67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A Z A

Lerrokaduren azterlana hasiera batez onetsirik

Mendazako Barrutiko Udalak, 2001eko maiatzaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Luis Antonio Berruete Asteasu jaunak, Acedokoak, sustatu duen lerrokaduren azterlana. Azterlana Udal honi dagokion Acedoko Kontzejuan eginen da, 4. poligonoko 110, 111 eta 148. lurzatietan, etxebizitza familiabakar bat eraikitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 6.3 xedapen iragankorrarekin eta gai horri buruz indarra duten gainerako xedapenekin bat, lerrokaduren azterlan hori jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Espedientea ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Mendazan, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, José Aramendía Carlos.

Iragarkiaren kodea: A0105299