67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Udalaren Lorategi Zerbitzua zenbait makinaz hornitzeko kontrataziorako

Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman Ebazpenarekin onetsia.

Kontratazioaren aurrekontua: gehienez ere, 5.350.000 pezeta (argibide gisa, 32.154,15 euro).

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: 107.000 pezeta (argibide gisa, 643,08 euro).

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, prentsako iragarkian zehaztuko den egunean eta orduan.

Baldintzen plegua: jendearen eskura dago Mantenimendu Departamentuan (Herriko Etxeko 4. solairua).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105366