III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Lehiaketa publikorako iragarkia, bake epaile titular eta haren ordezko izateko lanpostu hutsak betetzeko
San Adriango Udalak, 2001eko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:
"1. San Adriango bake epaile titular eta haren ordezko izateko lanpostu hutsak betetzeko deialdi publikoa onestea.
2. Adieraztea, interesa izan eta baldintzak betetzen dituztenek, alegia, espainiarra, adinez nagusi eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak (1. artikulua, R.J.P.) ezarritako ezintasun bakarrik ere ez izatea, beren eskaera aurkezten ahal dutela San Adriango Udalaren erregistro okorrean, zazpi egun baliodunetan aurkeztu ere, deialdiaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraten denetik aitzina.
3. Adieraztea, bake epailearen izendapena lau urtetarako dela.
4. Deialdi honen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dezaten, eta Bake Epaitegian ikusgai jartzea. Orobat, Lizarrako Epai Barrutiko Epaitegi Dekanoari igortzea, argitara dadin."
San Adrianen, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0105058