III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I Z U R
Akats zuzenketa, urbanizazio proiektuaren hasierako onespenean
65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 28koan, 4129. orrialdeko lehen zutabean, Zizur Txikiko iragarki hau argitaratu zen: "Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena". Honen bidez akatsa zuzendu, iragarki hori Zizurko Udalari baitagokio, eta aurrekoa baliorik gabe uzten da.
"Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2001eko maiatzaren 9an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zizur Txikiko lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea urbanizatzeko proiektua, Zelaia sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Halaber, jendaurrean jartzea erabaki zuen, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek Gazolatzen dauden udal bulegoetan edukia aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano."
Iragarkiaren kodea: A0105647