III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L I Z A R R A
Hasierako onespena hirigintza-hitzarmenari, Lizarrako H.A.P.O.ko U.E.-3.8 unitateko hirigintza-gestioa egiteko, eta hirigintza aprobetxamenduen monetarizaziorako, Angel Isturiz Sanz jaunarekin izenpetua
Lizarrako Udalak, 2001eko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen besteak beste:
"1. Hasiera batez onestea Angel Isturiz Sanz jaunarekin izenpetutako Hirigintza-Hitzarmena, Lizarrako H.A.P.O.ko 3.8. exekuzio unitateko hirigintza-gestioa egiteko, eta hirigintza aprobetxamenduen monetarizaziorako.
2. Hitzarmenaren hasierako onespena jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, prentsa lokalean eta iragarkien taulan paratutako iragarkien bidez, hamabost egunez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten".
Lizarran, bi mila eta bateko martxoaren hogeian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.
Iragarkiaren kodea: A0105364