67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko apirilaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, errepideetako laguntzaile teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onesten duena, ondoren, Foru Komunitateko Administrazioko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan sortzen diren premien arabera, 2001, 2002 eta 2003. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2001eko apirilaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez, errepideetako laguntzaile teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi da, ondoren, Foru Komunitateko Administrazioko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan sortzen diren premien arabera, 2001, 2002 eta 2003. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko. Ondoko hauek dira oinarriak:

O I N A R R I A K

1. Deialdia egiten da errepideetako laguntzaile teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, ondoren 2001, 2002 eta 2003. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko, Foru Komunitateko Administrazioko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan sortzen diren premien arabera. Hori eginen da honakootan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen sarrerari buruzko Erregelamenduaren 42.2.c) artikulua (1985eko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 17koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzko Akordioak, 1992ko otsailaren 27an sinatuak.

Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da, zerrendako aldi baterako langileen kontratazioa egin aitzinetik, halako lanpostuan lan kontratupeko langile finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hauta-probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu den pertsonarik ba ote dagoen; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

Eskaintza egin ostean edo gisa horretako langilerik ez dagoelako aukera hori agorturik, aipatu zerrendan dauden pertsonei dei eginen zaie, erdietsitako puntuazioaren arabera.

2. Hautatutako izangaiak administrazio araubidean kontratatzen ahalko dira aldi baterako eta C mailan sartuko. Kontratua egiten denean honako hauek xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak, eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak. Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko dituzte, baina ez plantillako langile finkoek bakarrik jasotzen dituztenak.

3. Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europako Batasuneko beste edozein Estatutakoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera izaten ahal diren Estatuetakoa, eta adinez nagusia izatea.

b) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Eginkizunak betetzea eragotziko dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.

Baldintza horiek agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratua formalizatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da, eta hautapen prozedurak iraun bitartean ere bete beharko dituzte, harik eta kontratazioa egiten den arte.

4. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek deialdiaren I. eranskineko ereduaren arabera egindako eskabidea aurkeztu behar dute Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, IruÏeko Karlos III.aren etorbideko 2. zenbakian.

5. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuak jendaurrean paratuko du onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos, III.a, 2-ataria, IruÏa). Bertan hauta-probak egiteko tokia eta eguna adieraziko dira. Proba horiek 2001eko ekainaren bigarren hamabostaldian izanen dira (oraindik erabakitzeke dagoen egunean).

7. Hauta-probak zuzenduko dituen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jesús González Albero jauna, Bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Ángel Luis Rivas Sánchez jauna, Herrilanetako ingeniari teknikoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Zainketa Ataleko burua.

Mahaikidea: Daniel Echeverría Jadraque jauna, Bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia.

Mahaikidea: Administrazio erroko Langileen Batzordeak aurretik hautatutako ordezkari bat.

Mahaikide-idazkaria: María Eugenia Sarageta Urtasun andrea, Administrazio Publikoko teknikaria (Arlo juridikoa), Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Epaimahaia hauta-probak hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egiten duen organoari hala jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.

Halaber, izangaiek ere errefusa ditzakete epaimahaikideak, aipatu arrazoiak izaten direnean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

Epaimahaiak proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egiten ahalko die. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

8. Izangaiak ariketa bakar baten bidez hautatuko dira: deialdi honetako II. eranskineko gaiei loturiko bi kasu praktiko, idatziz garatu beharko dira.

Ariketaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aurretik.

0tik 20ra bitarte puntuatuko da (0tik 10erako puntuazioa kasu praktiko bakoitzean) eta gutxienez ere 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira. Halaber, kasu praktikoetako batean 0 puntu eskuratzen dutenak baztertuko dira.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute probetara.

9. Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lorturiko puntuen ordenari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko da.

10. Hautatzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan beharrak sortzen direnean.

11. Deialdi honetan ezarritako arauak aplikatu edo interpretatzerakoan sor daitezkeen zalantza edo gorabeherak epaimahaiak ebatziko ditu.

12. Deialdi honen kontra, oinarrien eta egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten den egunetik hasita, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat. Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita hamarrean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ................... adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: ......, jaioteguna: ................., jaioterria: ........... (.........), bizilekua (herria, kalea, zenbakia): ........... (.........), .........., posta kodea: ........, telefonoa: .........

Aditzera ematen du:

Errepideetako laguntzaile teknikoen zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko deialdia onetsi dela, ondoren, Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan sortzen diren premien arabera, 2001, 2002 eta 2003. urteetan, aldi baterako kontratatu ahal izateko. Deialdia .....(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ......aren .....(e)an.

Deialdian eskatzen diren baldintza hauek guztiak betetzen dituela:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europako Batasuneko beste edozein Estatutakoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera izaten ahal diren Estatuetakoa, eta adinez nagusia izatea.

b) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokideren bat izatea.

c) Eginkizunak betetzea eragotziko dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ere.

Eskatzen du:

Aipatu deialdian onartua izatea, hauta-probetan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 2000ko ...........aren .......(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I.-Batez besteko aritmetiko eta geometrikoa. Proportzionaltasuna: zuzena eta zeharkakoa. Hiruko erregela. Ehunekoak. Banaketa proportzionalak.

II.-Ezezagun bakarreko ekuazioak, 1. eta 2. mailakoak. Ekuazio sistemak.

III.-Trigonometria. Angeluak eta lerro trigonometrikoak. Hirukiak ebaztea.

IV.-Zoruak. Alezko geruzak. Zoru irmotuak eta legar tratatuak. Ureztaketak eta macadam bituminosoak. Hormigoizko zoladurak. Obra osagarriak.

V.-Masa-hormigoizko eta hormigoi armatuzko obrak. Hartu beharreko ardurak eta neurriak. Dardaraketa. Aireztatzaileak. Plastifikatzaileak. Fraguatzea moteltzeko makinak. Izotz-kontrakoak.

VI.-Plano altimetriko eta planimetrikoak jasotzea. Oinarrizko lautzeak. Triangelaketa. Poligonaketa.

VII.-Bideen zuinketa eta fabrika-obrak. Lurraren berrantolamenduari buruzkoak. Koordenatuak kalkulatzea, zuintze moten arabera.

VIII.-Planoetako eredu eta irudien marrazkia eta perspektibak eskuz eta erregelarik gabe egitea.

IX.-Errepideen ezaugarri geometrikoak. Oinplanoa, aurretiko bista eta zeharkako sekzioa. Mantso joateko erreiak.

X.-Drenajeari buruzko azterlanak. Azaleko uren hustuketa. Higadura. Ezpondak. Azaleko eta sakoneko drenajeen diseinua.

XI.-Zelaitzeak. Lur lanen proiektua eta exekuzioa. Masa diagrama. Trinkotzea. Probak. Lurren araberako makineria egokia.

XII.-Nahasketa bituminosoak: nahasketa motak. Egitea eta obran erabiltzea. Nahasketa bituminoso bereziak. Nahasketa bituminosoen akatsak eta haien ondorioak. Granulometria eta berezitasunak.

Iragarkiaren kodea: A0104831