69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

S-VI unitatearen mugapenaren aldaketa hasiera batez onetsirik

Udalbatzak, aurtengo martxoaren 31n egin bilkuran eta "Grupo Inmobiliario Jesma, S.L." enpresak aurkeztutako eskabidea ikusirik, erabaki zuen hasiera batez onestea Beriaingo Udal Planeko S-VI unitateko mugapena aldatzeko espedientea. Hain zuzen ere, unitateari gehituko zaio berorren mendebaldetik Iruñeko etorbidera doan bidearen azkeneko zatia eta jarduketa unitate horretan dagoen katastroko 47 A lurzatia unitatetik bereiziko da eta UR-2 unitatean sartuko, azken horretan baitago lurzatiaren zatirik handiena. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, indarrean dagoen legedia betez.

Bidezko juzgatzen diren alegazioak udal bulegoetan aurkeztuko dira, jendearendako ohiko harrera orduetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta bateko apirilaren lauan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0103793