67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z U E L O

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101.2 artikuluan eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hamabost egun naturaleko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, 3/1995 erregelamenduko 1.2 artikuluan aipatzen diren betebeharrak bildu eta bake epaile titular eta ordezko hautatuak izateko interesa dutenek udal bulegoetan eska dezaten. Bertan behar den eskabidea eskuratu ahalko dute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Esprontzedan, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan. Alkate udalburua, José Manuel Díaz de Cerio Crespo.

Iragarkiaren kodea: a0105421