III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z I Z U R
Akats zuzenketa, birzatiketa proiektuaren hasierako onespenean
65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko maiatzaren 28koan, 4128. orrialdeko hirugarren zutabean, Zizur Txikiko iragarki hau argitaratu zen: "Birzatiketa proiektuaren hasierako onespena". Honen bidez akatsa zuzendu, iragarki hori Zizurko Udalari baitagokio, eta aurrekoa baliorik gabe uzten da.
"Udalbatzako alkate udalburuak, 2001eko maiatzaren 9an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zizur Txikiko lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea birzatitzeko proiektua, Zelaia sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Halaber, jendaurrean jartzea erabaki zuen, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek Gazolatzen dauden udal bulegoetan edukia aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano."
Iragarkiaren kodea: A0105645