69. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea hausteagatik irekitako 162/00 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

1138/2000 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea hautsi zuelakoan, mandizainordeak 2000ko abenduaren 23an egindako salaketa ikusirik.

Otsailaren 17an Mendien Erregelamendua onetsi zuen 59/1992 Foru Dekretuaren 120.b) artikuluari jarraikiz (Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen garapena),

AGINDU DUT:

1. Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa) espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

162/00 esp.

1.-Salatua: Manuel Rescalvo Rodríguez.

Helbidea: San Agustin kalea, 15, 4.a, Berriozar (Nafarroa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1999ko abenduaren 23an egiaztatu zen arau-haustea, Santakruzen, Oteitzan (Berriobeiti).

3.-Salatutako egintzak: salatuari zegokion epaitzekoak ez diren larizio pinuak moztea. Arbolak ez ziren Elkartekoak, Oteitzakoak baizik.

4.-Hautsitako arauak: arau-haustea Nafarroako Oihan Ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean honela tipifikatua dago:

-Arau-hauste larria, 77.3 artikuluan, bi hauekin lotua: batetik 76.c artikulua, basoetako arbolak behar den titulu administratiboa izan gabe mozteagatik; bestetik Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 117.5 artikulua.

5.-Zehapen proposamena: 406.400 pezetako zehapena ezartzea proposatu da (200.000 pezeta isun gisa eta 206.400 pezeta kalteen zenbatekoaren bikoitza), Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzearei buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 78.b) artikuluari eta Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 119.b artikuluari jarraikiz.

6.-Kalteordainak: 103.200 pezetako kalteordaina proposatzen da, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzearei buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 81.1 artikuluaren arabera.

7.-Zehapen osagarriak: Ez.

8.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 120.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 122.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hamaseian. Sinatua. Instruktorea, Iván Razquín Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0104066