III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B I D A U R R E T A
Bidaurretako "U.E. 9 eta U.E. 10 urbanizatzea eta Sistema Orokorra" izeneko obrak kontratatzeko lehiaketa
Xedea: Bidaurretako "U.E. 9 eta U.E. 10 urbanizatzea eta Sistema Orokorra" izeneko obrak egitea.
Kontrataren aurrekontua: 78.883.010 pezeta, BEZa barne.
Modua: lehiaketa irekia.
Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuaren % 2 (1.577.660 pezeta).
Proposamenak noiz aurkeztu: 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko hirurak arte.
Eskaintzak non aurkeztu: Bidaurretako eta Etxauriko Udaleko idazkaritzan.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Bidaurretako Udalaren bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
Proiektua eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude, Unicopyn (Pio XII.aren etorbidea, 13), aztertzeko eta fotokopiak egiteko.
Bidaurretan, bi mila eta bateko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: A0105296