67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L I B A R R I

Oihan enkantea, 222 aritz

Enkante publikoa eginen da, plegu itxien prozeduraz oihan aprobetxamendu hau emateko:

Lote bakarra.-222 aritz, 225 metro kubiko zur eta 60 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.267.500 pezeta.

Proposamenak -iragarkiaren bukaeran agertzen den ereduari lotuak-, Enpresaren Kalifikazio Agiria eta 25.350 pezetako behin-behineko fidantza aurkeztu beharko dira, Alkatetzan edo Idazkaritzan, 2001eko uztailaren 11ko eguerdiko ordu bat baino lehen. 2001eko uztailaren 12an irekiko dira pleguak, Kontzejuaren bilkura aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Gainerako baldintza ekonomiko administratiboak Idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Ulibarrin, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Javier Piérola.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ............., herria: ..............

Ulibarrin 222 aritzeko lote baten enkantea eginen dela dioen iragarkiaren berri izan dut, eta horiengatik .......... (letratan eta zenbakitan) .......... pezeta eskaintzen ditut; Ulibarriko Kontzejuak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintzei lotuko natzaie, irakurri eta haiekin ados bainago.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0105300