III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
TORRES DEL RIO
E D I K T U A
Torres del Rioko Udalak, 2001eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, besteak beste, 15 eguneko epea irekitzea erabaki zuen, herri honetako herritarrendako esleipen zuzeneko belarren aprobetxamendua eska dezaten.
Halaber, erabaki zuen herritarrendako esleipen zuzena bukatu ondoren esleipenik egiten ez bada, enkante publikoaren bidez eginen dela, hori 2001eko ekainaren 28an eginen baita, arratsaldeko ordu batean, betiere horretarako onetsitako baldintzen pleguaren arabera. Epea zortzi urtekoa izanen da eta hasierako prezioa, berriz, milioi bat. Behin-behineko fidantza eskatuko da, ehun mila pezetakoa.
Espedientea Udal Idazkaritzan dago, interesatuen eskura.
Torres del Ríon, bi mila eta bateko maiatzaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0105059