MUSIKA

MERKATARITZAKO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

IBILGAILUEN MANTENIMENDUAREN ANTOLAKETA ETA PROZESUAK

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

ENERGIA SISTEMEN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

ESPARRU ZIENTIFIKO-TEKNIKOKO POSTUAK

ESPARRU SOZIO-LINGUISTIKOKO POSTUAK

NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO PROZESUAK

PROZESU DIAGNOSTIKO KLINIKOAK ETA PRODUKTU ORTOPROTESIKOAK

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK

OSASUN PROZESUAK

EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA ETA LARRUGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA

SISTEMA ELEKTRONIKOAK

SISTEMA ELEKTRONIKOAK

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIKOAK

B.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa

ZUZENBIDE ARRUNTA

MARRAZKETA ARTISTIKOA

MARRAZKETA LINEALA

DISEINU GRAFIKOA

ARTEAREN HISTORIA

MATEMATIKA

MODELAKETA ETA HUSTUKETA

DEKORAZIO ARTEKO PROIEKTUAK

DISEINUAREN TEORIA ETA PRAKTIKA

ARGAZKIGINTZAREN TEORIA ETA PRAKTIKA

C.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa.

ALEMANA

EUSKARA

FRANTSESA

INGELESA

ITALIANOA

D.-Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

AKORDEOIA

HARPA

KANTUA

KLARINETEA

KLABEA

KONTRABAXUA

KOROA

DANTZA KLASIKOA

DANTZA GARAIKIDEA

DANTZA ESPAINOLA

FAGOTA

FLAMENKOA

MOKO FLAUTA

ZEHARKAKO FLAUTA

MUSIKA ONTZEAREN HASTAPENAK

GITARRA

MUSIKAREN HISTORIA

MUSIKAREN LENGOAIA

OBOEA

ORGANOA

ORKESTRA

PERKUSIOA

PIANOA

SAXOFOIA

TRONBOIA

TRONPA

TRONPETA

TUBA

TXISTUA

BIOLA

BIOLINA

BIOLONTXELOA

II. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak

Oharra: titulazio hauek dira azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuaren bidez sortu zen Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogoko tituluak eta gainerakoak baliokidetzeari buruzko irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuan agertzen direnak. Arau horrekin bat etorriz, ondotik ematen diren espezialitateen baliokideak direnak ere onartuko dira.

ENPRESEN Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

ADMINISTRAZIOA lizentziatua.

Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetan lizentziatua.

Ekonomian lizentziatua.

ALEMANA Alemaniar Filologian lizentziatua.

Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko alemanaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

INDUSTRI ANALISI Kimikan lizentziatua.

ETA KIMIKA Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua.

Ingeniari kimikoa.

IRUDI PERTSONALEKO Ez dago titulaziorik.

AHOLKULARITZA ETA PROZESUAK

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA Geologian lizentziatua.

Biologian lizentziatua.

ERAIKUNTZA ETA OBRA Arkitektoa.

ZIBILAK Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria.

MARRAZKETA Arte Ederretan lizentziatua.

Arkitektoa.

Ingeniaria.

GORPUTZ HEZKUNTZA Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua.

FILOSOFIA Filosofian lizentziatua.

FISIKA ETA KIMIKA Fisikan lizentziatua.

Kimikan lizentziatua.

FRANTSESA Frantses Filologian lizentziatua.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantsesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

GEOGRAFIA ETA HISTORIA Geografian lizentziatua.

Historian lizentziatua.

GREKOA Filologia Klasikoan lizentziatua.

OSTALARITZA ETA TURISMOA Ez dago titulaziorik.

INFORMATIKA Elektronikako ingeniaria.

Informatikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

INGELESA Ingeles Filologian lizentziatua.

Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesaren gaitasun agiria edo baliokidea.

GIZARTEAN ETA KOMUNITA- Pedagogian lizentziatua.

TEAN ESKU HARTZEA Psikologian lizentziatua.

Psikopedagogian lizentziatua.

LATINA Filologia Klasikoan lizentziatua.

GAZTELANIA ETA Filologia Hispanikoan lizentziatua.

LITERATURA Filologia Erromanikoan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatua egin dituela egiaztatzea.

Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatura egin dituela egiaztatzea.

EUSKARA ETA EUSKAL Euskal Filologian lizentziatua.

LITERATURA Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen gaitasun agiria edo horren baliokidea.

MATEMATIKA Matematikan lizentziatua.

MUSIKA 1942. urtearen aurreko ikasketa planei dagokien gaitasun agiria.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako goi mailako irakasle titulua.

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emandako goi mailako irakasle titulua.

Musikako goi mailako titulua, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42.3 artikuluan adierazitakoa.

Musikologia espezialitatea duten lizentziaturak.

Apirilaren 21eko 616/1995 Dekretuan ezarritako Musikaren Historia eta Zientzietako lizentziatura titulua.

MERKATARITZAKO ANTOLA- Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan

KETA ETA KUDEAKETA lizentziatua.

Ekonomian lizentziatua.

Merkatuko ikerkuntza eta tekniketan lizentziatua.

IBILGAILUEN MANTENIMEN- Industri ingeniaria.

DUAREN ANTOLAKETA ETA Aeronautikako ingeniaria.

PROZESUAK

FABRIKAZIO MEKANIKOAREN Industri ingeniaria.

ANTOLAKETA ETA Materialetako ingeniaria.

PROIEKTUAK

ENERGIA SISTEMEN Industri ingeniaria.

ANTOLAKETA ETA

PROIEKTUAK

PROZESU DIAGNOSTIKO Ez dago titulaziorik.

KLINIKOAK ETA

PRODUKTU

ORTOPROTESIKOAK

NEKAZARITZAKO EKOIZPE- Nekazaritzako ingeniaria.

NEKO PROZESUAK Mendi ingeniaria.

ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO Elikagaien Zientzia eta Teknologian

PROZESUAK lizentziatua.

OSASUN PROZESUAK Medikuntzan lizentziatua.

EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA Ez dago titulaziorik.

ETA LARRUGINTZAKO PROZESUAK

ETA PRODUKTUAK

ZURGINTZA ETA ALTZARIGIN- Ez dago titulaziorik.

TZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA Psikologian lizentziatua.

Pedagogian lizentziatua.

Psikopedagogian lizentziatua.

SISTEMA ELEKTRONIKOAK Automatika eta elektronika industrialeko ingeniaria.

Elektronikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

SISTEMA ELEKTROTEKNIKO Automatika eta elektronika industrialeko

ETA AUTOMATIKOAK ingeniaria

Elektronikako ingeniaria.

Telekomunikazioetako ingeniaria.

Industri ingeniaria.

Aeronautikako ingeniaria.

Untzi eta itsasoetako ingeniaria.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak

ALEMANA Alemaniar Filologian lizentziatua.

Alemanezko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko alemanaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

EUSKARA Euskal Filologian lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen gaitasun agiria edo horren baliokidea.

FRANTSESA Frantses Filologian lizentziatua.

Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko frantsesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

INGELESA Ingeles Filologian lizentziatua.

Ingelesezko Itzulpengintzan eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingelesaren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

ITALIERA Italiar Filologian lizentziatua.

Italierazko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

Hizkuntzalaritzan, Filologian edo Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko italieraren gaitasun agiria edo horren baliokidea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko espezialitateen zerrenda eta haiekin bat datozen titulazioak

OHIKO ZUZENBIDEA Zuzenbidean lizentziatua.

Ekonomian lizentziatua.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.

MARRAZKETA ARTISTIKOA Arte Ederretan lizentziatua.

MARRAZKETA LINEALA Arkitektoa.

Ingeniaria.

DISEINU GRAFIKOA Arte Ederretan lizentziatua, diseinuaren espezialitatea.

ARTEAREN HISTORIA Artearen Historian lizentziatua.

MATEMATIKA Matematikan lizentziatua.

MODELAKETA ETA HUSTUK. Arte Ederretan lizentziatua, eskulturaren espezialitatea.

ARTE DEKORATIBOKO Arkitektoa.

PROIEKTUAK

DISEINUAREN TEORIA Arkitektoa.

ETA PRAKTIKOA

ARGAZKIGINTZAREN TEORIA Arte Ederretan lizentziatua, ikus-entzunezkoen

ETA PRAKTIKA espezialitatea.

III. ERASKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko titulazioen zerrenda

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko espezialitateak emateko, honako tituluren bat beharko da:

-1942. urtearen aurreko ikasketa planei dagokien gaitasun agiria.

-1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle titulua edo lanbide titulua.

-Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emandako goi mailako irakasle titulua.

-Musikako goi mailako titulua, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 42.3. artikuluan adierazitakoa.

-Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emandako irakasle titulua, irakaskuntza-jardueretarako aurrekoen baliokidea baita, baina bakarrik kasuan kasuko espezialitateetako oinarrizko eta erdi mailetan aritzeko.

-Musikologiaren espezialitatea duten lizentziaturak.

-Musikaren historia eta zientzietako lizentziatura, apirilaren 21eko 616/1995 Errege Dekretuan adierazitakoa.

Dantzari dagozkion espezialitateak emateko, eskumena duten hezkuntza arloko administrazioek luzatutako titulazioak behar dira eta, halaber, horiek berek emandako ikasketa agiriak.

Iragarkiaren kodea: A0104829