I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2001eko maiatzaren 14ko 12:00etan, aurkeztu direla "Asociación Radio-Taxi de Pamplona" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatekoa bera da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten Merkatari Elkarteak.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Fernando Elizalde Orzanco eta Ignacio Rípodas Rey dira.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; zeinek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal baitute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A0105338