I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
573/2001 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Esther Ezcurra Alduán andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako estatutupeko langilea, Irurtzungo Osasun Barruti Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutzatik kentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 23an emandako 260/1996 Ebazpenaren bidez, Esther Ezcurra Alduán andrea Irurtzungo Osasun Barruti Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru izendatu zen, bitarte baterako.
Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Esther Ezcurra Alduán andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako estatutupeko langilea, Irurtzungo Osasun Barruti Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutzatik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0104772