67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berriozarren liburutegi publikoa egiteko obrak kontratatzea, prozedura irekiaz eta lehiaketaren bidez

Berriozarko Udalaren Ebazpena, Berriozarko liburutegi publikoa egiteko obrak, prozedura irekiaz eta lehiaketaren bidez, kontratatu behar direla iragartzen duena.

Kontratuaren xedea: kontratuaren xedea da Berriozarko Udalak 2001eko martxoaren 14ko eta apirilaren 25eko osoko bilkuretan onetsitako proiektuan biltzen diren obrak egitea.

Kontratuaren iraupena: obrak gehienez ere 12 hilabetetan eginen dira, obraren zuinketa frogatzen denetik.

Hasierako prezioa: bi obren gehieneko prezioa ehun eta hamahiru milioi seiehun eta laurogeita lau mila eta hirurogeita hamasei pezeta (113.684.076) izanen da, hots, seiehun eta laurogeita hiru mila berrehun eta berrogeita hamabost euro (683.255 euro), Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne.

Pleguak jendaurrean: proiektua eta baldintza teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguak interesatuen eskura egonen dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu arte, Repro Net 24 parper dendan (Remiro de Goñi, 24-behea, Iruña) eta udal bulegoetan.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Behin betiko bermea: aurrekontuaren % 4 eta egiaztapen bakoitzeko % 6.

Proposamenak aurkeztea: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 26 egun naturaletan.

Proposamenak irekitzea: Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, goizeko hamarretan.

Proposamen eredua: klausulen pleguan bildutakoa.

Berriozarren, bi mila eta bateko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0105365