III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I Z U R
Akats zuzenketa, xehetasun azterlanean
65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 28koan, 4129. orrialdeko lehen zutabean, Zizur Txikiko iragarki hau argitaratu zen: "Xehetasun azterlanaren hasierako onespena". Honen bidez akatsa zuzendu, iragarki hori Zizurko Udalari baitagokio, eta aurrekoa baliorik gabe uzten da.
"Udalbatzako alkate udalburuak, 2001eko maiatzaren 10ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Saguesko hiriguneko 156, 157, 158, 159 eta 165. katastro-lurzatien esparruari buruzko xehetasun azterlanaren aldaketa, Revestimientos Tecam, S.L.k sustatua. Jendaurrean izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 egunetan, interesatuek Gazolatzen dauden udal bulegoetan edukia aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano."
Iragarkiaren kodea: A0105646