III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ARRATOZKO UR MANKOMUNITATEA
Obren enkantea
Arratozko Ur Mankomunitateak erabaki du "Otsateko iturburuaren biderapena berritzea" obra egitea eta prozedura irekiaz adjudikatzea, ezaugarri hauek izanen dituen enkante publikoa eginez:
Xedea: "Otsateko iturburuaren biderapena berritzea" obra egitea, Vicente Torres Aramendía ingeniariak (Insigest, S.A.) idatzitako proiektu teknikoaren arabera.
Adjudikazio prozedura: irekia.
Adjudikatzeko era: enkante publikoa; proposamen ekonomikoena egiten duen lizitatzaileari adjudikatuko zaio obra, baldin gaitasunari eta kaudimen tekniko eta profesionalari buruzko baldintzak betetzen baditu.
Lizitazioaren aurrekontua: 37.873.920 pezeta, BEZa barne.
Egiteko epea: hiru hilabete, zuinketa akta sinatzen denetik.
Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2 (757.478 pezeta).
Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria.
Eskaintzak aurkezteko epea: Ezkarozeko Udalaren idazkaritzan, Ezkarozen baitago Mankomunitatearen egoitza.
Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal baten barruan beste bi sartuko dira, behar bezala itxita. Gaitasunari buruzko baldintzena izanen da 1 zenbakiko gutunazala; eta 2 zenbakikoak, berriz, proposamen ekonomikoa edukiko du. Klausula ekonomiko- administratiboen pleguan adierazitako agiriak egon beharko dira gutunazal bakoitzean.
Proposamenak irekitzea: Mankomunitateak irekiko du 1 zenbakiko gutunazala eta hango agiriak kalifikatuko, jendaurrekoa ez den bilkura batean egin ere. 2 zenbakikoa, aldiz, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean irekiko da, eguerdiko hamabietan.
Proiektua eta baldintza teknikoen eta klausula ekonomiko-administratiboen pleguak interesatuen eskura daude, bai Ezkarozeko Udalaren idazkaritzan (890030 telefonoa), bai Iruñean, Copyprint dendan (Paulino Caballero, 38; 948-243011 telefonoa).
Ezkarozen, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan. Mankomunitateko burua, Carlos Mancho Layana.
Iragarkiaren kodea: A0105298