67. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zehapen espedienteko jarduketen jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren pertsonei jakinarazpena egitea ezinezkoa suertatu denez, eta Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzko 32/90 Foru Dekretua eta aplikatzen ahal den gainerako legeria hausteagatik Alkatetza honek egin dituen jarduketak direla eta, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren tokiko Udalaren ediktu oholean.

1. Espedientea; arau-hauslea: Latasa Car, S.L., Noaingo Talluntxe industrialdeko C karrikako 19. nabean dagoena. Jakinarazten den jarduketa: Noaingo Alkatetzaren 2000ko uztailaren 1eko ebazpena eta kargu pleguak, ondotik heldu direnak:

Udal honetan jakin izan da Latasa Car, S.L., Noaingo Talluntxe industrialdeko C karrikako 19. nabean dagoena, ari dela autoen erakusketa eta salmentan, irekitzeko behar den lizentziarik gabe.

Hartara, egitate horiek ingurumen arloko arauteria haustera etor daitezkeelakoan, eta horren erantzule, berriz, Latasa Car, S.L., Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 3. artikulua eta hurrengoak aplikatuz eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legeak ematen didan eskumena erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Latasa Car, S.L.ri zehapen espedientea irekitzea, aipatu egitateak aztertu eta, bidezko bada, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduaren 39. artikuluan tipifikatutako arau-haustea izan daitezkeelako (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua).

2. Oscar Laquidáin Pascual Noain-Elortzibarko zinegotzia jarduketen instruktore izendatzea.

3. Latasa Car, S.L.ri ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi milako uztailaren lehenean.

Karguen plegua:

Noaingo (Nafarroa) Talluntxe industrialdeko C karrikako 19. nabean dagoen Latasa Car, S.L.ren aurka abiatutako zehapen prozeduran, egindako jarduketak ikusirik, kargu hauek aurkeztu dira:

1.-Diharduen administrazioak egiaztatutako egitateak hauek dira: jardueran aritzea irekitzeko lizentziarik gabe orain arte.

2.-Egitate horiek Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduaren 39. artikuluan tipifikatutako arau-haustea izan daitezke (otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretua), eta arau-hauste arina dira.

3.-Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gaineko Erregelamenduaren 42. artikuluaren ariora, arau-hauste arinek 1.000.000 pezeta bitarteko isunak izan ditzakete zehapen.

4.-Noain-Elortzibarko Udaleko jaun alkateak du zehatzeko ahalmena, Hirigintzaren eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 7. artikuluko 2. idatz-zatiaren A letrari jarraikiz.

5.-Hirigintzaren eta Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren arloko arau-hausteak zehatzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 4.1) artikuluarekin bat, hamabortz eguneko epea ematen zaio Latasa Car, S.L.ri, bere eskubidearen alde egoki iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Noain-Elortzibarren, bi milako uztailaren lehenean.

Ebazpen proposamena.

Noaingo (Nafarroa) Talluntxe industrialdeko C karrikako 19. nabean dagoen Latasa Car, S.L.ren aurka Noain-Elortzibar Udaleko alkate udalburuaren ebazpenaren bidez abiatutako zehapen espedientearena.

1.-Frogatutzat jotzen diren egitateak:

Lanean aritzea irekitzeko behar den lizentzia gabe.

2.-Espedientatuak aurkeztutako deskarguen balorazioa:

Espedientatuak ez du deskargurik aurkeztu, eta horrek ez du ezeztatzen irekitzeko behar den lizentziarik gabe lanean aritzeko adierazpena. Hartara, hura baloratuta, kargu plegua bere horretan gelditzen da jakinarazitako moduan.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Frogatutako egitateak arau-haustea dira, Hirigintzako Legeria Babesteari eta Disziplina Araubideari buruzko 235. artikulutik 264. artikulura bitartekoetan eta bereziki 228 eta 229. artikuluetan, eta hura garatzeko apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan tipifikatua, haren 73. artikulutik eta 78. artikulura bitartekoetan hirigintzako arau-hausteen zehapen prozeduraz jarduten baitu; eta egun aplikatzen ahal diren gainerako hirigintzako arauetan ere bai.

4.-Zehapen proposamena.

75.000 (hiruretan hogeita hamabortz mila) pezetako zehapen ekonomikoa ezartzea proposatzen da, aipatu Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren ondorioz.

Honako hau igortzen zaio interesatuari eta 15 eguneko epea ematen, haren aurka alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, adierazten zaio ezen espedientea bere osotasunean eta hartan biltzen diren dokumentu guztiak eskuratzen ahal dituela Udaletxe honetan.

Noain-Elortzibarren, bi milako azaroaren hamahiruan.

Alkatetzak, 2000ko abuztuaren 17an eman ebazpenaren bidez, zehapen prozedura abiarazi zuen Noaingo (Nafarroa) Talluntxe industrialdeko C karrikako 19. nabean dagoen Latasa Car, S.L.ren aurka, auto erakusketa eta salmentan ari baita aginduzko lizentziarik gabe. Delako ebazpena 2000ko abuztuan jakinarazi zitzaion.

2000ko abuztuan, kargu plegua jakinarazi zitzaion eta 15 eguneko epea eman, bere eskubidearen alde egoki iruditzen zitzaiona alega zezan.

2000ko azaroaren 17an, zehapen espedientearen ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion, eta sinatzeari uko egin zion. Hortaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Enpresak ez du alegazio idazkirik aurkeztu, horretarako zuen epean.

Kontuan hartuz, jarduerarako eta irekitzeko lizentziarik gabe aritzea zehaztua dagoela Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzen duen 32/1990 Foru Dekretuan.

Kontuan hartuz, delako enpresari jakinarazi zitzaiola jardueran aritzeko dagokion lizentzia edukitzea behar- beharrezkoa zela.

Ebatzi dut:

1. Latasa Car. S.L. enpresari 75.000 pezetarekin zehatzea, egindako arau-haustearengatik. Zenbateko hori Noain-Elortzibarko Udalak Nafarroako Aurrezki Kutxan duen 2054/0114/38/1100000281 kontuan ordaindu behar du, hamabortz egun balioduneko epean ordaindu ere, jakinarazpenetik hasita. Bertzenaz, premiamendu bidez ekinen zaio kobrantzari, legeak agintzen duenari jarraikiz.

2. Espedientea hasteko agiririk ez da aurkeztu eta 60 eguneko epea ematea, gehienez ere, irekitzeko lizentzia eskuratzeko dokumentazioa aurkez dezan.

3. Ezarritako isunaren zenbatekoa ehuneko hogeita hamar murriztuko da, ondoko baldintzak betetzen badira, uztailaren 19ko 227/1993 Foru Dekretuaren 11. artikuluari jarraikiz.

Ebazpen hau Latasa Car. S.L. enpresari jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka honako hauek para daitezke zuzenean:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta bateko urtarrilaren bederatzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0104131