67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Frontoi estaliaren obrak adjudikatzea

Udal honek, 2001eko apirilaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Jaurrietako Construcciones Arroyo-Esarte, S.L. enpresari adjudikatzea frontoi estaliaren obrak, 69.080.000 pezetatan, BEZa barne.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Burgin, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: A0105297