III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
Hasierako onespena, 2. poligonoko 1.708 soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketari
Castejongo Udalak, 2001eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 1.708 lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Lurzati horrek 42 metro karratuko azalera du eta soberako lurzatiaren kalifikazioa eman zaio. Hori guztia egiten da ondoren Luis Solana Rincón jaunari saltzeko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onetsi zuen 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aditzera ematen da ondorioak izan ditzan.
Castejonen, bi mila eta bateko maiatzaren bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0105056